Elhuyar Zientzia

2022ko iraila, eta dagoeneko dago Teknopolis saioa antenan, ETBn. Irudia aldatu diote eta ikuspuntu berra eman saioari. Nagore Rementeria Argote eta Iñaki Leturia Yurrita zuzendariek kontatu digute nolako izango den denboraldi hasi berri hau.

Direct download: NFXXVII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Kuantikak modernitatearen irudi publikoa dauka. Gizartean, askotan erabiltzen da kuantiko hitza zerbait berria eta iraultzailea adierazteko, eta, neurri batean, horrek ezjakintasuna adierazten du. Baina lilura bat sortu du kontzeptu horrek. Bestalde, sasizientziek erabili dute hitza haien burua promozionatzeko.

Direct download: NFXXVII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

Asteroide baten kontrako talka eragin dute NASAkoek DART misioan. Ustez, asteroide horren orbita aldatu dute neurri txiki batean.

Direct download: NFXXVII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XXVII. denboraldiaren 3. saioa: kuantikaren lilura eta Teknopolis.

Direct download: NFXXVII-03.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

EHUko ikertzaile batzuek aztarna energetikoa kalkulatzeko metodologia berria proposatu dute, eta konparaketa bitxi bat egin dute: Autonomia Erkidegoaren aztarna energetikoa eta Gasteizko Errekaleor auzokoa. Estitxu Villamor ikertzaileak azaldu digu lan interesgarri hori.

Direct download: EKOIII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

II. denboraldiaren 3. saioa: aztarna energetikoa eta Errekaleor auzoaren adibidea, eta Coimbrako liburutegi joaninoko saguzarrak.

Direct download: EKOIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute ELhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakiak zer gai eskaintzen dizkigun. Artea eta adimen artifizialetik hasita, COVIDaren egoeraraino; aukera zabala zenbaki honetan.

Direct download: NFXXVII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EDT

La Vie koadroa Picassoren garai urdinari dagokio. Maisulan hori X izpien bitartez aztertu zutenean, istorio interesgarri bat azalera zuten, Picassoren lagun batek bere buruaz beste egin zuenekoa. Oskar Gonzalez kolorezaleak kontatu digu istorioa.

Direct download: NFXXVII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Aurten, 40 urte bete ditu Spectrum ordenagailu pertsonalak. 8-bit-eko ordenagailuen adibidea da, askorengan informatikaren lehen kontaktua izan zena.

Direct download: NFXXVII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EDT

XXVII. denboraldiaren 2. saioa: Spectrum, Picasso eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXVII-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EDT

Bisitan izan gara Kardala institutuan, Mutrikun. Lanbide heziketako zentoa da, eta akuakultura irakasten du. Oso toki berezia da, oso jarduera bereziarekin. Imanol Garate zuzendariak gidatu gaitu bisitan, eta baita akuakultura bera aurkeztu ere.

Direct download: EKOIII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 1:47pm EDT

II. denboraldiko 2. saioa: Kardala Institutua eta akuakultura eta Asteklima 2022.

Direct download: EKOIII-02.mp3
Category:science -- posted at: 1:41pm EDT

Asturiasen, Ekulan izeneko paper-tailerrean, Juan Barbek bizitza osoko ikerketa batean sartuta dago, alegia, landare ezberdinetatik nolako paper ezberdinak egin daitekeen ikertzen du. Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolako irakasleak haren hitzak ekarri dizkigu.

Direct download: NFXXVII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

XXVII. denboraldiaren lehen saioa; Eskualn papergintza-tailerrera bisita.

Direct download: NFXXVII-01.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EDT

Klima mediterraneakoa da dragoitxoa, gekoen taldeko espezie bat. Baina hamarkada batzuk dira Euskal Herrira iritsi zela, barrualdera. Orain, kostara ere iritsi da. Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkue eta EHUko Kristina Zuza etorri zaizkigu kontatzera zergatik eta nola zabaldu den espezie hori guregana iristeko.

Direct download: EKOIII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 9:41am EDT

III denboraldiaren lehen saioa: dragoitxoa Euskal Herrian.

Direct download: EKOIII-01-txikia.mp3
Category:science -- posted at: 9:14am EDT

1