Elhuyar Zientzia

Teknopolis programan, oinutsik korrika egiteari buruzko erreportaje bat egin du Leire Ferrok. Ez dagop argi hobea denik oinutsik korrika egitea oinetakoekin baino, eta kontua konplexuagoa da. Hala ere, moda-kontu bat baino gehiago da, eta badu zer kontatu zientziaren ikuspuntutik.

Direct download: NFXXIII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EDT

8 emakume zientzialariren bizitzei buruzko erakusketa bat du Donostiako Eureka zientzia museoak. Miren Millet izan da gurekin eta azaldu digu erakusketa ez dela ohikoa izan, baizik eta joko bat proposatu dute museoko hainbat modulorekin lotuta. Emakume bakoitzak badu lotura museoko modulo jakin batekin, eta ikusleak aurkitu behar ditu lotura horiek.

Direct download: NFXXIII-28b.mp3
Category:general -- posted at: 1:29pm EDT

Matematikako sari garrantzitsu honen aurtengo edizioak Karen Uhlenbeck estatubatuarrak irabazi du. Geometria analitikoan egin du lan bizitza osoan zehar, eta matematikako adar horren oianrriak jartzen lagundu zuen.

Direct download: NFXXIII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 1:20pm EDT

XXIII. denboraldiaren 28.saioa: Abel saria, 8 emakume zientzialari eta oinutsik korrika.

Direct download: NFXXIII-28.mp3
Category:science -- posted at: 1:19pm EDT

Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik

Direct download: Qk26-190313_Testosterona_atleta_emakumezkoetan.mp3
Category:science -- posted at: 2:13pm EDT

Elhuyar aldizkariaren 333. zenbakia kaleratu dute. Aitziber Agirre zuzendariarekin izan gara, eta harekin gainbegirada bat eman diogu aurkibideari. Gainera, artikulu bati buruz hitz egin dugu luze: haurdunaldiaren eta autismoaren jatorriaren lotura. Zientzialariek aurkitu dute nolatan eragin dezakeen hurak honengan, eta emaitza interesgarriak eman dituzte ezagutzera. 

Direct download: NFXXIII-27c.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EDT

Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. 

Direct download: NFXXIII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EDT

Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat. 

Direct download: NFXXIII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 1:30pm EDT

XXIII. denboraldiaren 27. saioa: Mooren legea, estatuen kolorea eta Elhuyar akldizkaria. 

Direct download: NFXXIII-27.mp3
Category:science -- posted at: 1:28pm EDT

Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Direct download: Qk24-190313_Hezur-muineko_transplantearekin_hiesa_sendatzea.mp3
Category:science -- posted at: 2:03pm EDT

Aste honetako saioan, ETBko Teknopolis programak Productive 4.0 proiektuari buruzko erreportaje bat egin dute. Gurekin Xabi Casado egilea izan da, eta aprobetxatu dugu industria 4.0 kontzeptuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXIII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 5:00am EDT

UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak.

Direct download: NFXXIII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:58am EDT

Europako Espazio Agentziako Gaia zundak informazioa jaso eta ESA agentziakoek Esne-Bidearen mapa bat egin dute. Datu askorekin. Baina posible da galaxiaren barruan egonda galaxiaren beraren mapa bat egitea? Zaila, benetan. 

Direct download: NFXXIII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

XXIII. denboraldiaren 26. saioa: Esne-Bidearen mapa, Itsas Lamiaren txokoa eta Teknopolis eta industria 4.0

Direct download: NFXXIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Makinek ikusi egiten dute. Kamerekin egiten dute; gainera, geroz eta kamera hobeak dituzte. Baina ulertzen al dute zer ari diren ikusten?Adibidez, pertsonen eta objektuen arteko elkarrekintzak uler ditzaten, behar-beharrezkoa da adimen artifiziala erabiltzea. Gorka Azkune EHUko informatikariak azaldu digu zetan datza hain sinple dirudien lan horren ikerketa.

Direct download: NFXXIII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Aranzadiko Xabier PeƱalver arkeologoak aurkeztu ditu Debako Praileaitz I kobazuloaren indusketak eman dituen azken emaitzak. Aztarnek erakusten dute duela 200.000 urte gizakia bizi zela Praileaitz I kobazuloan, eta ugaztun handi batzuk jaten zituela.

Direct download: NFXXIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

XXIII. denboraldiaren 25. saioa: Praileaitz eta gizakia eta objektuen arteko elkarrekintza adimen artifizialean. 

Direct download: NFXXIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

1