Elhuyar Zientzia

Mentxu Aiertza eta Agatha Christie berriz ere gurean. Pozoiei buruzko atala egin dugu. Oraingoan, artsenikoa aztertu dugu, Murder is easy eleberritik abiatuta, nahiz eta Agatha Christieren beste zazpi liburutan agertzen den artsenikoa. Pozoi ezagunenetako bat izan dugu hizpide oraingoan. 

Direct download: NFXXVII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 2:24am EST

Europan Homo sapiens-aren aztarna zaharrenak Frantziako mediterraneoan daude, la Grotte de Mandrin kobazuloan. Orain aztertu dituzte han agertutako ehunka harrizko punta , eta arkeologoen ustez gezi-puntak dira. Beraz, ondorioztatu dute lehen sapiensa Europan arku eta geziekin egiten zuela ehiza. 

Direct download: NFXXVII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 2:21am EST

XXVII. denboraldiaren 24. saioa: Grotte de Mandrineko geziak eta artsenikoa. 

Direct download: NFXXVII-24.mp3
Category:science -- posted at: 2:18am EST

SmartLiving EPC izeneko proiektua martxan da Europan, eraikinen eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko metodologia baten bila. Europan hainbat tokitan ari dira aldi berean. Euskal Herrian, Goienerrek proiektu pilotu bat jarri du martxan Leitzan; Eider Iribar arkitektoak horretaz hitz egin digu gaur. 

Direct download: EKOIII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 5:39am EST

III. denboraldiaren 24. saioa: kastoreak Britainia Handian eta eraikinen eraginkortasun energetikoa. 

Direct download: EKOIII-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EST

Gorria beroarentzat eta urdina hotzarentzat: gure ohiko ikurrak dira Hala erabiltzen ditugu. Baina izarren koloreei dagoekienez, alderantzizkoa da. Eta ez hori bakarrik. Izar baten bolumena aldatzen denean, kolorea ere aldatzen du. 

Direct download: NFXXVII-23c.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EST

Problema baten soluzioa eskuratzea zaila denean, edo soluziorik gabeko problema bat denean, matematikariek hurbilketak erabiltzen dituzte. Trikimailu teknikoak. EHUko Eli Alberdi matematikariak horri buruz hitz egin digu, eta kontatu digu haren ikasleekin egindako proiektu bitxi bat, soluzio baten bilaketa aukerak izugarri mugatzeko. 

Direct download: NFXXVII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 9:06am EST

Astronomoek aurkitu dute Andromeda galaxia bi galaxia txikiagoren arteko talkaren ondorioa dela. Duela 2.000 milioi urte fusionatu ziren. Eta hori aurkitu dute bi metodo ezberdinen bitartez: izarren mugimendua eta izarren argia aztertuta. 

Direct download: NFXXVII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 9:02am EST

XXVII. denboraldiaren 23. saioa: galaxien talkak, bilaketa matematikoa eta izarren koloreen kontuak. 

Direct download: NFXXVII-23.mp3
Category:science -- posted at: 8:57am EST

III. denboraldiaren 23. saioa: PIErako bisita gidatua. 

Direct download: EKOIII-23.mp3
Category:science -- posted at: 4:38am EST

Gomendio txiki bat: emakume idazleak, zientzia-fikzioa idazten dutenak batez ere. Connie Willis, Elizabeth Moon eta Ursula K. Leguin hiru izen handi dira. Gainera, Catherine Poulain eta Agatha Christie bera aipatzeak merezi zuen. 

Direct download: NFXXVII-22c.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EST

Mahai-inguru bat antolatu dugu emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kristina Zuza fisikaria, Nadia Conlledo biologoa eta Eli Alberdi matematikaria izan dira gurekin irratian, eta Verónica González fisikariaren hitzak ere izan ditugu. Laurak, emakume zientzialariak. 

Direct download: NFXXVII-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:53pm EST

Turkiako hegoaldean eta Siriako iparraldean lurrikara bortitzak izan dira. Aurrez iragartzeko ezinezkoak; gerora, azalpenak emateko, bai, egin daitezke, eta egin behar dira. Baina bide luzea du zientziak horrelakoen efektua saihesteko. 

Direct download: NFXXVII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EST

XXVII. denboraldiaren 22. saioa: Turkiako lurrikara, emakumea eta zientzia eta zientzia fikziozko emakume idazleak. 

Direct download: NFXXVII-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:38pm EST

Tkniker institutuko Mari Jose Barriola Baraibarrek koordinatzen duen Gastronomia Zirkular Solidarioari buruzko proiektu batek Innobasqueren proiektu berritzaile onenaren saria irabazi du. Harekin izan gara gaur.

Direct download: EKOIII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EST

III. denboraldiaren 22. saioa: Gastronomia Zirkular Solidarioa eta munduko airerik garbiena. 

Direct download: EKOIII-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

Antonio Meucci, telefonoarn historiako aintzindarietako bat konturatu zen kable batek transmititu zitzakeela soinuak. Eta efektu hori baliatuta, telefono bat instalatu zuen etxean, lanean ari zen bitartean emaztearekin hitz egin ahal izateko. Baina efektua bera, deskarga elektrikoak emateko sistema bat erabiltzen ari zela identifikatu zuen lehen aldiz.

Direct download: NFXXVII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EST

CICbiomaGUNE ikerketa zentroan, 3D inprimagailu bat erabili dute arteriak in vitro sortzeko. Arteria funtzionalak dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte. Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzaile nagusia eta Uxue Aizarna doktoretzako ikertzailea izan dira gurekin, eta kontatu digute zertan den lan hau, eta zer aukera ematen duen teknikak beste ikerketa asko egiteko.

Direct download: NFXXVII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

Duela 5.000 urteko tailer bat aurkitu zuten 2016an, Kairon, aintzinako Egiptoko nekropoli baten ondoan. Bertan, ontzi asko, momifikatze-prozesua prestatzeko erabiltzen ziren substantziekin. Garaiko kimikaren lagin adierazgarria. Besteak beste, urrutitik ekarritako produktuak ere bazeuden.

Direct download: NFXXVII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

XXVII. denboraldiaren 21. saioa: momiak prestatzeko tailerra, 3d-n inprimatutako arteriak eta soinuak kable elektriko batean.

Direct download: NFXXVII-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Direct download: Ekinean_1_Irene_Lafuente.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EST

Ion Garin Aranzadiko Herpetologia Saileko zuzendaria etorri zaigu eguberrietako beroaldiari buruz hitz egiteko. Beroaldiak igelei, apoei, arrabioei, uhandreei, muskerrei, sugeei, sugandilei eta beste animalia askori eragin die. Aranzadiko adituak eta haien kolaboratzaileen sarea adi egon da eragin horiek baloratzeko.

Direct download: EKOIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EST

III. denboraldiaren 21. saioa: Anfibioak neguko beroaldian eta berotegi-efektuaren errudun handiena.

Direct download: EKOIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 5:15am EST

1