Tue, 31 October 2023
Ume batek galdera bat egin digu: astronauta batek, espazioan dagoela, arnasari eutsi eta kaskoa kendu-eta-jarri egiten badu azkar-azkar, zerbait gertatzen zaio?
|
Mon, 30 October 2023
Norteko Ferrokarrilla/2023-10-27/Francesca Ferlaino: "Supersolidoak aldi berean likidoak ere ba dira, eta gas fasean daude; eromena da"
Francesca Ferlaino italiarra elkarrizketatu dugu, Insbruckeko unibertsitateko fisikari bat. Bose-Einsteinen kondentsatuak baino harago joan da haren ekipoarekin, eta supersolidoak sortu, materiaren fase berri bat. |
Mon, 30 October 2023
2021eko irailean metorito bat erori zen Marten, eta talkak eragindako uhin sismikoak ezusteko informazioa eman zigun Marteko barrualdeari buruz. |
Mon, 30 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 8. saioa: Marteko barrualdea, Francesca Ferlaino eta ume baten galdera astronauta baten kaskoari buruz. |
Thu, 26 October 2023
|
Wed, 25 October 2023
Jonnhy Cash eta Beach Boys musikariek, izenburu bera duten kanta bana egin zituzten. Don't go near the water. Hark 1976an eta hauek 1971n argitaratu zuten. Izenburu bera, eta gainera mezu bera hitzetan. |
Wed, 25 October 2023
Nafarroako Agrobioteknologia institutuan, FitoRastreando proiektua garatu dute. Airearen kalitatea neurtzeko ideia polit bat da. Ikertzaileek landareak banatu dituzte, toki askoko jendeak zaindu ditzan. Eta landare horrek, haztean, tokian tokiko airean dauden substantziak jaso ditu. Landare horiek analizatu, eta horrela airearen kalitatea bera neurtu ahal izan dute. Iker Aranjuelo Mitxelena ikertzaileak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. |
Wed, 25 October 2023
IV. denboraldiaren 8. saioa: FitoRastreando proiektua, Beach Boys eta karbonoaren konpentsazio-merkatua. |
Mon, 23 October 2023
Entzun egiten da Einsteinek essan zuela dena erlatiboa dela. Hori ez da egia. Ez da egia dena erlatiboa denik, ezta Einsteinek horrelakorik esan zuela ere. Gainbegiratu ditugu Einsteinen ustezko esaldi batzuk. Badira berak esandakoak, eta badira berak inoiz esan ez zituenak, dena erlatiboa dela adierazten duen hori, adibidez. |
Mon, 23 October 2023
Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoarekin dugun kolaborazioari ekin diogu iragarpenari begira. Mugikorren aplikazioen garai honetan, beharrezkoak al dira komunikabide tradizionaletako iragarpenak? Eta nolakoak izan behar dute? Horri buruz hitz egin digu Onintzek. |
Mon, 23 October 2023
3.000 zelula-mota erregistratu dituzte garunaren atlas deitu dioten ikerketa berri batean. Neurozientzialari askoren lanak bildu, asko maila molekularrean egindakoak, eta orain arteko lan zehatzena egin dute garunean dauden zelulak aztertuta. |
Mon, 23 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 7. saioa: eguraldiaren iragarpena eta dena ez da erlatiboa. |
Thu, 19 October 2023
2023ko urtarrilleko kontua izan behar zuen. Gure hiri eta herri handietan trafikoa mugatu behar zen CO2ari lotutako irizpideen arabera. Emisio murriztuen guneak sortu eta kudeatzen hasi behar ziren ordurako. Baina kontua atzeratu egin zen, eta oraindik ez daude indarrean. Don Bosco ikastetxe integratuko Javi Oskoz irakasleak kontatu digu nola dagoen kontua orain, 2023ko urrian. |
Thu, 19 October 2023
Nikolai Rimski Korsakoven pieza txikia da eta oso ezaguna. Intsektu hegalari baten imitazio musikal harrigarria da, eta horregatik ekarri dugu. Oso-oso ospetsua egin zen, eta beraz, bertsio asko egin dira. Gaurkoan, hiru bertsio ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. |
