Elhuyar Zientzia

Gizaki egin gaituen ezaugarrietako bat hizkuntza da. Horri buruz hitz egingo dugu EHUko Itziar Laka hizkuntzalariarekin.

Direct download: NFXIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Nafarroako Unibertsitate publikoan kontsumo ultratxikia duen txip bat garatu dute. Oso oso txikia da kontsumoa; izan ere, txipak nahikoa du inguruaren aldaketa termikoak edo bibrazioak behar duen energia inguru horretatik eskuratzeko. Aplikazio asko izan ditzake txip horrek, adibidez, giza gorputzaren barruan erabiltzeko sentsoreak egitea. OIHANE LAKAR Basquereseacheko erredaktoreak azaldu digu kontua. 

Direct download: NFXVIII-20d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Pulsarrak aurkitu zituen astronomoarekin izan gara: Jocelyn Bell Burnell irlandarrarekin. Batzuek diote XX. mendeko astronomorik handiena izan dela, eta nahiz eta esaldi bat besterik ez izan eta beste astronomo batzuei buruz gauza bera esan izan den, horrek adierazten du nolako garrantzia izan duen Bell Burnellen lanak astronomiaren esparruan. Nobel saria ez zuen irabazi, baina benetan merezi zuen saria.

Direct download: NFXVIII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak bi gairi buruz hitz egin digu gaur. Batetik, USB konexioaren 3.1 bertsioari buruz, segundoko 10 GB kopia dezakeen teknologia bat eta 2014an merkaturatuko dena, eta, bestetik, aplikazio berezien munduari buruz. Mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioak aurkezteaz gain, Jabik aplikazioen programazioari buruz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXVIII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

ETH institutuan, Zurichen, zirkuitu malguak egiteko teknika bat garatu dute. Gakoa da zirkuituaren oinarria ez izatea siliziozko xafla zurrun bat, baizik eta parileno izeneko material malgu bat izatea. Baina, horretarako, zirkuitua silizio gainean sortu behar da, eta gero geruza hori kentzea.

Direct download: NFXVIII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 20. saioa: USB 3.1, mugikorren aplikazioak, Jocelyn Bell Burnell eta kontsumo ultratxikiko txip bat.

Direct download: NFXVIII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Shell enpresak auto-lasterketa berezi bat antolatzen du; ekomaratoi bat. Lasterketa irabazlea da kilometro gehien egiten dituena erregai-litro bakar batekin. Parte-hartzaileek oso auto bereziak prestatzen dituzte: aerodinamikoak, arinak eta frikzio gutxikoak. Gainera, gidatzeko-modu egokiena bilatzen dute. OIHANA JAUREGI parte hartzen duten hemengo bi ekiporekin izan da, lasterketaz hitz egin ahal izan du haiekin, eta autoak ikusi ahal izan ditu. Horrekin erreportaje bat egin du, eta guri aurkeztu digu irratian.

Direct download: NFXVIII-19d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

George Gamow kosmologoak, ateo hutsak, kalkulu xelebre bat egin zuen. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra hasi zenean, eliza errusiarrak otoitz-kanpaina bat egin zuen Jainkoari Japonia suntzitzea eskatzeko. Gerra hurrengo urtean bukatu zen, baina 19 urte geroago, lurrikara suntsitzaile bat izan zen Japonian. Gamowk, ironiaz beteta, kanpaina eta lurrikara lotu zituen Jainkoa zer distantziara dagoen kalkulatzeko.

Direct download: NFXVIII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da.

Direct download: NFXVIII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 19. saioa: Lemnizkata 2014, non dagoen Jainkoa eta Shell ekomaratoia Teknopolisen.

Direct download: NFXVIII-19.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Lemniskata Goierriko talde bat da. Zientzia-dibulgazioko ekitaldiak antolatzen dituzte, eta 2013an programa harrigarri bat osatu dute, besteak beste Forges, Fernando Plazaola edo Idoia Goikoetxea Beasainen ekarrita. Gaur, 2013ko pograma hori gogoratu dugu Lemniskatako bi kiderekin, GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA, eta 2014ko programari gainbegirada bat egin diogu.

