Elhuyar Zientzia

Genoma editatzeko CRISPR teknika pertsona bati aplikatu diote Txinako ikertzaile batzuek,  biriketako minbizia tratatzeko. Teknika hori pertsonetan erabiltzen den lehenengo aldia da.

Direct download: Qk06-161123_CRISPR_pertsonetan.mp3
Category:science -- posted at: 7:27am EDT

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat.

Direct download: Qk03-161102_CAF-Elh_sariak.mp3
Category:science -- posted at: 7:26am EDT

Jende askori esan behar zaio eskerrik asko 20. urteurrenean gure ferrokarrilla hemen egoteagatik. Gaur, haietako hiru izan dira mikroen aurrean: IƱaki Irazabalbeitia, Monika Ortueta eta Maria Gil.

Direct download: NFXXI-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

1996ko urrian, Pili Kaltzada izan zen Norteko Ferrokarrillaren lehen bidaian. Harekin hitz egin dugu garai hura eta saio hura gogoratzeko. Pilik ederki gogoratzen du gure ferrokarrillaren abiatzea.

Direct download: NFXXI-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

Norteko Ferrokarrillak 20 urte bete ditu. Eta saio berezia grabatu dugu publikoaren aurrean. Gaia zientzia bera izan da: nola aldatu da zientzia 20 urte hauetan. 1996an, Dolly ardia jaio zen, eta Carl Sagan hil. Eta zientzia asko aurreratu da. Gurekin, Itziar Laka, Javi Duoandikoetxea, Marian Iriarte eta Fernando Plazaola.

Direct download: NFXXI-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

XXI. denboraldiaren 12. saioa. 20. urteurrenaren saio berezia: zientzia 20 urtez, PiliKaltzada eta eskertzak.

Direct download: NFXXI-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Joan den astean ospatu zen Wolfram Deuna, zientzia-bakarrizketen ekitaldi fisiko, kimiko, analogikoa eta antologikoa. Alaitz Ochoa de Eribe aurkezlearekin hitz egin dugu ekitaldiari buruz. Umorezko bakarrizketak zientzian!!

Direct download: NFXXI-11d.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Fluoreszentzia, fosforeszentzia, bioluminiszentzia... Kuantikaren bitartez argia sortzeko dauden modu asko dira. Horiei buruz hitz egin dugu Txoni Matxainekin. Argiaren igorpena berezkoa duen fisika eta haren sekretu kuantikoak.

Direct download: NFXXI-11c.mp3
Category:science -- posted at: 5:22pm EDT

Gaur Kalifornian izan gara, San Diegon, Jon Ander Arregi fisikariaren eskutik. Han dago ikerketa-egonaldi batean eta denboraren eskala txikia ari da kertzen. Nanosegundo eta femtosegundoaren eskalan gertatzen diren fenomenoak ikertzen ditu.

Direct download: NFXXI-11b.mp3
Category:science -- posted at: 5:17pm EDT

Eredu matematiko bat garatu dute zientziaren beraren kalitatea neurtzeko. Ondorioa kezkagarria da, alegia, zientzialari askok bilatzen dutela emaitza ikusgarriak lortzeko bide azkarrena, zientziaren sistemak saritu egiten duelako produktibitatea. Baina kalitateak galerak ditu horregatik.

Direct download: NFXXI-11a.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EDT

XXI. denboraldiaren 11. saioa: Zientzia kontrolatzeko zientzia, Femtosegundo bat Jon Arregirekin, Kuantika luminiszentea eta Wolfram Deuna 2016.

Direct download: NFXXI-11.mp3
Category:science -- posted at: 5:12pm EDT

Erakusketa bat eta hiru ibilaldi aurkeztu dizkigu Tabakalerako Ane Agirrek. Hiru ibilaldiak Donostian izango dira, Koenraad van den Driessche geologoaren eskutik. Fosilak ikusi eta denbora-lerroak ulertzeko pentsatutako ekitaldiak dira. Baita Donostia esploratzeko ere.

Direct download: NFXXI-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:48pm EDT

Aspaldiko kontua da: Erresuma Batuak erabaki zuen Europar Batasuna uzatea. Horrek, politikan ez ezik, zientziaren munduan ere baditu ondorioak. Mentxu Aiertza kimikariak kontatuko digu nola bizi duten hango zientzialariek Brexit-ak sortutako egoera.