Thu, 19 October 2023
IV. denboraldiaren 7. saioa: Rimski Korsakov eta emisio murriztuen gunea. |
Mon, 16 October 2023
Gaur denboraldiko lehen kolaborazioa dugu kuantikaren atalean. Gure satelitea eta mekanika kuantikoa lotu ditugu EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikariarekin, eta erregolitoari buruz hitz egin dugu, Ilargiaren gainazaleko hauts fina. Atmosferarik ez duenez, eta beste hainbat ezaugarrirengatik, oso jokabide berezia du hauts horrek, eta, besteak beste, fisika kuantikoak azaltzen du jokabide hori. |
Mon, 16 October 2023
Daukagun hipotesi onenaren arabera, Ilargia talka baten ondorioz sortu zen. Gaur, EHUko Itziar Garate astronomoak kontatu digu oso lotuta daudela sorrera hori eta Ilargiaren orbita nolakoa den. Gainera, mareak eta beste oinarrizko ezaugarriei buruz ere hitz egin dugu. |
Mon, 16 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 6. saioa: Ilargia |
Fri, 13 October 2023
Benoît Dorémus musikariak 2020 izeneko disko bat atera zuen. Bertako kanten hitzak ekologiarekin lotuta daude. Bitxiena da 2020 urtea baino hamar urte lehenago argitaratu zuela. Deigarria da, adibidez, Ne pas lire avant 2100 kantak kontatzen duen istorioa. |
Fri, 13 October 2023
Europako kosta osoko biodibertsitatea ikertzen ari dira TREC espedizioan. Tara belauntzia eta kamioi baten barruko laborategi mugikor bat mugitzen ari dira kostako puntu batetik bestera lagunak hartu eta ikerketa asko egiten. Plentzian, PIE estazioan, geldialdi nagusietako bat egin du espedizioak. Gu bertako koordinatzailearekin izan gara, EHUko Ibon Cancio ikertzailearekin, lan erradoi horri buruz hitz egiten. |
Fri, 13 October 2023
IV. denboraldiaren 6. saioa: TREC espedizioa PIEn, LEGO eta Benoît Dorémus-en 2020 diskoa. |
Mon, 9 October 2023
Industriak etengabe modernizatu behar du. Besteak beste, lan egin behar du produktuak iraunkor, konpontzeko errazak eta berrerabiltzeko modukoak izan daitezen. Gaur, ekoberrikuntzari buruz hitz egin dugu Teknikerreko Jon Ander Sarasuarekin, IDEKOko Ibon Serranorekin eta eta BRTA aliantzako Jon Kepa Gerrikagoitiarekin. |
Mon, 9 October 2023
Bi gertaera handi aste honetan. Batetik, DIPC zentrokoek antolatu duten Passion for Knowledge jaialdia, tartean Juan Ignacio Cirac fisikariarekin topaketa, eta, bestetik, aurtengo Nobel saridunen iragarpena. Eta, hain zuzen ere, Cirac-en erreakzioa jaso genuen, lankide batek jasoko du fisikako Nobel saria. Hori kontatu ondoren, saiatu naiz aurten saritutako lanen testuingurua ematen, bakoitza minutu batean, edo pixka bat gehiagoan. |
Mon, 9 October 2023
XXVIII denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak eta ekoberrikuntza industrian. |
Thu, 5 October 2023
Abesti ederki ezaguna gaurkoan, Hostoen Arteko Melodietan. Benito Lertxundik Zuberoa diskoan grabatutako Baliaren bertsoak. Benetako gertaera batean oinarrituta daude, euskal kostan harrapatutako azken balea izan zen, Orio herritik gertu. Baina bertsoek kontatzen dutenak epika handioagoa du historialariek diotena baino. |
Thu, 5 October 2023
Irati Diez Virto hasiko da Ekosferan kolaboratzen. Biologoa da, biodibertsitatean eta kontserbazioan interes handia du, eta hortik abiatuta hartuko du parte gure saioan. Haren ibilbide profesionalaz hitz egin dugu, bai eta dibulgazioan egin dituen lanei buruz. Ongietorri Ekosferara! |
Thu, 5 October 2023
IV. denboraldiaren 5. saioa: balearen bertsoak eta Irati Diez Virto kolaboratzaile berria. |