Tue, 26 February 2019
Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.
Direct download: Qk22-190227_Behe_Paleolitoko_gizakiak_Praileaitzen.mp3
Category:science -- posted at: 2:29pm EST |
Wed, 20 February 2019
Norberto Asensio psikologoak urteak eman ditu primateen etologia ikertzen. Mexikon, Costa Rican eta Thailandian tximino orrolaria, tximino armiarma eta giboiak ikertu ditu, hurrenez hurren. Eta haren lanaren testigantza ekarri digu irratira. Espezie horien jokabideak ikertzean, kontzeptu zientzifiko asko eta mamitsuak azaleratzen dira. |
Wed, 20 February 2019
Otsailaren 11, 12 eta 13 egun bereziak izan dira, emakume eta neskak zientzialarien eguna, Darwin eguna eta irratiaren nazioarteko eguna, hurrenez hurren. |
Wed, 20 February 2019
XXIII. denboraldiaren 24. saioa: egun bereziak eta primateekin oihanean. |
Wed, 13 February 2019
Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean.
Direct download: Qk20-190213_Ezinduen_pentsamendua_irakurtzen_duen_sistema.mp3
Category:science -- posted at: 1:29pm EST |
Mon, 11 February 2019
Otsailaren 11n ospatuko da emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna. Guk Maia Garcia fisikariarekin hitz egin dugu, haren iritzia eta eskarmentua ezagutzeko. Emakume fisikari asko daude, nahiz eta ahalegin berezi bat egiten ari den emakumeak STEM arloko esparruetan, hau da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan. |
Mon, 11 February 2019
Joan den astean, Donostiako CIC-nanoGUNE zentroak 10 urte bete zituen. Gu Txema Pitarke zuzendari nagusiarekin izan gara denboran atzera begira. Zentroaren zenbakiak onak dira, eta, batez ere, egiten duten zientzia, maila altukoa. |
Mon, 11 February 2019
Gabiala munduko bigarren krokodilo handiena da. Galzorian dago espeziea, nahiz eta kanpaina arrakastatsu bat jarri zuten martxan gabiala babesteko. Honek frogatu zuen babes programetan animaliekin bizi den jendea ere hartu behar dela kontuan. |
Mon, 11 February 2019
XXIII. denboraldiaren 22. saioa: gabiala, CIC-nanoGUNE 10 urte eta Maia Garcia. |
Tue, 5 February 2019
Ezezaguna pelikula zikloa antolatu dute Euskadiko filmategiak eta DIPC zentroak. Zientziako gaia dute pelikulek, eta zientzialariek aurkezten dituzte. Filmategiko Joxean Fernandezek eta DIPCko Peru Salaburuk kontatu digute zikloa nolakoa den, zer pelikula ematen ari diren eta zeinek aurkezten dituen. |
Tue, 5 February 2019
Aranzadiko IƱaki Sanz biologoak sagastietako bioaniztasunari buruz hitz egin digu. "Sagastien zaindari txikiak" artikulua argitaratu zuen Argian, eta horrek bidea eman digu sagarrondoen alde biologikoari buruz hitz egiteko. |
Tue, 5 February 2019
Galapago uharteetan, arratoiak inbaditzaileak dira eta hori arazo handia da. Gizakien itsasontzietan iritsi ziren, eta geroz eta arazo handiagoa ziren. XX. mendean, oso arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira. |
Tue, 5 February 2019
XXIII. denboraldiaren 21. saioa: arratoiak Galapagoetan, sagastietako bioaniztasuna eta "Ezezaguna" pelikula-zikloa. |
Mon, 4 February 2019
Galapago uharteetan, arratoiak dira arazo handia. Gizakiarekin batera iritsi ziren itsasontzietan, eta XX. mendean arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira. |