Elhuyar Zientzia
Monte Perdidoko glaziarra galtzen ari da. IÑAKI LETURIA eta Teknopolisekoak glaziologoekin izan dira bertan, glaziarraren egoera aztertzen. Horretarako helikopteroz iritsi dira toki arriskutsu horretara.
 
Direct download: NFXXI-07c.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EDT

Adimen artifizialak lortu du makinek ikusteko gai izatea. Baina GORKA AZKUNEk kontatu digu hurrengo erronka dela ikusten dutena interpretatzea. Gorkak berak egiten du lan esparru horretan, eta lehen eskutik daki nola dagoen ikerketa gaur.

Direct download: NFXXI-07b.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Bisonte europarra hibrido bat da, estepako bisontearena eta uroarena. Hori jakiteko, DNA aztertzeaz gain, kobazuloetako margoak ikertu behar izan dituzte.

Direct download: NFXXI-07a.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

XXI. denboraldiaren 7. saioa: Bisontearen leinua genetan eta margoetan, Ikusmen artifizialaren erronka eta Teknopolis hegan Perdidoaren gainetik

Direct download: NFXXI-07.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EDT

Direct download: Qk01-161025martetarrak.mp3
Category:general -- posted at: 4:24am EDT

Direct download: zuhaitzena.mp3
Category:science -- posted at: 2:46am EDT

2016ko literaturako Nobel saria Bob Dylanek jasoko du. Guk omenaldi txiki bat egin diogu garai batean erabili genuen bere abesti baten bitartez. "Forever Young". Garai hartan, asteroide baten albiste bat ilustratzeko erabili genuen. Orain, Dylan beraren omenaldirako.

Direct download: NFXXI-06d.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

Deban, Alzheimerrari buruzko proiektu epidemiologiko bat abiatu dute. 65 urtetik gorakoen azterketa eta datu bilketa abiatu dute, eta urtetan jarraituko diete gaixotasunaren jarraipena egiteko. MADDALEN ERRAZKINek erreportaje bat egin du proiektuari buruz Teknopolis saioan, eta gurera etorri da hori den kontatzera.

Direct download: NFXXI-06c.mp3
Category:science -- posted at: 7:12am EDT

Onddo mikroskopikoak eta neuronak antza dute, eta EHUko OIER ETXEBESTE biokimikaria aztertzen ari da zenbateraino erabil ditzakegun haiek hauen eredu bezala. Onddo mikroskopikoak, neuronak ulertzeko. Horri esker, Oierren lanaz jabetuko gara irratian.

Direct download: NFXXI-06b.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EDT

Michingango fisikari batek aztertu du zer erakundeek hezi duten Nobel saridun gehien. Zerrendako lehenengoak ENS eta Caltech dira. Baina nolako balios du azterketa horrek?

Direct download: NFXXI-06a.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

XXI. denboraldiaren 06. saioa: Nobel saridunen fabrikatzaileak, Onddoak eta neuronak, Teknopolis, Alzheimer eta Deba eta Bob Dylan, Literaturako nobel saria.

Direct download: NFXXI-06.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EDT

Aurten, medikuntzako, kimikako eta fisikako Nobel sariak autofagia, makina molekularrak eta materiaren egoera arraroen matematikari emango diete, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXI-05d.mp3
Category:science -- posted at: 5:10pm EDT

Genetika izan da haria asteburu honetako Teknopolis saioan. Batetik, epigenetikaz hitz egin dute. Bestetik, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk azaldu digunez, CRISPR teknikari buruzko erreportaje bat emititu dute. Eta horrez gain, Francis Mojicari egin diote elkarrizketa, CRISPR teknikaren garatzaileetako bati eta Nobel sarietako kinieletan azaltzen zen zientzialariari.

Direct download: NFXXI-05c.mp3
Category:science -- posted at: 5:09pm EDT

EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXI-05b.mp3
Category:science -- posted at: 5:06pm EDT

Transiberiar trenbidea duela 100 urte osatu zutela ospatu dugu aste honetan. Datuak harrigarriak dira; hiru adar dituen trenbidea da, guztira 15.000 kilometroko bidea: Moskutik Vladivostokera doana, Transmantxuriarra eta Mongolia zeharkatzen duena.

Direct download: NFXXI-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

XXI. denboraldiaren 5. saioa: Transiberiarr trenbidea 100 urte, Saguzarren gorotzen bila, Teknopolisen CRISPR eta Nobel sariak 2016.

Direct download: NFXXI-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EDT

IÑAKI LETURIA izan da gurekin Teknopolis programaren denboraldi berria aurkeztera. Itzura aldatuta bueltatu da ETBko zientzia-programa, eta gai interesgarriz gainezka.

Direct download: NFXXI-04c.mp3
Category:science -- posted at: 7:47am EDT

EHUko ikertzaileek korrokoiak harrapatu eta analizatzen dituzte estrogeno moduan jokatzen duten molekulak bilatzeko. Arrain horiek oso erakusle onak dira kontzentrazio tzikieta dauden substantzia horiek detektatzeko. ASIER VALLEJO, OIHANA ROS eta MAREN ORTIZ izan dira gurekin horretaz hitz egiten.

Direct download: NFXXI-04b.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

Europan, Jupiterreko ilargian geiser-moduko fenomenoak topatu dituzte Hubble teleskopioaren bitartez. Horrek indartzen du ozeano likido bat izan dezakeen hipotesia. Horrek bihurtzen du ilargi hori propaganda-iturri, bizia topatzeko aukeraren aitzakiari esker. 

Direct download: NFXXI-04a.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT

XXI. denboraldiaren 5. saioa: Europa eta astrobiologia, korrokoiak erakusle eta Teknopolis antenan.

Direct download: NFXXI-04.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT

1