Elhuyar Zientzia

Martxan dira aurtengo CAF-Elhuyar sariak. Ireki da lanak aurkezteko epea. Euskarazko zientziaren dibulgazioaren sariketak beste edizio bat abiarazi du, eta Elhuyarko Ana Galarragak kontatu digu nolakoa izango den edizio berria eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 9:57am EST

Ikerketa baten arabera, gizakiak ogia nekazaritza sortu baino askoz lehenago egin zuen. Ikerketa horren egile bat Amaia Arranz arkeobotanikaria da, eta gaur gurekin izan da irratian. Harekin ogiaz, botanikaz, arkeologiaz, historiaz eta Ekialde Hurbilez hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 4:50pm EST

Nature aldizkariak aztertu du zein diren astronomo profesionalen planeta gogokoenak misioak antolatzeko, eta zergatik. Misio gehien dituen planeta Marte da, ez badugu Lurra bera estatistikan sartzen, noski.

Direct download: NFXXIII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 4:44pm EST

XXIII. denboraldiaren 7. saioa: planeta gogokoenak eta Amaia Arranz eta antzinako ogia.

Direct download: NFXXIII-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EST

Nature aldizkariekoek aztertu dute zenbat misio izan diren edo prest dauden planetak ikertzeko. Eta planeta guztietan Marte da irabazlea 55 misiorekin. Kanpoko planetek misio bana izan dute. Kopuru horietatik hainbat ondorio atera litezke.

Direct download: Qk05-181101PlanetakEtaMisioak.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EST

Izaskun Elezgarai izan dugu irratian datorren asteko topaketa bat aurkezten: Eibarren, Osasun-zientziatako Ikertzaileen III. Topaketa izango dute urriaren 25ean. Ikertzaile euskaldun asko egun bateko topaketa intentsu batean. 

Direct download: NFXXIII-06c.mp3
Category:science -- posted at: 12:14pm EST

Gorka Azkunek mundu-ereduei buruz hitz egin digu adimen artifizialari buruzko atalean. Ingurunearen eredu bat egiteari buruz. Hortik, neurona-sareak erabilita, azaldu digu nola lortzen duten makina batek haren "ametsetatik" ikasten. 

Direct download: NFXXIII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 12:13pm EST

Matematika ez da formuletan islatzen dena bakarrik. Etxeko armairuetan topologia konpexuaren adibide asko daude. Horietako bat alkondara da, gorputzari egokitzen den oihalezko "egitura" bat, oihal-puska bakarretik egin ezin dena. 

Direct download: NFXXIII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EST

XXIII. denboraldiaren 6. saioa: alkondarak, ingurunearen eredu adimenduna eta osasun zientzietako ikertzaileen topaketa. 

Direct download: NFXXIII-06.mp3
Category:science -- posted at: 12:07pm EST

Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela

Direct download: Qk04-181024_Herpes_birusa_eta_alzheimerra.mp3
Category:science -- posted at: 7:35am EST

Hasi dira jadanik ZarautzOn taldeko lagunak ekitaldiak, bisitak eta hitzaldiak prestatzen 2018-19 ikasturterako. Gaur gurekin Jose Mari Larramendi eta Anabel Juaristi izan dira horren berri ekartzeko.

Direct download: NFXXIII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST

Txoni Matxainen estreinua dugu aurtengo denboraldian, kuantikaren atalarekin. Orbita kontzeptutik abiatu, eta orbital kontzeptura egin dugu salto. Planetak orbitetan mugitzen dira; elektroiak, berriz, orbitaletan, eta ahal ere, orbital bat ez da elektroiaren mugimendua adierazten duen ideia bat. Beste zerbait da.

Direct download: NFXXIII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EST

Ikerketa baten arabera, pertsona batek batezbeste 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Datu deigarria da, baina nola lortu dute datu hori? Beharbada ez da datu zuzena. Nolanahi ere, interesgarriena da ikustea nola lortu duten datua, eta metodo fidagarria dena ala ez.

