Wed, 27 December 2017
Ondarroan dibulgazio-hitzaldiak antolatzen dituzte arrakasta handiz. Zientziaren Giltzak izena dute, eta guregana etorri dira haien neguko programa aurkeztera. Berez, asko dira, baina gaur Josu Ceberio eta Borja Calvo izan dira gurekin estudioan. |
Wed, 27 December 2017
Leire Gomez kantari lirikoa da. Operako abesbatza batean abesten du. Eta, gainera, kantagintzaren fisika eta fisiologia ezagutzen ditu. Haren kantu zientifikoaz gozatu dugu. Haren zientzia musikalaz ere bai. |
Wed, 27 December 2017
XXII. denboraldiaren 16. saioa: kantari lirikoen zientzia eta Ondarroako giltzak. |
Thu, 21 December 2017
Lurra laua da. Onar dezagun. Baina orduan, azter dezagun nolakoa den planeta lau horrek eragiten duen grabitatea. Eta, batetik, ez du zerikusirik gu Lurrean nabaritzen dugun grabitatearekin, eta, bestetik, Lurra laua balitz, grabitateak berak biribilduko luke urteen poderioz. |
Thu, 21 December 2017
EAEko biztanleek zientzia eta teknologiaren inguruan duten iritziari buruzko txostena argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak. Haren arabera, azken bost urteotan hazi egin da gai horiekiko interesa. Hain zuzen, 1etik 5erako eskalan, 3 izan zen 2012ko emaitza (2006an bezala), eta orain, berriz, 3,4. Hala, kirolak baino interes handiagoa pizten dute (2012an 3,3koa zen kirolarekiko interesa, eta geroztik ez da aldatu), eta zinemak, arteak eta kulturak dutenarekin parekatzen da.
Direct download: Qk12-171220_Zientzia_eta_Teknologiarekiko_interesa_EAEn.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EDT |
Mon, 18 December 2017
Josu Doncel matematikariak loteriari buruzko proposamen bat egin digu. Ba al dago modurik aurkitzeko zenbakiren batek ba ote duen probabilitate handiagorik ateratzeko besteek baino? |
Mon, 18 December 2017
Hegazkinen bidaiak bitxiak dira. Londres-Toronto hegaldiak gehiago irauten du Toronto-Londres bidaia baino. Zergatik ote? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak azaldu digu horren arrazoia, eta jetlag-ari buruz ere hitz egin digu. |
Mon, 18 December 2017
XXII. denboraldiaren 15. saioa: Hegazkinak hara eta hona eta loteria. |
Thu, 14 December 2017
Gizakiak eragindako itsaspeko zaratek ez die zetazeoei uste bezainbeste eragiten. Ikerketa batek aurkitu du lau zetazeo-espezieetan, soinu bortitzak daudenean animalia gai dela belarriaren sentikortasuna mugatzeko. |
Tue, 12 December 2017
|
Sun, 10 December 2017
Estatu Batuetan zientziaren aldeko mugimendu batek hartu du indarra azken urte honetan: March for Science. Zientzialari askok antolatu dute, Donald Trump presidenteak klima-aldaketaren aurrean duen jarrerari erantzun moduan. Mugimendua hiri askotara zabaldu da, eta dagoeneko, Estatu Batuetara ez ezik, beste hainbat herrialdetara ere iritsi da. Mentxu Aiertzak ekarri digu honen berri. |
Sun, 10 December 2017
DIvertimento kromatikoaren txanda da orain. Oskar Gonzalezek gidatu gaitu historian zeharreko bidaia batean pigmentu urdinak bilatzeko. Oso pigmentu urria eta garestia izan da oro har, baina ezagutzen diren lehen urdinak egiptoarren garaikoak dira. |
Sun, 10 December 2017
Bi ikerketak frogatu dute adimen artifizialen azken tekniken ahalmenetako bat dela hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa. Neurona-sare sakonen bidez, testu asko emanda, ordenagailu batek ikas dezake itzultzen edozein bi hizkuntzen artean. Ikerketatako bat EHUko IXA taldekoa da. |
Sun, 10 December 2017
XXII. denboraldiaren 14. saioa: Itzulpen automatikoa, pigmentu urdina historian eta March for Science. |
Sun, 10 December 2017
Elhuyar aldizkariaren paperezko bertsioak formatua aldatu du. Aurreko formatua baino txikiagoa da, eta itxura-aldaketa horrez gain, jendearen iritziari garrantzia handitu nahi izan diote edukian. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu nolakoa den abenduko zenbakia, formatu berrian kaleratu den lehena. |
Sun, 10 December 2017
Erdi Arora joango bazina ez zenuke hemen topatuko azenario laranjarik jateko. Adituak ez daude ziur azenario laranja beste koloretakoen nahaste bat den edo selekzio antinaturala den jatorria, baina hemenh, XVII. mendea baino lehen nekez jango zute gurkoak bezalako azenarioak. |
Sun, 10 December 2017
Eli Alberdi matematikariak ekuazio diferentzialen adibide deigarri bat ekarri dugu: glioma baten hedapena modelizatzen duen matematikaz hitz egin digu. Erreakzio difusio ekuazio konplexuekin egiten da lan hori, eta laguntza handia da onkologoen lanerako. Tristea bezain beharrezkoa. |
Sun, 10 December 2017
2018an RemoveDebris izeneko satelitea espazioratuko du ISS estaziotik. Haren helburua da ikertzea nola jaso daitekeen Lurraren orbitan barreiatuta dagoen txatarra espaziala. Zati handiegiak ez direnak, behintzat. |
Sun, 10 December 2017
XXII. denboraldiaren 13. saioa: espazioko zaborra, Glioma baten matematika, azenario laranja eta Elhuyar aldizkariaren formatu berria. |
Tue, 5 December 2017
Kode genetikoa artifizialki hedatuta duten bakterio erdisintetikoak gai dira kode genetiko hori proteinak sortzeko erabiltzeko. Aminoazido ez-naturalak dituzten proteinak sortzen dituzte bakterio horiek. Hala, proteina berriak sortzeko bida bat izan daiteke.
Direct download: Qk10-171207_Bakterio_erdisintetikoak_proteinak_sortzeko_gai.mp3
Category:science -- posted at: 12:26pm EDT |