Tue, 17 December 2019
Arazo larria dugu itsasoan plastikoekin. Gero eta plastiko gehiago dago, bai zikinkeria moduan, bai eta mikroplastikoen forman ere, alegia, ikusten ez diren plastikozko partikulen forman. Ez dakigu zenbaterainoko inpaktua izango duen plastiko horrek guztiak, baina jende asko ari da ikertzen gaia, egunen batean soluzio bat proposatu ahal izateko. Horretaz hitz egin digute EHUko Amaia Orbeak, AZTI-Tecnaliako Oihane Cabezasek eta Greenpeace-ko Lorea Floresek. Plastikoa itsasoan, arazo larria. |
Tue, 17 December 2019
Plastikoa ez da txarra. Behar beharrezkoa dugu aplikazio askotan. Adibide argi bat da ospitaletan odola gordetzeko edukiontziak. PVCz egindako poltsak dira. Oso zaila da ordezko material bat topatzea horretarako. Plastikoa ez baita txarra. Hori bai, eragiten dizkigun arazoei aurre egin behar diegu, eta, esate baterako, itsasoan dauden plastikoen kaltea larria da. |
Tue, 17 December 2019
XXIV. denboraldiaren 14. saioa: Plastikoaren esloganak eta Itsasoa eta plastikoa. |
Tue, 10 December 2019
200 urte dira Moby Dick eleberriaren idazlea jaio zela, Herman Melville. Erreferentziazko literatura eta XIX. mendeko zientziaren lekukotza. Ereiteneko Leire Cano eta Nekane Barandiaran izan dira gurekin klasikoaz hitz egiteko. |
Tue, 10 December 2019
Arthur C. Clarke-n The sentinel ipuina abiapùntua izan zen 2001 espazioko odisea bat eleberria idazteko. Ipuinaren ideia oso interesgarria da: gizaki aurreratuak suntsitu egingo du topatzen duena, aztertzeko ahaleginetan. Estralurtarrek horixe baliatuko dute. |
Tue, 10 December 2019
XXIV. denboraldiaren 13. saioa: The sentinel eta Moby Dick. |
Mon, 2 December 2019
Itziar Cortes Elhuyarko itzulpengintzarako teknologien arduradunak itzultzaile automatiko bat aurkeztu digu. Euskaratik eta euskarara itzultzen ditu lau hizkuntza. Itzultzailea sare neuronaletan oinarrituta dago. Orain, eskuragarri gadgo itzultzailea.eus web orrian, bai eta mugikorrarentzako aplikazio batean. |
Mon, 2 December 2019
Elhuyar aldizkariaren 336. zenbakia kalean da, 2019ko abenduko zenbakia. Gai nagusia, trantsizio energetikoa. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer gai argitaratu dituzten. |
Mon, 2 December 2019
Aurtengo kimikako Nobel sariaren protagonistak izan dira: litio-ioizko bateriak. Nobel saridunen ikerketek egingarriak egin zituzten, eta Txoni Matxinek azaldu digu, kuantika erabilita, zergatik diren hain arrakastatsuak. |
Mon, 2 December 2019
Fugu arraina jangarria, daukan pozoin baten eragina saihesten denean. Pozoin hori tetradotoxina da. Orain ikerketa batek aztertu du zergatik ale batzuek duten tetradotoxina gehiago beste batzuek baino. Horretarako haztegiko fuguak eta basatiak konparatu dituzte. |
Mon, 2 December 2019
XXIV. denboraldiaren 12. saioa: fugua, lioi-ioizko bateriak, Elhuyar aldizkaria eta Elhuyarko itzultzaile automatikoa. |
Thu, 28 November 2019
Lo gutxiegi egiteak hezurren mineral-dentsitatea txikitzen eta osteoporosia izateko arriskua handitzen duela ondorioztatu dute, menopausia pasa duten emakumeekin egindako ikerketa batean.
Direct download: Qk06-191120_Lo_faltak_hezurrak_ahultzen_ditu.mp3
Category:science -- posted at: 7:52am EDT |
Thu, 28 November 2019
1977an jaurti zutenetik, 18.000 milioi km-ko bidaia egin du jada Voyager 2 espazio-ontziak. Datuek erakutsi dute duela urtebete atera zela heliosferatik, Eguzkiaren eremu magnetikoak eratzen duen babes-burbuila horretatik (eguzki-sistemaren planetak biltzen dituena), eta izarrarteko espazio misteriotsuan barneratu zela. Heliosferaren muga zeharkatu zueneko datuak aztertu dituzte, eta lehenengo emaitzak argitaratu dituzte.
Direct download: Qk04-191106_Voyager_2_izarrarteko_espazioan.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT |
Thu, 28 November 2019
Saturnoko hainbat ekaitz polar aztertu ditu EHUko planetologiako lantaldeak, Agustín Sánchez Lavega irakasleak zuzenduta. 2018an gertatu ziren ekaitz handiak dira, iraupen luzekoak.