Direct download: NFXXIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EST

XXIII. denboraldiaren 5. saioa: 5.000 aurpegi, orbitalak eta ZarautzOn.

Direct download: NFXXIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

York-eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, pertsona batek, batezbeste, 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Baina ikerketa egiteko modua ez da oso egokia datu jakin hori ontzat emateko. Ikertzaileek berek autokritika egin dute. Nolanahi ere, ikerketak beste ikerketen oinarria izateko balio du.

Direct download: Qk03-1810185000Aurpegi.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EST

Azken urteotan gero eta ozenagoa da Nobel sarien aurkako iritzia, besteak beste, emakumezkoak baztertzeagatik

Direct download: Qk02-181010_Nobelak_auzitan.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EST

Proteinen eboluzioa azkartu daiteke eta azkartzearekin batera, bideratu nahi den helburuetara. Hori izan da aurtengo kimikako Nobel saria jasoko dutenen lanaren muina. Natura, nolabait, gure esanetara jarri digute, neurri batean.

Direct download: NFXXIII-04e.mp3
Category:science -- posted at: 4:37pm EST

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria beroari buruz hitz egin digu, urtaroen azalpenetik hasita eta sentsazio termikoaren zergatietaraino. Ez da zer tenperatura dagoen toki batean, baizik eta giza gorputzak nola sentitzen duen.

Direct download: NFXXIII-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EST

Zientzia fikzioa dirudi: argiarekin objektuak hartu eta mugitu daitezke. Argia laser bat da, behar bezala manipulatua, eta objektuak oso gauza txikiak, batzuetan birus baten tamainakoak. Aurtengo saridunek teknologia hori garatu dute eta gaur egun haien asmakuntzak estandarrak dira laserren teknologiaren esparruan.

Direct download: NFXXIII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:32pm EST

Oskar Gonzalez gure kimikari kolorezaleak kontatu digu zenbat koloreko odolak existitzen diren. Esan daiteke, espezie gehienen odola ez dela gorria. Askok odol urdina edo berdea dute; kimikak azaltzen digu zergatik.

Direct download: NFXXIII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:31pm EST

Sarrera orokor bat egin dugu Nobel sariei buruzkoa. Gainera, medikuntzakoa gainetik azaldu dugu: minbizia norberaren sistema immunologikoa erabilita trata daiteke, bain ahorretarako sistemak dituen eragozpenak gainditu behar dira.

Direct download: NFXXIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26pm EST

XXIII. denboraldiaren 4. saioa: Nobel sariak, odolaren koloreak eta beroa.

Direct download: NFXXIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:21pm EST

ETBko Teknopolis programa, zientzia-programa, bueltan da aste honetan. Denboraldi berria du, eta gainera otsailean 20 urte egingo ditu emtitzen hasi zenetik. Gu Iñaki Leturia eta Nagore Rementeriarekin izan gara, aurkezlea eta zuzendariarekin, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXIII-03d.mp3
Category:science -- posted at: 3:59pm EST

Idoia Mujika CFM zentroko komunikatzaileak aurkeztu digu orain Donostian ikusgai dagoen Fotciencia15 argazki-erakusketa.

Direct download: NFXXIII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 3:56pm EST

Hernio eta Gazume mendien ingurua Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zuten duela 5 urte. Orain, urteurrena ospatu dute Fagus Alkiza interpretazio-zentroan eta Donostiako Aquariumean. Guk gunea eta 5 urteko lan hori ezagutu dugu Naturtzaindia taldeko Iñaki Aizpuru biologoaren eskutik.

Direct download: NFXXIII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 3:52pm EST

Zientzia vs. eliza eredua ez du ondo azaltzen Galileo Galileiren historiaren gatazka. Elizan bazen Galileoren aldekorik, eta Inkisizioaren aurrean salatu zutenak Pisako Unibertsitateko kideak ziren. Orain topatutako eskutitz batek laguntzen du gatazka ulertzen.

Direct download: NFXXIII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 3:48pm EST

XXIII. denboraldiaren 3. saioa: Galileoren eskutitza, Hernio eta Gazume, Fotciencia15 eta Teknopolis.

Direct download: NFXXIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:47pm EST

1