Elhuyar Zientzia

Albert Einsteinek Nobel saria jaso zuen 1921an efektu fotoelektrikoa azaltzeagatik. Kuantikaren lehenengoetako lan bat izan zen. Kuantikaren aitzindarietako bat izan zen, eta, hala ere, ez zuen oso gustuko kuantikaren interpretazio ospetsu bat. Horretaz hitz egin digu TXONI MATXAINek, eta bide batez, Einsteini buruzko mito batzuk agerian uzteko aprobetxatu du.

Direct download: NFXXI-03c.mp3
Category:science -- posted at: 5:52pm EDT

Datorren astean, Passion for Knowledge jaialdia izango da Donostian. Fisiarien DIPC zentrokoek antolatu dute. Gu NORA GONZALEZ DIPCko komunikazio-arduradunarekin izan gara jaialdia irratian aurkezteko.

Direct download: NFXXI-03b.mp3
Category:science -- posted at: 5:40pm EDT

Gidaririk gabeko autoetan, ikusmen artifiziala eta radarra erabiltzen dira gidatzeko. Baina ikusmen artifiziala oraindik ez da gai detektatzen duenaren jokabideak iragartzeko.

Direct download: NFXXI-03a.mp3
Category:science -- posted at: 5:36pm EDT

XXI. denboraldiaren 3. saioa: ikusmen artifiziala, Passio for Knowledge eta Einstein eta kuantika.

Direct download: NFXXI-03.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

Zenbat distantziako arrastoa egin dezake arkatz batek? Arkatza paper luze baten gainean jarri, esate baterako, eta egin arrasto bat. Marra bat. Noraino joan zara?

Direct download: NFXXI-02d.mp3
Category:science -- posted at: 3:52pm EDT

Zientziakide proiektua aurkeztu dute Elhuyar Fundaziokoek, herritarrek  zientzia-ikerketan parte hartu ahal izateko. Proiektua AZTIko zientzialariekin batera jarriko dute martxan, Pasaiako badiaren uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Herritarrek lagunduko dute laginak hartzen eta laborategiko lana egiten. DANEL SOLABARRIETA proiektuaren koordinatzaileak kontatu digu zertan datza proiektua.

Direct download: NFXXI-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

Elhuyar aldizkariaren 323. zenbakia aurkeztu digu EGOITZ ETXEBESTEk. Marte 2020 da gai nagusia. 2020 urtea urte aproposa da plaeta gorrira misioak bidaltzeko; izan ere, bost misio jaurtiko diztuzte. Eta haietako bitan EHUko Zientzia Planetarioen taldeko astronomoek hartuko dute parte. Egoitzek kontatu digu zein diren misio horien ikerketen helburuak.

Direct download: NFXXI-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:46pm EDT

Irailaren 29an biltzar bat egingo dute Estatu Batuetan erabakitzeko sistema metrikoaren unitateak erabiliko ote diztuzten erradiaktibitatearen neurketak adierazteko. Herrialde bakarra da munduan unitate inperialak erabiltzen dituztenak zientziaren esparruan, eta horrek arazoak sortzen ditu, kasu batzuetan segurtasun-arazoak gainera.

Direct download: NFXXI-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:34pm EDT

XXI. denboraldiaren bigarren saioa: sistema metrikoa erradiaktibitatea neurtzeko Estatu Batuetan, Marte 2020 Elhuyar aldizkarian eta Zientziakide proiektua.

Direct download: NFXXI-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:32pm EDT

GARBIÑE ALKIZA elhuyarko hiztegigileak Trengintza Hiztegia aurkeztu digu. Uda honetan argitaratu zuten, eta Norteko ferrokarrillean interes handia piztu du. Trenekin zerikusirik duten terminoen ordainak lau hizkuntzetan emanten ditu hiztegiak, eta bereziki interesgarria da trengintzan lan egiten dutenentzat. 

Direct download: NFXXI-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:21pm EDT

Aducanumab Alzheimer tratatzeko farmko bat izan daiteke, gaixotasuna eragitn duten beta-amiloide proteinaren plakak kentzen dituelako neuronetatik. Dena den, farmakoa saio kliniko batean dago, munduko 300 ospitaletan. Haietako batzuk Euskadin daude. Gurekin, Basurtuko Ospitaleko IMANOL IRIONDO neurologoa izan da, han ere egingo dutelako saio klinikoa, eta galdetu diogu itxaropentsuak egon gaitezken.

Direct download: NFXXI-01b.mp3
Category:science -- posted at: 5:03pm EDT

Ardoa artifiziala da. Gizakiak egiten du. Ardoa ez da naturala, ezta sagardoa edo garagardoa ere, eta kontrakoa esaten duena baliatzen ari da "natural" hitza onuragarria dela adierazteko. Hori ere ez da zuzena. Natura ez da nahitaez onuragarria. Ez dezagun iparra galdu ideia horrekin.

Direct download: NFXXI-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:51pm EDT

XXI. denboraldiaren lehen saioa: Ardoa ez da naturala, Alzheimerraren kontrako farmako berria, Trengintza Hiztegia

Direct download: NFXXI-01.mp3
Category:science -- posted at: 1:53pm EDT

1