Direct download: NFXXI-10b.mp3
Category:science -- posted at: 12:46pm EDT

Papera imitatzen duen material berri bat aurkeztu dute Txinako ingeniari batzuek. Wolframio oxidoan oinarritutako materiala da, mintz moduko bat. Urdinez marraz edo idatz daiteke gainean, argi ultramorea erabilita. Eta denborarekin, galtzen da han idatzitakoa. Material berri bat papera imitatzeko bidean.

Direct download: NFXXI-10a.mp3
Category:science -- posted at: 12:44pm EDT

XXI. denboraldiaren 10. saioa: Wolframezko papera, Brexita, Tabakalera eta ibilaldi geologikoak.

Direct download: NFXXI-10.mp3
Category:science -- posted at: 12:37pm EDT

Europako margo zaharrenetako batzuk ditu, duela 40.000 urte ingurukoak. Teknopolis saioan El Castillo kobazuloa ikertzen dutenekin izan da, eta margoez gain margolariei buruz hitz egin diete.

Direct download: NFXXI-09d.mp3
Category:science -- posted at: 1:54pm EDT

Gizakia espezie-moduan desagertu baino lehenagoko desioa da: gizakiak Martera joan nahi du. Horretarako ari da NASA diseinatzen Orion izeneko espazio-ontzo bat. Eureka museoko Miren Milletek hitz egin digu horri buruz.

Direct download: NFXXI-09c.mp3
Category:science -- posted at: 1:48pm EDT

Mary Sommerville XVIII. mendeko matematikari handi bat izan zen. Eskoziarra, bizitzan zehar Europako zientziaren elitearekin harremana izan zuen. Neptuno planetaren aurkikuntzan ere hartu zuen parte. Egoitz Etxebestek haren bizitza hitz egin digu.

Direct download: NFXXI-09b.mp3
Category:science -- posted at: 1:44pm EDT

1990 aldera Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess kosmologoek aurkitu zuten unibertsoaren hedapena azkartzen ari dela. 2011n Nobel saria jaso zuten aurkikuntzarengatik. Orain, aurkikuntza hura zalantzan jarri du beste ikerketa zehatzago batek.

Direct download: NFXXI-09a.mp3
Category:science -- posted at: 1:41pm EDT

XXI. denboraldiaren 9. saioa: energia iluna zalantzan, Mary Sommerville, Gizakia Marten eta Teknopolis El Castillon.

Direct download: NFXXI-09.mp3
Category:science -- posted at: 1:36pm EDT

Bisonte europarraren jatorria bi espezietan dago: estepatako bisontea eta uroa. Hibridoa da. Ikerketa hori egiteko, ikertzaileek analisi genetikoa egiteaz gain, kobazuloetako margoetara jo behar izan dute datatzeko informazio bila.

Direct download: Qk01-161017BisonteEuroparra.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

Udazkeneko dibulgazioa ZarautzOn taldearen eskutik. Irratian izan ditugu Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi, eta aurrerapen txiki bat egin digute udazkenean izan duten eta izango duten programarena. 3D inprimagailuez hitz egin dugu, eta gainera, azaroaren 3an izango duten Zientziaz Blai ekitaldiaz ere bai.

Direct download: NFXXI-08c.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EDT

EHUko Farmazia Fakultateko NOELIA ALDAIk zaldi-okelari buruz hitz egin digu. Ez da asko jaten hemen, baina tradiuzio du gizakiaren historian janari moduan. EHUn, okelaren konposizio kimikoa aztertu dute, eta beste okelekin konparatu. Hark kontatu digu zergatik duen zaldiak omega-3 gantzen kantitate handia.

Direct download: NFXXI-08b.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

Saturno urtaroz aldatzen ari da, eta Eguzkiaren argia beste intentsitate eta angelu batekin iristen zaio. Horren ondorioz, atmosferako erreakzio kimikoak aldatzen ari dira. Azkenean, Ipar poloan Saturnok duen hexagono-itxurako orban bat kolorez aldatzen ari da.

Direct download: NFXXI-08a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

XXI. denboraldiaren 8. saioa: Saturnoko hexagonoa, zaldi-haragia eta ZarautzOn taldearen Zientziaz Blai.

Direct download: NFXXI-08.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

1