Mon, 26 February 2018
Duela 25 urte ikerketa kliniko gutxi egiten zen hemen. Baina hainbat ikertzaile hasi ziren antolatzen esparru horretako ikerketa-lerro sendo bat. Haietako batekin izan gara, Felipe Aizpuru epidemiologo klinikoarekin, eta baita gaur egun Gasteizen ikerket kliniko egiten duen talde bateko Antxon ApiƱaniz medikuarekin.
|
Mon, 26 February 2018
Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek.
Category:science
-- posted at: 7:12am EDT
|
Mon, 26 February 2018
XXII. denboraldiaren 25. saioa: grafenoa konektatu eta ikerketa klinikoa. |
Tue, 20 February 2018
Lehen aldiz konektatu dute grafenoa beste molekula batzuekin zirkuitu elektroniko bat osatzeko. CICnanoGUNE, DIPC eta CFM zentroetako fisikariek, Santiago de Compostelako CiQUS zentroko kimikariekin batera, molekulen tamainako zirkuitua osatu dute, kable-lanak grafenoak eginda. |
Mon, 19 February 2018
Txanpon baten materialak ordezkatzen duen dirua baino gehiago balio badu, logikoa da txanpona urtze eta metala saltzea. Baina ez da batere erraza metala urtzea, ez behintzat ekipamendu bereziaz baliatu gabe. |
Mon, 19 February 2018
Bitcoin ospetsua diru informatikoa da. Kriptomoneta bat. Baina zer da? Nola funtzionatzen du? Eta dirua ulertzeko eta erabiltzeko modua aldatuko al digu? Ibai Gesalaga adituak aurkeztu dizkigu bitcoinaren gaurko egoera eta etorkizuna.Gainera, Zarautz On taldekoak izan dira gurekin, Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi. Hain zuzen ere, taldearen aurtengo jardunaldiak Ibairen hitzaldi batekin hasi dute; gaur, negu eta udaberri hauetako programazioaz hitz egin digute. |
Mon, 19 February 2018
XXII. denboraldiaren 24. saioa: Bitcoin, ZarautzOn eta Txanponak urtu. |
Fri, 16 February 2018
|
Thu, 15 February 2018
Sinistu ala ez, ekuazio diferentzialak oinarrizko tresna bat dira gure gizartean. Horren zergatia Eli Alberdi matematikariak azaldu digu. Bere lantresnak dira ekuazio horiek, eta aplikazio askotan erabiltzen ditu. Gaur, ekuazio sinpleenak hartu ditugu zertarako balio duten azaltzeko. |
Thu, 15 February 2018
Adituek susmatzen dute Alemaniako akuarioetan karramarro espezie berri bat sortu dena. Haren genetika harrigarria da, baina zoritxarrez espezie inbaditzaile arrakastatsua da. Madagaskarrera iritsi da. |
Thu, 15 February 2018
XXII. denboraldiaren 23. saioa: karramarro berria eta ekuazio diferentzialak. |
Wed, 14 February 2018
Adinarekin nabarmen handitzen da minbizia izateko arriskua, eta hori mutazioak pilatzearen ondorioz gertatzen dela uste bazen ere, arrazoi nagusia beste bat izan liteke: immunitate-sistemaren zahartzea. |
Mon, 12 February 2018
Direct download: Zientziako_Emakume_eta_Nesken_Nazioarteko_Eguna_Jendartea_IN.mp3
Category:science -- posted at: 8:34am EDT |
Thu, 8 February 2018
Alemaniako akuarioetan karramarro espezie berri bat detektatu dute, Procamabarus virginalis. Adituen ustez bertan sortu zen prozesu genetiko bitxi baten ondorioz. Oso espezie inbaditzaile agresiboa da; gaur egun, Madagaskarren ari da azkar zabaltzen. |
Mon, 5 February 2018
CFM, CICnanoGUNE, DIPC eta CICbiomaGUNE zentroek bi egunetako ospakizunak antolatu dute otsailaren 11 ospatzeko, Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna, hain zuzen. Bost ekitaldi, bost publiko jakinari begira. CFMko Idoia Mujikak eta CICnanoGUNEko Itziar Otegik azaldu digute ospakizuna. |
Mon, 5 February 2018
Espainiako hegoaldeko ibai ospetsua da, ur azidoa duelako. Egoitz Etxebesteren artikulu baten protagonista da Elhuyar aldizkarian. Tinto ibaia da, eta zientzialarientzat zenbait kontu interesgarri piztu ditu, besteak beste azidotasunaren jatorria. Azido biologikoa da. |
Mon, 5 February 2018
XXII. denboraldiaren 22. saioa: Tinto ibaia eta lau erakunde otsailaren 11ri begira. |
Fri, 2 February 2018
Sphyrna tiburo marrazo-espeziea gai da itsas belarra digeritzeko. Duela 10 urte zientzialari batek aurkitu zuen alga horien aztarnak marrazo batean, eta 2017an esperimentu bat egin dute gmarrazoaren gaitasuna neurtzeko. Ez da marrazo belarjale bat bere horretan, baina badu gaitasuna belarra digeritzeko. |