Thu, 28 March 2019
Teknopolis programan, oinutsik korrika egiteari buruzko erreportaje bat egin du Leire Ferrok. Ez dagop argi hobea denik oinutsik korrika egitea oinetakoekin baino, eta kontua konplexuagoa da. Hala ere, moda-kontu bat baino gehiago da, eta badu zer kontatu zientziaren ikuspuntutik. |
Thu, 28 March 2019
8 emakume zientzialariren bizitzei buruzko erakusketa bat du Donostiako Eureka zientzia museoak. Miren Millet izan da gurekin eta azaldu digu erakusketa ez dela ohikoa izan, baizik eta joko bat proposatu dute museoko hainbat modulorekin lotuta. Emakume bakoitzak badu lotura museoko modulo jakin batekin, eta ikusleak aurkitu behar ditu lotura horiek. |
Thu, 28 March 2019
Matematikako sari garrantzitsu honen aurtengo edizioak Karen Uhlenbeck estatubatuarrak irabazi du. Geometria analitikoan egin du lan bizitza osoan zehar, eta matematikako adar horren oianrriak jartzen lagundu zuen. |
Thu, 28 March 2019
XXIII. denboraldiaren 28.saioa: Abel saria, 8 emakume zientzialari eta oinutsik korrika. |
Tue, 26 March 2019
Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik
Direct download: Qk26-190313_Testosterona_atleta_emakumezkoetan.mp3
Category:science -- posted at: 2:13pm EST |
Wed, 20 March 2019
Elhuyar aldizkariaren 333. zenbakia kaleratu dute. Aitziber Agirre zuzendariarekin izan gara, eta harekin gainbegirada bat eman diogu aurkibideari. Gainera, artikulu bati buruz hitz egin dugu luze: haurdunaldiaren eta autismoaren jatorriaren lotura. Zientzialariek aurkitu dute nolatan eragin dezakeen hurak honengan, eta emaitza interesgarriak eman dituzte ezagutzera. |
Wed, 20 March 2019
Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. |
Wed, 20 March 2019
Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat. |
Wed, 20 March 2019
XXIII. denboraldiaren 27. saioa: Mooren legea, estatuen kolorea eta Elhuyar akldizkaria. |
Tue, 12 March 2019
Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute
Direct download: Qk24-190313_Hezur-muineko_transplantearekin_hiesa_sendatzea.mp3
Category:science -- posted at: 2:03pm EST |
Tue, 12 March 2019
Aste honetako saioan, ETBko Teknopolis programak Productive 4.0 proiektuari buruzko erreportaje bat egin dute. Gurekin Xabi Casado egilea izan da, eta aprobetxatu dugu industria 4.0 kontzeptuaz hitz egiteko. |
Tue, 12 March 2019
UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak. |
Tue, 12 March 2019
Europako Espazio Agentziako Gaia zundak informazioa jaso eta ESA agentziakoek Esne-Bidearen mapa bat egin dute. Datu askorekin. Baina posible da galaxiaren barruan egonda galaxiaren beraren mapa bat egitea? Zaila, benetan. |
Tue, 12 March 2019
XXIII. denboraldiaren 26. saioa: Esne-Bidearen mapa, Itsas Lamiaren txokoa eta Teknopolis eta industria 4.0 |
Wed, 6 March 2019
Makinek ikusi egiten dute. Kamerekin egiten dute; gainera, geroz eta kamera hobeak dituzte. Baina ulertzen al dute zer ari diren ikusten?Adibidez, pertsonen eta objektuen arteko elkarrekintzak uler ditzaten, behar-beharrezkoa da adimen artifiziala erabiltzea. Gorka Azkune EHUko informatikariak azaldu digu zetan datza hain sinple dirudien lan horren ikerketa. |
Wed, 6 March 2019
Aranzadiko Xabier PeƱalver arkeologoak aurkeztu ditu Debako Praileaitz I kobazuloaren indusketak eman dituen azken emaitzak. Aztarnek erakusten dute duela 200.000 urte gizakia bizi zela Praileaitz I kobazuloan, eta ugaztun handi batzuk jaten zituela. |
Wed, 6 March 2019
XXIII. denboraldiaren 25. saioa: Praileaitz eta gizakia eta objektuen arteko elkarrekintza adimen artifizialean. |