Elhuyar Zientzia

Maiatzaren 10ean hasiera emango diote Ikergazte kongresuaren 2. edizioari. UEUk antolatu du Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz. AINHOA LATATU koordinatzaile akademikoa gurekin izan da kongresua aurkezteko.

Direct download: NFXXI-29d.mp3
Category:science -- posted at: 6:21am EST

Aurten, ON Zientzia lehiaketaren zazpigarren edizioa dago martxan. Zientziako bideo laburren lehiaketa da, eta hilabete bat geratzen da bideoak aurkezteko epea ixteko. Manex Urruzolak ko0ntatu digu nolakoa den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXI-29c.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EST

Ingalaterrako Karlos Printzea askotan sartzen da osasun publikoaren arloan, baina ez da aditu bat. Pertsona ospetsua da oihartzun handiarekin komunikabideetan, eta, beraz, arduratsu jokatu beharko luke. Horretaz hitz egin dugu Mentxu Aiertzarekin.

Direct download: NFXXI-29b.mp3
Category:science -- posted at: 6:18am EST

Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan.

Direct download: NFXXI-29a.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EST

XXI. denboraldiaren 29. saioa: hodei likidoak, Karlos Printzea, ON-Zientzia eta Ikergazte.

Direct download: NFXXI-29.mp3
Category:science -- posted at: 5:49am EST

Indian, mikroorganismo batzuen fosilak aurkitu dituzte duela 1.600 milioi urtekoak. Alga gorriak dirudite; hala bada, fotosintesia egiten zuten lehen organismoen fosilak izan litezke. Baina ez daude ziur alga gorriak ziren.

Direct download: Qk22-170315AlgaGorrienFosilak.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EST

Direct download: mezulariadna.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EST

Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker.

Direct download: NFXXI-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EST

Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten.

Direct download: NFXXI-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EST

Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da.

Direct download: NFXXI-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

XXI. denboraldiaren 28. saioa: alga gorrien fosilak, GAN sareak eta Marie Tharp.

Direct download: NFXXI-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EST

Norarte estudioetako Vega Asensiorekin izan gara ilustrazio zientifikoari buruz hitz egiten. Arkatzaren aldeko apologia txiki bat egin dugu, ilustrazioa bhar-beharrezkoa baita ikerketa eta dibulgazioan. Gainera, Maren Ortiz biologoa izan da gurekin, EHUn ilustrazio zientifikoari buruzko master bat jarri nahi dutelako martxan.

Direct download: NFXXI-27b.mp3
Category:science -- posted at: 1:37pm EST

Lab Girl eta Oveja Mansa liburuei buruz hitz egin dugu, Hope Jahren eta Connie Willis idazleenak, hurrenez hurren. Lehenengoa modan dagoen liburua da, eta bigarrena modak ikertzen duen pertsonai bati buruzkoa.

Direct download: NFXXI-27a.mp3
Category:science -- posted at: 1:31pm EST

XXI. denboraldiaren 27. saioa: bi liburu eta zientzia ilustratua

Direct download: NFXXI-27.mp3
Category:science -- posted at: 1:27pm EST

Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermal izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik zaharrenetakoak lirateke.

Direct download: Qk21-170308_Biziaren_arrasto_zaharrenak_iturri_hidrotermaletan.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EST

Direct download: mezularia.fukushima.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EST

Lurraren antza duten 7 exoplanetako sistema bat detektatu dute Eguzkitik 39 argi-urtera dagoen izar baten inguruan. Izarra M motakoa da, ez da Eguzkia bezalakoa, baina astronomoek kalkulatu dute litekeena da haren exoplanetek ur ikidoa izan dezaketela.

Direct download: Qk20-1703017exoplaneta.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EST

Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla.

Direct download: NFXXI-26c.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EST

Txantxangorri europarrak fenomeno kuantiko bat erabiltzen du begiko erretinan: korapilatze kuantikoa. Txoni Matxainek kontatu digu zientzialariek uste dute migrazioetan oraientatzeko erabilzen dutela, baina oraindik ez dute horrelakorik frogatu.

Direct download: NFXXI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira.

Direct download: NFXXI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EST

XXI. denboraldiaren 26. saioa: Galileo nabigatzailea orain, txantxangorriaren fisika kuantikoa eta Zientziatekan superbakterioak.

Direct download: NFXXI-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EST

1