Elhuyar Zientzia

Ilea pertsona batek dituen metal astunen gordeleku ona da. Ilearen analisia adierazle ona da, alde horretatik. Istorio interesgarriak daude analisi horiei lotuta: 1970eko hamarkadan, merkurio asko topatu zuten Manitobako emakume batengan. 

Direct download: NFXXVI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

Aukeratu zure pozoia. Oraingoan, Mentxu Aiertza kimikariak zikutina aurkeztu digu, astaperrexilaren pozoia, eta Agatha Christie idazleak Bost Txerrikume eleberrian erabili zuena.

Direct download: NFXXVI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 6:15am EDT

Fusioa modu kontrolatuan eragitea urruneko erronka da, oraindik. Baina aurrerapausoak ematen ari dira bide horretan. JET laborategian, Ingalaterran, 5 segundoz eutsi diote fusio erreakzioari, eta energia pixka bat eskuratu dute. Prozesua aktibatzeko behar dena baino gutxiago lortu dute, baina erreakzioaren diseinuak itxaropena ekarri du.

Direct download: NFXXVI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 6:11am EDT

XXVI. denboraldiaren 25. saioa: fusioa, zikutina eta merkurioa Manitoban.

Direct download: NFXXVI-25.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EDT

Direct download: dk-podcast-itziar-garate.mp3
Category:science -- posted at: 6:11am EDT

ISS nazioarteko espazio-estazioak ez du asko iraungo Lurraren inguruko orbitan. Oraindik ez dago sinatuta noiz arte edukiko duten han goian, baina ematen du 2030 urtea dela muga. Nolanahi ere, argi dago bukaerara arteko denbora honetan enpresa pribatuek kudeatuko dutela, hein handi batean.

Direct download: NFXXVI-24c.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

Meteorologian egunero biltzen dira datuak. Datu asko. Euskalmeteko Onintze Salazarrek kontatu digu zer eta nola gordetzen den, eta nola erabiltzen den gero.

Direct download: NFXXVI-24b.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Zaila da Amerikako lehen kolonizazioa ikertzea, baina argi dago ikerketa horretan parte hartu behar dutela hango indigenek. Gainera, ikertzaileen artean ere badira indigenak. 

Direct download: NFXXVI-24a.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

XXVI. denboraldiaren 24. saioa: indigenak eta Amerikako kolonizazioaren ikerketa, datu meteorologikoen mundua eta ISSaren bukaera.

Direct download: NFXXVI-24.mp3
Category:science -- posted at: 5:13am EDT

XXVI. denboraldiaren 23. saioa: Otsailaren 11 ospatzen dugu, emakume eta neska zientzialariaren eguna. CFMko Idoia Mujika, Polymat institutuko Maria Paulis eta EHUko Olatz Arbelaitz izan dira gurekin.

Direct download: NFXXVI-23.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

Personal Computer terminoa lehen aldiz publikoki aipatu zen urte berean merkaturatu zen lehen ordenagailu pertsonala. Baina bi datu horiek ez daude lotuta. Lehenengoa etorkizunera begira idatzitako artikulu batean zegoen, eta bigarrena, berriz, urte hartako teknologia-feria batean aurkeztu zuten.

Direct download: NFXXVI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

Alan Turing matematikari ospetsuak biologiako kontuetan ere egin zuen lan. Zergatik hartzen dugun bizidunok dugun forma. Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariek kontatu digute zer lan egin zuen eta zer eman duen ikerketa horrek.

Direct download: NFXXVI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 2:49am EDT

Parke zoologikoetan detektatu zuten EEHV elefanteen birusa. Kumeei eragiten die batez ere. Orain, Chesterreko zooan txerto baterako saio klinikoak abiatu dituzte.

Direct download: NFXXVI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EDT

XXVI. denboraldiaren 22. saioa: elefanteen EEHV birusa, Turing eta biomatematika eta personal computer terminoa.

Direct download: NFXXVI-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EDT

1