Elhuyar Zientzia

CAF-Elhuyar

Direct download: Qk30-120530CAF-Elhuyar.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gure matematikariek oraingoan bizitza normalean oso arrunta egiten zaizkigun zenbaki batzuei buruz hitz egin digute: zenbaki negatiboak. Baina zenbaki horiek ez ziren onartu historian, gutxienez XVIII. mendera arte, eta oso lotuta daude zeroaren kontzeptuaren hedapenarekin.

Direct download: NFXVI-39c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umea orain jaioko balitz, ez luke ia arazorik aurrera ateratzeko, batez ere jadanik birikak oso garatuta dituelako. Albeoloek beharrezko zurruntasuna dute, eta arnasa hartzeko ez du inongo arazorik izango. Beraz, oso aurreratuta gaude haurdunaldian.

Direct download: NFXVI-39b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Landareak hitz egiten dute, edo, behintzat komunikatu egiten dira. Mezuak transmititzen dute molekulak trukatuta; hizlari kimikoak dira. Eta ez dute haien artean bakarrik hitz egiten, bairik eta intsektuekin edo akaroekin ere komunika daitezke. Eta antzeko sistema bat dute onddek eta bakterioek. Horretaz hitz egin dugu Egoitz Etxebeste dibulgatzailearekin.

Direct download: NFXVI-39a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 39. saioa: Landareen hizketaldiak, teknopolis, haurdunaldiaren 35. astea eta zenbaki negatiboak.

Direct download: NFXVI-39.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Lezetxikiko hartza

Direct download: Qk34-120528LezetxikikoHartza.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 38. saioa: hegaztien udaberria, haurdunaldiaren 34. astea eta futbola eta GPS.

Direct download: NFXVI-38.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean egindako tesi batean futbolariak geolokalizatzeko teknikak erabili dituzte errendimendua neurtzeko. Teknika hori eta antzeklo beste batzuk erabili izan da, baina orain arte ez da zientzifikoki frogatu zenbateraino den fidagarria teknika bera, eta zer kondizio diren beharrezkoak datu onak ateratzeko.

Direct download: NFXVI-38c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umea oso garatuta dago. Tamainaz, gutxi gorabehera, badu jaitzean izango duen luzera, eta pisuan ere gertu dago. Garunean, ordea, neuronen arteko konexioak egiten ari da abiadura handian. Amak uzkurdurak ditu, baina oraindik ez dira erditzeko uzkurdurak.

Direct download: NFXVI-38b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hegaztien udaberriari buruz hitz egin dugu Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Garai honetan hegazti asko etortzen dira migrazioan eta kumatzeko garaia izaten dute. Utzitako habiak okupatu edo habi berriak egiten dituzte, eta arrautzak jartzen dituzte. Zer egin habiak edo arrautzak topatzen baldin baditugu? Gure ornitologoaren gomendioa da ez eragitea. Ez hartzea eta ahal dela ez gerturatzea hegaztiak kumatzeko duten tokietara.

Direct download: NFXVI-38a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Landareak hizketan

Direct download: Qk33-120521LandareakHizketan.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 37. saioa. Australia, teknopolis eta haurdunaldiaren 33. astea.

Direct download: NFXVI-37.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Australiak historia ekologiko mamitsua du. Alde batetik, berezko fauna eta landaredia ditu, oso bereziak. Bestetik, espezie asko sartu diu gizakiak uhartean, bertako espezieen kalterako. Xanti Larrañagak, han ikerketan aritu den biologoak, historia ekologiko horri buruz hitz egin digu luze. Australiako ekosistemetan zeharreko bidaian izan dugu gidari. Eta horrez gain, Zelanda Berria eta beste uharte batzuei buruz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXVI-37a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan, umea hasi da begien mugimendu azkarrak egiten lo dagoenean. Adituek diote amets egiten duela. Amarentzat haurdunaldiaren ondorioak ugaritzen zaizkio. Garai honetan ohikoa da tunel karpianoaren sindromea izatea.