Direct download: NFXVIII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Teknopolis programan, telebistan, IÑAKI LETURIAk erloju publikoei buruzko erreportaje bat egin du. Teknikronos enpresako Jose Luis Ferroren eskutik, Bilboko erloju publikoen lana ezagutu du. Abanto estazioko erlojua bisitatu dute, eta tren-estazioen denboraren kudeaketaz hitz egin dute. Ordu zehatza Frankfurtetik eta Parisetik dator; han erloju atomiko batzuk erabiltzen dira irrati-uhinen bitartez orduaren informazioa zabaltzeko, Abanto estaziora adibidez.

Direct download: NFXVIII-18d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Basqueresearch webgunea erreferentzia ba da guretzat; Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ekartzen digu albisteen bitartez. Egileek gurekin egoten direnean, "Euskal ikerketaren txokoa" deitzen diogu. Gaurkoan, txoko horretan kontatu digu zein izan diren basqueresearch-eko hamar albiste irakurrienak 2013 urtean. OIHANE LAKAR izan da gurekin horretan laguntzeko.

Direct download: NFXVIII-18c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Aste honetan higadurari buruzko ikerketa baten berri iritsi zaigu. Ikerketaren arabera, klima hotzak azkartzen du higadura. Ondorio horretara iristeko, 18.000 tokitako harriak aztertu dituzte oso teknika sofistikatuen bitartez: termokronologiako tekniken bitartez. Modu horretan, taldeak analizatu du nolakoa izan den higadura azken 8 milioi urteetan, gutxi gorabehera.

Direct download: NFXVIII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Aranzadiko herpetologoek "We are snake friendly" izeneko kanpaina abiatu dute, sugeen ospe txarrari aurre egiteko asmoz. Hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak jarri dituzte nartxan, jendeak sugeak ezagutu ditzan. Guk eskatu diogu antolatzaileetako bati irratira etortzea kanpainaz hitz egitera, Aranzadi Elkarteko MAIDER IGLESIAS herpetologoa. Elkarrizketara ez du sugerik ekarri, baina hitzaldietan, tailerrean eta erakusketetan bai, sugeak eramaten dituzte.

Direct download: NFXVIII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 18. saioa: sugeen aldeko apologia, basqueresearch webguneko 2013ko hamar albiste irakurrienak eta erlojuak.

Direct download: NFXVIII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 17. saioa: petunia urdinak, probabilitateak, Bluetooth eta zeruaren kolorea.

Direct download: NFXVIII-17.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Zergatik deitzen da Bluetooth izpi infragorrien bidezko komunikazio-sistema? Izena X. mendeko bikingo baten ezizena da, errege daniar batena. Baina haren izena informatika modernoraino iritsi da. Bleutooth komunikazioaren eredua izan zen X. mendean bai eta gaur egun ere.

Direct download: NFXVIII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Zeruaren kolorea urdina da. Baina ez beti. Zeruak kolore gorrizka du ilunabarrean eta egunsentian, hodeiek kolore txuriak eta grisak ere jartzen diote zeruari (eta "beltza" deitzen dugun hodei euritsuen kolorea); gainera, ortzadarra dago, Eguzkiaren izpien koloreak, izpi berdea eta urdina barne, eta aurora polarretan kolore askoz gehiego ikusten dira. Beraz, zer kolorekoa da zerua? ONINTZE SALAZAR metorologoak erantzun dio galdera horri.

Direct download: NFXVIII-17d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

NAHIKARI BLANCO matematikariak loteriaz, eta beste probabilitate-kontu batzue hitz egin digu. Zergatik zenbaki "itsusiek" eta "politek" duten probabilitate bera sari nagusia izateko, zenbateko probabilitatea dagoen pertsona talde bateko bik egun berean izateko urtebetetzea, nola handitu Monty Hall lehiaketan irabazteko aukerak eta, esate baterako, zein den probabilitatea Bartzelonako bi pertsonek ile-kopuru bera izateko buruan. Probabilitate-kontu interesgarriak gaur.

Direct download: NFXVIII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Loreen artean urdina ez da oso kolore ohikoa, beste koloreekin alderatuta behintzat. Orain, zientzialari-talde batek petuniak aztertu ditu kolore urdinaren jatorria argitzeko. Petunia urdinek petaloen zeluletako akats baten ondorioz hartzen dute kolorea. Protoien ponpetan dituzten akatsak dira urdinaren jatorria.

Direct download: NFXVIII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

1