Elhuyar Zientzia

Zientzia dibulgazioa egiten duen ZarautzON taldeak 5 urte bete ditu datu harrigarriekin. Horregatik zoriondu ditugu, eta galdetu diegu zer asmo berriak dituzten aurrera begiratzeko. Jose Mari Larramendi eta Natalia Vahl izan dira gurekin hori dena kontatzen.

Direct download: NFXXIII-42c.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Oso zientzia gaztea da adimen artifiziala; oraindik, asko falta du mende bat izateko. Eta, nahiz eta iraultza teknologiko bat eragiten ari den, ez dira ezagunak horretan lan egin duten zientzialari handien izenak. Gorka Azkune informatikariak kontatu digu zein izan diren izen horiek eta zer egin duten.

Direct download: NFXXIII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 3:18am EDT

Aspaldiko asmakizuna da arkatza, eta oso arrakastatsua. Denok erabiltzen dugu, eta gertutik ikusita sofistikazio-puntu bat dauka. Baina ez dago oso baloratuta. Horregatik, BBCko zientzia-albisteetan artikulu bat idatzi dute galdezka ez ote dugun gutxiesten arkatzaren teknologia.

Direct download: NFXXIII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

XXIII. denboraldiaren 42. saioa: arkatza, adimen artifiziala eta ZarautzON.

Direct download: NFXXIII-42.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EDT

Asteburu honetan emititzen du ETBk Teknopolis zientzia-programaren azken saioa denboraldi honetan. Guk aprobetxatu dugu denboraldiko hainbat programa berezi gogoratzeko, IƱaki Leturiak egindako aurkezpenen audioak baliatuta.

Direct download: NFXXIII-41c.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

2019 taula periodikoaren nazioarteko urtea da, et Donostiako Kimika Fakultatean ospatu nahi dute. Hainbat hitzaldi eta bestelako ekitaldi batzuk antolatu dituzte, eta horren berri ematera etorri dira Norteko Ferrokarrillera. Marian Iriarte dekanoa izan da gurekin estudioan eta taula periodikoari buruz luze hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 3:04am EDT

Urpeko ontzi robotiko bat erabilita ari dira NERC erkundekoak Orkney pasabidea ikertzen. Antartikatik gertuko itsas hondoan dagoen itsaspeko mendilerroen arteko pasabide bat da. hango mapa egiteaz gain, ur-lasterrak ari dira ikertzen, eta dagoeneko aurkitu dute bertako zurrunbiloek ur hotza eta bero anahasten dituela, eta horrek eragiten duela kliman.

Direct download: NFXXIII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 3:02am EDT

XXIII. denboraldiaren 41. saioa: Orkney pasabidearen zurrunbiloak, taula periodikoaren urtea eta Teknopoliseko azken programa.

Direct download: NFXXIII-41.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EDT

1