Elhuyar Zientzia

JUANMA GALLEGOk uranioz hitz egin digu. Zalantzarik gabe energia asko ematen digun elementua da, eta zalantzarik gabe, beldurra ere eragiten duena, zentral nuklearretan eta bonbetan erabiltzen den lehengaia baita.

Direct download: NFXVIII-42c.mp3
Category:science -- posted at: 1:48pm EST

Ikerbasqueko burua izan da gurekin, Fernando Cossío. Kimikaria da, eta solaskide aparta. Bere ibilbideaz hitz egin dugu eta zientziaz hausnartu ahal izan dugu. Bere irudi publikoaz harago, jakin-minez betetako kimikaria da.

Direct download: NFXVIII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 1:45pm EST

Duela bi urte iragarri zuten Higgs bosoia existitzen dela. Baina esperimentuak etengabe ari dira berresten partikula hori benetakoa dela. Aste honetan, beste froga bat izan dugu, Higgs bosoia fermioietan desintegratzen dela, eta emaitza horrek indartzen du partikularen existentziaren ideia.

Direct download: NFXVIII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 1:42pm EST

XVIII. denboraldiaren 42. saioa. Azkena: Higgs bosoiarebn existentzia berretsita, Fernando Cossío eta uranioa.

Direct download: NFXVIII-42.mp3
Category:science -- posted at: 1:35pm EST

Daniel Keyes idazlea hil da. Zientzia fikzio klasikoaren idazle bat da. Flowers for Algernon ipuin hunkigarria idatzi zuen. 2014ko ekainean hil da, eta guk gogoratu nahi izan dugu.

Direct download: NFXVIII-41e.mp3
Category:science -- posted at: 6:21pm EST

Gizakiaren historian, material gutxik izan dute ikatza bezainbesteko eragina. Gaur JUANMA GALLEGO gure lurzaleak ikatzaren erabilerari buruzko azalpenak ekarri dizkigu. Lurrak eman digun baliabide garrantzitsua da, eta ezin genuen ikatz begetalez eta mineralez ez hitz egin.

Direct download: NFXVIII-41d.mp3
Category:science -- posted at: 6:13pm EST

Gure trumoilariak, ONINTZE SALAZARek tornadoei buruz hitz egin digu. Orain da tornadoen garaia, udaberrian eta udaren hasieran. Eta Onintzek azaldu egin digu zer diren tornadoak, zergatik sortzen diren sortzen diren zonetan, nola sailkatzen ditugun eta abar. Tornadoak, aire-zurrunbiloak eta hiltzaile harrigarriak.

Direct download: NFXVIII-41c.mp3
Category:science -- posted at: 6:10pm EST

Merezi al du eguzki-panel txiki bat motxilan ermatea GPSaren bateria kargatzeko? Merezi al du energia berriztagarria erabiltzea maila pertsonalean? Horri buruz hitz egin dugu Ekain taldeko FERNANDO BENGOETXEArekin. Haren ustez, erantzuna baiezkoa da.

Direct download: NFXVIII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 6:06pm EST

Gaia teleskopioa espazioan dago, astrometria egiteko. Izarrak detektatu eta neurtu behar ditu. Eta, horretarako, argi-izpi txikiena detektatzeko teknologia darama. Iluntasunari argia lapurtzeko prest dago. Eta hala ere, arazo bat du: gehiegizko argia iristen zaio eta ez du behar bezala "ikusten".

Direct download: NFXVIII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 6:03pm EST

XVIII. denboraldiaren 41. saioa: Gaia teleskopioaren arazoa, sakeleko berriztagarriak, tornadoak, ikatza eta Daniel Keyesen heriotza. 

Direct download: NFXVIII-41.mp3
Category:science -- posted at: 5:53pm EST

Zientziari kanpotik begiratu diogu BERNARDO ATXAGA idazlearen laguntzarekin. HArk kontatu digu nolako harremana duen zientziarekin, eta, hortik abiatuta, kulturaz hitz egin dugu, zientziaz noski, eta geure buruari buruz hausnartu dugu berrogei minutuz. Ideia interesgarriak botatzeaz gain, plazer bat da pentsalari on eta lasai bati entzutea.

