Mon, 27 February 2023
Mentxu Aiertza eta Agatha Christie berriz ere gurean. Pozoiei buruzko atala egin dugu. Oraingoan, artsenikoa aztertu dugu, Murder is easy eleberritik abiatuta, nahiz eta Agatha Christieren beste zazpi liburutan agertzen den artsenikoa. Pozoi ezagunenetako bat izan dugu hizpide oraingoan. |
Mon, 27 February 2023
Europan Homo sapiens-aren aztarna zaharrenak Frantziako mediterraneoan daude, la Grotte de Mandrin kobazuloan. Orain aztertu dituzte han agertutako ehunka harrizko punta , eta arkeologoen ustez gezi-puntak dira. Beraz, ondorioztatu dute lehen sapiensa Europan arku eta geziekin egiten zuela ehiza. |
Mon, 27 February 2023
XXVII. denboraldiaren 24. saioa: Grotte de Mandrineko geziak eta artsenikoa. |
Fri, 24 February 2023
SmartLiving EPC izeneko proiektua martxan da Europan, eraikinen eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko metodologia baten bila. Europan hainbat tokitan ari dira aldi berean. Euskal Herrian, Goienerrek proiektu pilotu bat jarri du martxan Leitzan; Eider Iribar arkitektoak horretaz hitz egin digu gaur. |
Fri, 24 February 2023
III. denboraldiaren 24. saioa: kastoreak Britainia Handian eta eraikinen eraginkortasun energetikoa. |
Mon, 20 February 2023
Gorria beroarentzat eta urdina hotzarentzat: gure ohiko ikurrak dira Hala erabiltzen ditugu. Baina izarren koloreei dagoekienez, alderantzizkoa da. Eta ez hori bakarrik. Izar baten bolumena aldatzen denean, kolorea ere aldatzen du. |
Mon, 20 February 2023
Problema baten soluzioa eskuratzea zaila denean, edo soluziorik gabeko problema bat denean, matematikariek hurbilketak erabiltzen dituzte. Trikimailu teknikoak. EHUko Eli Alberdi matematikariak horri buruz hitz egin digu, eta kontatu digu haren ikasleekin egindako proiektu bitxi bat, soluzio baten bilaketa aukerak izugarri mugatzeko. |
Mon, 20 February 2023
Astronomoek aurkitu dute Andromeda galaxia bi galaxia txikiagoren arteko talkaren ondorioa dela. Duela 2.000 milioi urte fusionatu ziren. Eta hori aurkitu dute bi metodo ezberdinen bitartez: izarren mugimendua eta izarren argia aztertuta. |
Mon, 20 February 2023
XXVII. denboraldiaren 23. saioa: galaxien talkak, bilaketa matematikoa eta izarren koloreen kontuak. |
Fri, 17 February 2023
III. denboraldiaren 23. saioa: PIErako bisita gidatua. |
Sun, 12 February 2023
Gomendio txiki bat: emakume idazleak, zientzia-fikzioa idazten dutenak batez ere. Connie Willis, Elizabeth Moon eta Ursula K. Leguin hiru izen handi dira. Gainera, Catherine Poulain eta Agatha Christie bera aipatzeak merezi zuen. |
Sun, 12 February 2023
Mahai-inguru bat antolatu dugu emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kristina Zuza fisikaria, Nadia Conlledo biologoa eta Eli Alberdi matematikaria izan dira gurekin irratian, eta Verónica González fisikariaren hitzak ere izan ditugu. Laurak, emakume zientzialariak. |
Sun, 12 February 2023
Turkiako hegoaldean eta Siriako iparraldean lurrikara bortitzak izan dira. Aurrez iragartzeko ezinezkoak; gerora, azalpenak emateko, bai, egin daitezke, eta egin behar dira. Baina bide luzea du zientziak horrelakoen efektua saihesteko. |
Sun, 12 February 2023
XXVII. denboraldiaren 22. saioa: Turkiako lurrikara, emakumea eta zientzia eta zientzia fikziozko emakume idazleak. |
Fri, 10 February 2023
Tkniker institutuko Mari Jose Barriola Baraibarrek koordinatzen duen Gastronomia Zirkular Solidarioari buruzko proiektu batek Innobasqueren proiektu berritzaile onenaren saria irabazi du. Harekin izan gara gaur. |
Fri, 10 February 2023
III. denboraldiaren 22. saioa: Gastronomia Zirkular Solidarioa eta munduko airerik garbiena. |
Mon, 6 February 2023
Antonio Meucci, telefonoarn historiako aintzindarietako bat konturatu zen kable batek transmititu zitzakeela soinuak. Eta efektu hori baliatuta, telefono bat instalatu zuen etxean, lanean ari zen bitartean emaztearekin hitz egin ahal izateko. Baina efektua bera, deskarga elektrikoak emateko sistema bat erabiltzen ari zela identifikatu zuen lehen aldiz. |
Mon, 6 February 2023
CICbiomaGUNE ikerketa zentroan, 3D inprimagailu bat erabili dute arteriak in vitro sortzeko. Arteria funtzionalak dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte. Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzaile nagusia eta Uxue Aizarna doktoretzako ikertzailea izan dira gurekin, eta kontatu digute zertan den lan hau, eta zer aukera ematen duen teknikak beste ikerketa asko egiteko. |
Mon, 6 February 2023
Duela 5.000 urteko tailer bat aurkitu zuten 2016an, Kairon, aintzinako Egiptoko nekropoli baten ondoan. Bertan, ontzi asko, momifikatze-prozesua prestatzeko erabiltzen ziren substantziekin. Garaiko kimikaren lagin adierazgarria. Besteak beste, urrutitik ekarritako produktuak ere bazeuden. |
Mon, 6 February 2023
XXVII. denboraldiaren 21. saioa: momiak prestatzeko tailerra, 3d-n inprimatutako arteriak eta soinuak kable elektriko batean. |
Wed, 1 February 2023
|
Wed, 1 February 2023
Ion Garin Aranzadiko Herpetologia Saileko zuzendaria etorri zaigu eguberrietako beroaldiari buruz hitz egiteko. Beroaldiak igelei, apoei, arrabioei, uhandreei, muskerrei, sugeei, sugandilei eta beste animalia askori eragin die. Aranzadiko adituak eta haien kolaboratzaileen sarea adi egon da eragin horiek baloratzeko. |
Wed, 1 February 2023
III. denboraldiaren 21. saioa: Anfibioak neguko beroaldian eta berotegi-efektuaren errudun handiena. |