Mon, 30 January 2017
Zergatik esaten ditugu gezurrak? Zeinek esaten ditu? zer abantaila izan ditzake? Eta fisiologiaren ikuspututik, zer suposatzen du gezurrak esateak? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak erantzun dizkigu galderak. |
Mon, 30 January 2017
Afasia garuneko lesio baten ondorioa da, hizkuntzan eragiten duena. Amaia Munarriz ikertzailea gurekin izan da, eta kontatu digu nola erabiltzen duten ikertzaileek afasia, garunean hizkuntza nola dagoen antolatuta ikertzeko. |
Mon, 30 January 2017
Samsung Galaxy Note 7 telefonoa lehertu egiten zen, bere bateriak sua hartzen zuenean. Istripuen jatorrian zirkuitu laburrak sortzen zirela baterian. Baterien elektronika hobetu daiteke, baina horrek ez du desagerraraziko sua pizteko arriskua. Horregatik, proposatu dute metodo bat baterien barruko suak itzaltzeko. |
Mon, 30 January 2017
XXI. denboraldiaren 21. saioa: Bateriaren sua itzali, afasia hizkuntza garunean ikertzeko eta gezurra. |
Fri, 20 January 2017
Goierriko Lemniskata taldekoak etorri zaizkigu aurtengo jarduna aurkezteko. Ondarruko Zientziaren Giltzak taldekoak ere bai. Denak estudio berean sartuta, dibulgazioa inguru lokalean nola egiten duten kontatu digute. Zientzia ona, hitzaldiak batez ere, edozeinen esku, eta hiriburuetara joan behar izan gabe. |
Fri, 20 January 2017
Brusela, 1927. Fisikako Solvay kongresua bukatu da, eta talde-argazkia atera dute. Einstein, Planck, Bohr eta fisikari handi asko. Guztira, 17 Nobel saridun. Baina bi talde daude lehian; argazkian nabaritzen da. TXONI MATXAINek kontatu digu istorioa. |
Fri, 20 January 2017
Antrazitaren mehategi baten gainean dago Centralia herria, Pennsilvanian, Estatu Batuetan. 1962an beta batek hartu zuen sua, eta, geroztik, hango antrazita konbustioan dago. Ezin dute itzali. Herriko jendeak alde egin behar izan du. |
Fri, 20 January 2017
XXI. denboraldiaren 20. saioa: Centralia, Solvay kongresuaren argazki ospetsua eta tokian tokiko dibulgazioa. |
Mon, 16 January 2017
Juan Ignacio Perez Iglesiasek aurtengo Zientziateka zikloan izango diren lehen hitzaldiak aurkeztu dizkigu. Urtarrileko eta otsaileko hitzaldien programa prest dago. |
Mon, 16 January 2017
EHUko Kultura Zientifiko katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloan, lehen hitzaldia Gorka Azkune kolaboratzaileak emango du. Makinek adimen artifizialeko teknikekin nola ikasten duten kontatuko du. |
Mon, 16 January 2017
Zientziak gaur egun ez daki gizakiok gai garen beste pertsona batek isuritako feromonak usaintzen, nahiz eta publizitateak ziurtatzen duen baietz. |
Mon, 16 January 2017
XXI. denboraldiaren 20. saioa: feromonak usaintzen, makinek ikasteko ahalmena eta Zientziateka 2017. |
Fri, 13 January 2017
Direct download: 20170109_17501604_0009562637_002_001_MEZU__ELHUYA.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT |
Wed, 4 January 2017
Thomas Jefferson Estatu Batuetako hirugarren presidenteak espedizio bat egiteko eskatu zien Meriwether Lewisi eta William Clarki. Kontinentea esploratu behar zuten Ozeano Barearen kostaraino zeharkatuta. Bidaia horretan, Benjamin Rush medikuaren botika berezi bat zeramaten. Eta asko erabili zuten. Egoitz Etxebestek kontatu digu istorioa.
|
Wed, 4 January 2017
Mentxu Aiertza, gure Ingalaterrako korrespontsal berezia, Sherlock Holmesen libururetan murgildu da zientziaren bila. Arthur Conan Doyle idazlea bera medikua zen, eta garaiko auzitegiko zientzian erabateko aditua, liburuetan islatzen den bezala. |
Wed, 4 January 2017
Getariko balearen kontua fresko dugu 2017ko hasiera honetan. Ba, duela gutxi, baleen albiste bat ere ezagutu dugu: Marianetako itsas hobian grabatutako soinu bitxi bat bale baten soinua dela ondorioztatu dute zientzialariek. |
Wed, 4 January 2017
XXI. denboraldiaren 18. saioa: baleak goian eta behean, Sherlock Holmesen zientzia eta Lewis eta Clarken espedizioa. |
Mon, 2 January 2017
Rafael Yuste neurobiologoarekin irailean egindako elkarrizketa bat izan dugu gaur. New Yorkeko Unibertsitatean egiten du lan, BRAIN proiektuaren burua da, eta Donostian egon zen Passion for Knowledge kongresuan. hemen orduan kontatutakoak. |
Mon, 2 January 2017
2016ak emandakoekin eta 2017k agindutakoekin egindako laburpenak ugariak dira egun hauetan. Horren aitzakiarekin, guk itxaropen bati heldu diogu. Urte berrian espero da eguzki-plaken arloan berrikuntzaren bat: plaka merkeak merkaturatuko omen dira, zurrumurruen arabera. |
Mon, 2 January 2017
XXI. denboraldiaren 17. saioa: Rafael Yuste |