Wed, 28 March 2012
XVI. denboraldiko 30. programa: klima-aldaketak erregistro geologikoan, haurdunaldiaren 25. eta 26. asteak, Elhuyar aldizkariaren webgune berria. |
Wed, 28 March 2012
Lurraren historian, klima-aldaketa asko egon dira, eta aztarna utzi dute estratoetan, eta beste ezaugarri geologikoetan. Geologoek aztertu dituzte aztarna horiek, eta Lurraren historia klimatikoa argitu dute neurri handi batean. Adituek diote azken 1.000 milioi urteetan orain baino klima beroagoa izan du planetak, eta beroaldi indartsu eta labur batzuk izan direla. Horri buruz hitz egin digu EHUko Aitor Payros geologoak. |
Wed, 28 March 2012
Amatxo hasi da umearen ostikoak nabaritzen. Eta, triparen barruan, umea begietako kolorearen pigmentua garatzen hasi da. |
Wed, 28 March 2012
Eider Carton Elhuyar aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu ireki berri duten webgunea. Orain arte Elhuyar aldizkariaren edukiak zientzia.net webgunearen barruan zeuden, beste produktu askorekin batera, eta hori ez da desgaertuko. Baina aldizkariak orain ibilbide berria egingo du itxura argia eta polita duen web gune batean: http://aldizkaria.elhuyar.org |
Mon, 26 March 2012
Clara Immerwarth |
Wed, 14 March 2012
XVI. denboraldiko 28. saioa: Fukushimaren urteurrena, haurdunaldiaren 24. astea, isolatzaile topologikoak, zenbaki arrazionalak eta irrazionalak eta Teknopolis saioaren edukiak. |
Wed, 14 March 2012
Duela urtebete, Txernobilgo istripuaren hogeita bosgarren urteurrena bete zen. Eta efemeride hori gertatu baino hilabete eta erdi lehenago, Fukushimaren istripua gerattu zen. Zorigaitz hura berraztertuko dugu gaiari jarraipena egin dion Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin. Nola dago egoera urtebete pasatuta? Eta zer espero behar dugu hemendik aurrera? Anari galdetuko diogu. |
Wed, 14 March 2012
Fisikariek gaur egun asko hitz egiten dute espintronikaz; elektronikaren ideia bera da, baina elektroiaren karga elektrikoa erabili ordez, elektroiaren espina erabiltzen duen tekniika da, etorkizunerako kontzeptu interesgarri bat. Horrekin lan egiteko, material bereziak behar dira, eta CFM eta DIPC zentroetako fisikariek aurkitu dute material-mota bat espintronikan egokia izan litekeena: isolatzaile topologikoen familia berri bat. Zentro haien komunikazio-arduradunak azaldu dizkigu zer diren material horiek. |
Wed, 14 March 2012
Aurrera jarraitzen ari gara haurdunaldiarekin. Hogeita laugarren astean, txikitxoaren esploratzeko grina ikusten da. Oraindik tripa barruan dago, eta, gure ikuspuntutik, haren unibertsoa txikia da. Bere amatxoren tripabarrua besterik ez da, soinuak, usainak eta zaporeak barne. Baina harentzat unibertos oso bat da, eta esploratzeko eta ikasteko aukera handia ematen dio. |
Wed, 14 March 2012
Zenbakien kontuak kontatzen dizkigute EHUko matematikariek. Zenbakiaren kontzeptuaren kontuaz hitz egin digute, zenbakiak eta unitateen kontuaz eta orain zenbaki arrazionalen eta irrazionalen kontuaz. |
Mon, 12 March 2012
Monopoloa |
Wed, 7 March 2012
XVI. denboraldiko 27. saioa: Robotika eta haurdunaldiaren 23. astea. |
Wed, 7 March 2012
"Robot mugikorrak" izeneko testu-liburua argitaratu berri du UEUk. Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkano informatikariek idatzi dute, eta haiekin egon gara robotikaz hitz egiten. Robotikaren historiaz, ikerketaz eta etxeko robotikaz. Haiek azaldu digute gaur egun badagoela aukera robotak etxean garatzeko, oso mailoa sinplean bada ere. Gainbegiradaederra egin digute robotikaren munduan zehar. |
Wed, 7 March 2012
Haurdunaldiaren 23. astean fetuaren azala hasten da azal-kolorea hazten. Gainera, haurdunaldiko gingibitisaren arazoa aipatu behar da. |
Mon, 5 March 2012
Fukushima urtebete |