Elhuyar Zientzia

Ezezaguna pelikula zikloa antolatu dute Euskadiko filmategiak eta DIPC zentroak. Zientziako gaia dute pelikulek, eta zientzialariek aurkezten dituzte. Filmategiko Joxean Fernandezek eta DIPCko Peru Salaburuk kontatu digute zikloa nolakoa den, zer pelikula ematen ari diren eta zeinek aurkezten dituen.

Direct download: NFXXIII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:19pm EDT

Aranzadiko IƱaki Sanz biologoak sagastietako bioaniztasunari buruz hitz egin digu. "Sagastien zaindari txikiak" artikulua argitaratu zuen Argian, eta horrek bidea eman digu sagarrondoen alde biologikoari buruz hitz egiteko. 
Direct download: NFXXIII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:16pm EDT

Galapago uharteetan, arratoiak inbaditzaileak dira eta hori arazo handia da. Gizakien itsasontzietan iritsi ziren, eta geroz eta arazo handiagoa ziren. XX. mendean, oso arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira.

Direct download: NFXXIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:12pm EDT

XXIII. denboraldiaren 21. saioa: arratoiak Galapagoetan, sagastietako bioaniztasuna eta "Ezezaguna" pelikula-zikloa.

Direct download: NFXXIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EDT

1