Direct download: NFXVIII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 3:56am EST

Ukrainiako 13 urteko ume bat imitatzen duen programa batek, Eugene Goostman izenekoak, gainditu du lehen aldiz Turingen testa, makina adimendu bat eta pertsona bat bereizteko proposatu den metodo ospetsuena. Oso kritikatua izan da softwarea, eta agian ez da Turinen testa gainditzea espero genukeena bezalakoa, baina ez dago zalantzarik aurrerapen handia dela adimen artifizialaren esparruan. 

Direct download: NFXVIII-40a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST

XVIII. denborldiaren 40. saioa: Turingen testa gaindituta eta Bernardo Atxaga

Direct download: NFXVIII-40.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EST

Lurrak gizakiari eman dizkionen artean metalak dira baliabide garrantzitsuak. Baina salbuespen gutxi batzuekin kenduta, gizakiak metala lantzen ikasi behar izan zuen. Eta lanketa horretan, lehen metal (edo aleazio) garrantzitsuak brontzea eta burdina izan ziren. JUANMA GALLEGOk, gure lurzaleak bi horietaz hitz egin digu.

Direct download: NFXVIII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

CAF-Elhuyar sarietako atal bat sorkuntza-beka bat da; zientzia gizarteratzeko proiektuak laguntzen ditu, edozein esparrutatik etorrita ere. Azken edizioan, XABIER ERKIZIAk irabazi du beka. Haren proiektua soinu isilak bilatzea izango da, alegia, soinuekin lotutako agiriak, arte-lanak eta edozer motako erregistroaren bila arituko da.

Direct download: NFXVIII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EST

Leonardo da Vincik duela 500 urte marraztu zuen autorretratu bat klariona gorriz paperaren gainean, eta, orain, marrazkia desagertzen ari da. Margultzen ari da. Paperaren horitze prozesuak eta pigmentuaren degradazioa dira horren errudun.

Direct download: NFXVIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EST

XVIII. denboraldiaren 39. saioa: Leonardo da Vinciren erretratua, Xabi Erkizia eta soinu isilak eta lurzalea, brontzea eta burdina.

Direct download: NFXVIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EST

JUANMA GALLEGO Norteko Ferrokarrilleko lurzalea da. Lurrak gizakiari eman dizkion gaiak aztertzen ditu. Gaur, obsidiana eta silexari buruz hitz egin digu, sumendiek sortutako beira eta txinparta eragiten duen harria, hurrenez hurren.

Direct download: NFXVIII-38d.mp3
Category:science -- posted at: 6:55pm EST

ONzientzia zientzia-bideoen lehiaketaren laugarren edizioaren sari-banaketa egin dute. Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatzen dute sariketa, eta aurten 23 lan aurkeztu dira. Sari nagusia "Antxoa gaztearen bila" bideoak irabazi du. Onzientzia.tv web orrian daude ikusgai, aurreko edizioetako lan guztiekin batera.

Direct download: NFXVIII-38c.mp3
Category:science -- posted at: 6:33pm EST

Biologia eta matematika uztartuta daude ikerketaren arloan. Populazioen eboluzioak, infekzioen hedapenak, azterketa estatistikoak eta abar ohikoak dira biologoen egunerokoen lanean. Gakoa da fenomeno biologikoentzat eredu matematiko egokiak sortzea. Saio honetan, NAHIKARI BLANCO matematikariarekin hitz egin dugu gai horretaz.

Direct download: NFXVIII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 6:29pm EST

Hodeiak sortzeko ur-tanta ñiniñoak kondentsatu behar dira, baina kondentsazio hori zerbaiten inguruan gertatzen da. Hondar-aleak, zenbait molekula eta abar: nukleatzaileak dira. Orain ikerketa batek  argitu du landareek isuritako gasek laguntzen diotela beste substantzia batzuei nukleatzaile bihurtzen.

Direct download: NFXVIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 6:21pm EST

XVIII. denboraldiaren 38. saioa: hodeien sorrera eta zuhaitzak, biomatematika, ONzientzia 2014 eta Lurzalea, obsidiana eta silexa.

Direct download: NFXVIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 6:05pm EST

1