Elhuyar Zientzia

Hiesaren birusaren (GIB) azalean dauden lipido batzuk zelula infektatzeko gako direla deskubritu dute Kataluniako eta Alemaniako ikertzaileek elkarlanean. Horrez gain, aurkikuntza horretan oinarritutako botikak sortzeko lehen pausoak ere eman dituzte. PLoS Biology zientzia-aldizkari espezializatuan eman dute ikerketaren berri, eta Euskadi Irratiaren Faktoria saioan aritu gara horri buruz.

Direct download: ANAGALARRAGA_20120425_110108.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetuaren azalean, vermix-geruza berriak sortzen ari dira, besteak beste tenperatura kontrolatzeko. Gainera, umea buruz behera jartzen ari da, oraindik horretarako tokia baitauka. Hamar aste geratzen dira jaiotzarako, besterik ez.

Direct download: NFXVI-34c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela urtebete, CAF-Elhuyar sarietako gazteentzako narrazioen atalean Aitzol Lasa barañaindarraren proiektu batek irabazi zuen. Hodeiak, atmosfera, bizikletak eta gazte batzuen istorioak elkartzen dituen testu bat idazteko proiektua zen. Urtebete geroago, proiektua liburu bilakatu da. Elhuyar Fundazioak argitaratu du, eta Aitzol bera etorri zaigu liburua aurkeztera. 

Direct download: NFXVI-34b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Mendira goaz, baina burua zientzian jarrita. Gaur, mendiko arriskuei aurre egiteko teknologiaz hitz egingo dugu; hain zuzen ere, elur-jauzi bat pertsona bat harrapatuz gero, onik ateratzeko itxaropena ekartzen diguten tresnak ezagutuko ditugu. Onena, prebentzioa da, baina istripua gertatzen den kasua ere prestatu behar da. Horretarako teknologia nolakoa den mendi-gidari profesional batek kontatu digu.

Direct download: NFXVI-34a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiaren 34. saioa. Elur-jauzien biktimak bilatzeko teknologia, Teknopolis, "Hodeietan" liburua eta haurdunaldiaren 30. astea.

Direct download: NFXVI-34.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eskuak garbitu

Direct download: Qk29-120423EskuakGarbitu.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zenbakien historiari begiratzen diogu EHUko matematikari-talde baten laguntzaz. Oraingoan, zenbaki errealei buruz hitz egin digute. Zer diren, zein diren eta zergatik diren beharrezkoak. Zenbakien kontuak Norteko Ferrokarrillean.

Direct download: NFXVI-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Umea hasi da bere gorputzaren tenperatura kontrolatzen. Eta ama hasi da kontrakzioekin, nahiz eta erditzearen kontrakzioak ez izan. Bakoitza berean, baina biak ari dira prestatzen umearen jaiotzarako.

Direct download: NFXVI-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Energia garbia, ugaria eta segurua emango digun iturri bat izateko itxaropena fusioan dugu. Hori bai; esaten dutenez, beharbada gaur egungo umeek ikusiko dutela funtzionatzen, baina ume ez garenok behintzat ez garela iritsiko ezagutzera. Fusioa ikerketa-fasean dago. Baina zertan da ikerketa hori?

Direct download: NFXVI-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiaren 33. saioa: Fusioa, haurdunaldiaren 29. astea eta zenbaki errealak.

Direct download: NFXVI-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Transplanteak

Direct download: Qk28-120416Transplanteak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euri tanta fosilak

Direct download: Qk27-120409EuriTantaFosilak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Clara Immerwarh izan zen Alemaniako unibertsitate batean doktoratu zen lehen emakumea. Kimikaria zen, eta Fritz Haber kimikariarekin ezkondu zen, 1918an Kimikako Nobel saria irabazi zuenarekin. Clarak bizitza zaila izan zuen, bukaera tragiko batekin gainera. Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digu haren historia.

Direct download: NFXVI-31c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren bigarren herena bukatzen ari da. Fetuaren mugimenduei ez ezik, haren bihotz-taupadei ere antzematen zaie, eta haurdunaldia asko aurreratu da. Ginekologoak hainbat kontrol egiten dizkio amari garai honetan. Batetik, Rh faktoreak arazo eman ditzakeen kasuetan immunoglobulina jakin bat injektatu behar zaio, eta, bestetik, haurdunaldiko diabetea garatu duen aztertu behar da.

Direct download: NFXVI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Nolako pertzepzioa dute gazteek zientziaren arloan? Gustuko al dute zientzia? Zer interes sortzen die zientziak bizitzaren beste arlo batzuekin konparatuta? Galdera horiei eta beste askori erantzuten die Elhuyar Fundazioaren zuzendaritzapean egin duten azterketa soziologiko batek. Gazteen erdiek diote badutela interesa zientzian, baina datu horren atzean ñabardura asko dago.

Direct download: NFXVI-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 31. saioa. Gazteek zientziari buruz duten pertzepzioaren azterketa bat, haurdunaldiaren bigarren hiruhilabetearen bukaera eta Clara Immerwarh.

Direct download: NFXVI-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

BCBLn bertsolariekin egiten ari diren ikerketan, bertso hau bota zuen Aitor Sarriegik erresonantzia magnetiko bidezko eskanerrean.

Direct download: 18_BERTSO_PRODUKZIOA_ASG-BertsoProdukzio_II_Bertso_9.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

BCBLn bertsolariekin egiten ari diren ikerketan, Aitor Sarriegik bertso hau bota zuen erresonantzia magnetiko bidezko eskanerrean.

Direct download: 18_BERTSO_PRODUKZIOA_ASG-BertsoProdukzio_III_Bertso_15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gazteen zientziarekiko pertzepzio-azterketa

Direct download: Qk26-120402GazteenPertzepzioa.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1