Direct download: NFXVI-37b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Liburuak

Direct download: Qk32-120514Liburuak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umea azkar ari da hazten, adituen arabera, dagoeneko pentsatzeko gauza da. Dena den, aste honetan ez dugu umeari buruz hitz egingo, baizik eta amari buruz. Amarentzat haurdunaldiaren azken zatia gogorra izan daiteke. Lo egiteko jarrera eroso bat hartzen ez da erraza, janari gutxiago janda asetzen da, eta dagoeneko oritza sortzen hasi da.

Direct download: NFXVI-36c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko neurozientzialari batzuek garunaren energiaren prozesuak ikertu dituzte kanabinoide endogenoen hartzaileak identifikatuta. Hartzaile horiek neuronetako mitokondrioetan daude. Ikerketa hori Nature Neuroscience aldizkari handian argitaratu dute.

Direct download: NFXVI-36b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bizitza oso bat kimikako eta fisikako testuak euskaraz idazten. Jose Mari Elortza bergararra aitzindaria izan da zientzia euskaraz idazten. Beste lagun batzuekin idatzi zituen 1970eko hamarkadan unibertsitatean erabiltzeko lehen testu-liburuak euskaraz. Kimikako ikasleen artean ezagunak dira, adibidez, "Kimika Fisika Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak. Horregatik, eta ibilbide profesional osoarengatik eman diote merezimenduzko CAF-Elhuyar saria aurtengo edizioan. Eta gurekin egon da irratian.

Direct download: NFXVI-36a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 36. saioa. Jose Mari Elortza kimikaria, neuronen mitokondriak eta haurdunaldiaren 32. astea.

Direct download: NFXVI-36.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

H5N1

Direct download: Qk31-120507H5N1.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 35. saioa. CAF-Elhuyar sarien irabazleak, haurdunaldiaren 31. astea eta alergia eragiten duten molekulak detektatzeko ikerketa. 

Direct download: NFXVI-35.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elikagaiak eragindako alergia asko daude. Baina elikagai oso batek ez da alergiaren erruduna; molekula jakin batzuk izaten dira, proteinak kasu gehienetan. EHUko Farmazia Fakultateko talde bat molekula errudun horiek identifikatzeko metodoa fintzen ari dira ikerketa batean.

Direct download: NFXVI-35e.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hogeita hamaikagarren astean, umeari bukatzen ari zaio buruz behera jartzeko aukera. Dagoeneko, likidoen kantitate handiak barneratzeko eta kanporatzeko gauza da; egunean, litro-erdi bat txiza egiten du.

Direct download: NFXVI-35d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

AZTI-TECNALIAk euskal itsas hondoaren mapa zehatza egin zuen, eta Gorka Zabaleta kazetariak mapa horren inguruko erreportai bat egin zuen Baleike herri-aldizkarian. Ikuspuntu asko aztertzen zituen, zientzialariena, urpekariena eta arrantzaleena batez ere. Erreportai zabal eta interesgarri horrek irabazi du CAF-Elhuyar saria zientzia-kazetaritzaren arloan.

Direct download: NFXVI-35c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Agian, etorkizun ez oso urrun batean, petroilioa ordezkatuko dugu energi eta gai kimikoen iturri bezala. Ordezko bat biomaasa da, egurra alegia. Petrolio-findegiak dauden bezala, egurraren biofindegiak ere izango dira. Prozesu horrek ahalik eta etekin handien emateko teknologia ikertu du Jon Makibar ingeniari kimikoak. Doktore-tesia egin du gai horren inguruan, eta CAF-ELhuyar saria irabazi du lan horri buruz idatzi duen artikulu batekin: "Pirolisia eta biofindegiak"

Direct download: NFXVI-35b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CAF-Elhuyar saria irabazi duen Jone Omarrekin hitz egin dugu. Patricia Navarro eta Alfredo Sarmientorekin batera idatzi du "Kimikaren artea eta artearen kimika" artikulua, eta dibulgazio-artikulu orokorren atalean izan dira irabazle. Kimikari diogun fobiatik abiatuta, artea erabiltzen dute kimikaren alde idazteko. Gero, artearen historian zeharreko bidaia bat egiten dute egileek kimikaren ekarpenari begira.

Direct download: NFXVI-35a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1