Elhuyar Zientzia

1968 urtera joan gara. Informatika oso urruti dago gaur egun duen egoeratik, eta hala ere oso aurreratuta zegoen zenbait kontuta, maila altuko programazio-lengoaiietatik adibidez.

Direct download: NFXXIII-15c.mp3
Category:science -- posted at: 10:49am EST

XIX. mendeko pertsonaia da, eta, hala ere, informatikaren erreferentzia historiko bat. Batzuek diote Lovelace historiako lehen programatzailea izan zela. Ez da guztiz zuzena, baina oso gertu egon zen. Bera, Charles Babbgerekin batera, informatikaren oinarriak asmatzen hasi zen ordenagailuak existitu baino 100 urte lehenago. Igor Leturiak kontatu digu haien istorioa.

Direct download: NFXXIII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 10:47am EST

Airearen ioiak elektrodoen bidez erakarriz egin dute makina hegalari bat, hegazkin bat. Lehen hegaldiak egin dituzte MIT institutuko saskibaloi-kantxa baten barruan. Oso hasieran da kontua, baina hegan egiteko modu berri bat da, azken batean.

Direct download: NFXXIII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 10:41am EST

XXIII. denboraldiaren 15. saioa: ioien hegaldia, Ada Lovelace eta informatika 1968an.

Direct download: NFXXIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 10:40am EST

MIT institutuan hean egiteko modu berri bat probatu dute: ioien bidezko hegaldia. Eskala txikian egin dute, saskibaloi-kantxa batean eta 5 metroko zabalera duen hegazkin txiki batekin, baina funtzionatu du. Elektrodoen bidez, airean dauden ioiei erakartzen dien sistema batean dago oinarrituta, eta agian zaratarik gabeko dronak egiteko erabil liteke laster.

Direct download: Qk13-181226_IoienBidezHegan.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EST

Luze eta lasai hitz egin dugu Jesus Arregi astronomoarekin. Jupiterko atmosferan aditua da, hori du ikergaia, eta, ikerketaz gain, urte asko dira astronomiaren dibulgazioa ere egin duela. Jesus Norteko ferrokarrillaren lagun handia izan da irratsaioa sortu zenetik, eta oraindik ez ginen inoiz eseri estudioan astronomiako kontu jakin bat e bazen. Gaur izan da eguna.

Direct download: NFXXIII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:53am EST

Urtea hasteko, aurrekoaren errepasoa egingo dugu. 2018ak utzi zizkigun zientzia-albiste aipagarrienak bildu ditugu.

Direct download: Qk14-190102_2018ko_albiste_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EST

Esplorazioaen ikur bat izan zen iparmendebaldeko pasabidearen bilaketa. Atlantikotik Ozeano Barera pasatzeko bidea bilatzen zuten esploratzaileek. XX. mendearen hasieran lortu zuten. Baina tenperaturaren ikerketak dio urte hauek direla neurtu diren beroenak, eta Artikoaren izotza urtzen ari da. Beraz, iparmendebaldeko pasabidea ez da esploratzaileen garaian bezalakoa.

Direct download: NFXXIII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

Nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean, bieirak erabiliz. Emaitzek erakutsi dute ordu gutxi batzuk nahikoa direla nanopoliestireno-partikulak xurgatu eta organo nagusi gehienetan zabaltzeko.

Direct download: Qk12-181219_Nanoplastikoak_bieiratan.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EST

XXIII. denboralldiaren 14. saioa: iparmendebaldeko pasabidea eta Jesus Arregi.

Direct download: NFXXIII-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EST

Suediako Lund hirian, ESS zentroa eraikitzen ari dira, neutroien espalazio-iturria izango den Europako zentro handia. ETBko Teknopolis bisitanizan da han, zentroaren lanak ezagutzeko, eta neutroien espalazioaz hitz egin digute asteburuko saioan. IƱaki Leturia etorri zen irratira programa aurkeztera.

Direct download: NFXXIII-13c.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EST

Arriaga kontserbatorioan luthierren eskola bat dago, BELE izenekoa, eta egun hauetan test psikoakustiko bat antolatu dute biolinaren beheko taparen fisikaren ikerketa baterako. Ander Arroitajauregi izan da gurekin BELE eskolaz, biolinez eta oraingo ikerketaz hitz egiten.

Direct download: NFXXIII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 6:52am EST

Ilustrazio zientifikoaren liburu klasiko bat da: Grayren anatomia. Gaur egungo telesail baten izenburua haren omenez hartuta dago, eta haren marrazkiak toki askotan agertzen dira. Baina jatorrian, XIX. mendeko behar batetik dator liburua. Anatomiako esku-liburu bat izatekoa. Horregatik, Henry Gray eta Henry Carter medikuek hartuzuten ardura liburua egiteko, eta dagoeneko 41 edizio izan ditu.

Direct download: NFXXIII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EST

XXIII. denboraldiaren 13. saioa: Grayren anatomia, Bilboko luthierrak eta Teknopolis ESSn.

Direct download: NFXXIII-13.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EST

Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako.

Direct download: Basatia.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EST

Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako.

Direct download: Hiritarra.mp3
Category:science -- posted at: 4:31am EST

Direct download: Ana_Galarraga_Gripearen_pandemiak_100_urte_Mezularia_EiTB.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

Direct download: Qk10-181205_Modela_euskarazko_itzultzaile_adimenduna.mp3
Category:science -- posted at: 1:09pm EST

Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia kalean da. Gaur Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen duen zenbaki honek. Gai nagusiak "Gure bazterreko fosilak" du izenburua. Artikulu horretan, gertu ditugun aztarnategi batzuetako fosilez hitz egiten digute. Gertu daude, baina ez ditugu ezagutzen han aurkitutakoak. Gainera, Amaia Zurutuza elkarrizketatu dute, eta beste gai asko. Elhuyar aldizkaria, jadanik zure kioskoan.

Direct download: NFXXIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:16pm EST

Elhuyar Fundazioak eta Mondragon Linguak Modela izeneko itzultzaile automatikoa aurkeztu du, eta sekulako oihartzuna izan du aurkezpenak. Sare neuronaletan oinarritutako itzultzailea da, adimen artifizialean, baina hori ez da berria. Hala ere, Modelarekin adituek lortu dute sistema oso ondo trebatzea itzulpen onak egin ditzan. Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak azaldu digu salto kualitatibo handia lortu duela Modela itzultzaileak.

 

Direct download: NFXXIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:11pm EST

He JianKui ikertzaile txinatarrak dio enbrioi batzuk eraldatu dituela genetikoki, eta ume batzuk jaio direla enbrioi horietatik. Polemika handia sortu du albisteak. Ikustear dago egia ote den esan duena. Nolanahi ere, komunitate zientifikoak biziki kritikatu du, baita Txainan bertan ere.

Direct download: NFXXIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03pm EST

XXIII. denboraldiaren 12. saioa: ume genetikoki eraldatuak, Modela eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 2:57pm EST

1