Direct download: Qk02-191023_Saturnoko_ekaitz-sistemak.mp3
Category:science -- posted at: 7:38am EDT |
Mon, 25 November 2019
Espeleologoekin izan gara, Larran dagoen BU56 leizeari buruz hitz egiten eta udararo hara egiten duten espedizioei buruz. Josu Ceberio, Idoia Bazterretxea, Eneko Garitaonaindia eta Martin Arriolabengoa izan ziren han, eta orain gurekin izan dira estudioan. Larrako leixeaz gain, lurpeko Euskal Herriari buruz, eta haien jardueraz hitz egin digute. Esplorazio zientifikoa egiten dute, eta aldi berean haien pasioa gozatu. |
Mon, 25 November 2019
Bat-batean, GPSaren sistema itzaliko balitz, kalte handiak izango genituzke, bidaietan mapak irakurri behar izatea baino askoz ere kalte handiagoak. Tim Harford ekonomilariak zutabe bat idatzi du BBCrako premisa horretatik abiatuta. |
Mon, 25 November 2019
XXIV. denboraldiaren 11. saioa: GPS itzaliko balitz eta espeleologoak. |
Fri, 22 November 2019
Direct download: 20191118_19131506_0012420937_002_001_MZL_ELHUYAR_.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT |
Tue, 19 November 2019
Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako kidea izan da gurekin, azaroan egingo duten programazioa aurkezten. Hiru hitzaldi dira, Igartza Jauregian, ikertzaile gazteekin topaketa bat eta argazki lehiaketa bat. |
Tue, 19 November 2019
CICenergiGUNE zentroko Oier Lakuntza ikertzailea izan da gurekin. Kimikari teorikoa da, eta azken bolada honetan energiaren ikerketan hasi da. Aldaketa handia berarentzat. Sodio-ioizko bateriei buruz hitz egin digu, beharbada auto elektrikoen baterien etorkizuna izan daitekeena. Eta hori CICenergiGUNE zentroan ikertzen dituzten gaietako bat besterik ez da.
|
Tue, 19 November 2019
Lurraren orbitan kilogramo bat jartzeak 10.000 dolar kostatzen ditu, gutxi gorabehera. Baina ideia eta proiektu berriak daude diru-kantitate hori murrizteko. Hiru gutxienez daude gaur egun martxan. |
Tue, 19 November 2019
XXIV. denboraldiaren 10. saioa: espazio garestia, Oier Lakuntza eta Lemniskata. |
Tue, 12 November 2019
CFM zentroko fisikariek Science aldizkarian argitaratu dute artikulu bat: tunel efektuzko mikroskopio bat egokitu dute atomoaren mailan magnetismoa detektatzeko. Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa izan den lan hori. |
Tue, 12 November 2019
Margarita Salas biokimikaria hil egin da, eta haren lana gogoratu nahi izan dugu. Erreferente bat izan da genetikaren arloan, batez ere, Phi29 bakteriofagoarekin egindako ikerketa luze eta oparo baten ondorioz. |
Tue, 12 November 2019
Argiak karta-joko bat atera du, Xapoketan, euskal ekosistemak eta espezieak ezagutzera ematen laguntzeko. Jokoa egin duten Iñaki Sanz biologoa eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izan dira gurekin kartak aurkezten, eta, bide batez, euskal biodibertsitateaz hitz egin dugu. |
Tue, 12 November 2019
Voyager 2 zundaren berri dugu. Iaz irten zen Eguzki-sistematik, eta jarraitu du datu interesgarriak bidaltzen espaziotik. Orain, sei artikulu argitaratu dituzte adituek zunda historikoak eta bere bikiak, Voyager 1ek, bidalitako informazioarekin. |
Tue, 12 November 2019
XXIV. denboraldiaren 9. saioa: Voyager2, hemengo dibertsitatea, Margarita Salas eta magnetismo atomoaren eskalan. |
Mon, 4 November 2019
ON zientzia lehiaketaren 10. edizioa ospatuko dute aurten. DIPCk eta Elhuyarrek antolatzen duten bideo labur zientifikoen lehiaketa da. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu nolakoa izango den aurtengo edizio hori. |
Mon, 4 November 2019
Arkaitz Carracedo CICbioGUNE zentroko ikertzailea izan da gurekin. Minbizia ikertzen du, tumorearen zelulen bizi-irauteko mekanismoak ulertu nahian. Haren ibilbide profesionalari jarraipena egin diogu, eta aurkitu dugu minbiziaren ulertze-estrategiek eraman duten Carracedo ikerketa-zentro batetik bestera. |
Mon, 4 November 2019
Charles Darwinen bidaia ospetsuena Beagle itsasontzian egin zuen, munduari bira bat. Baina garaian Beagle-k ez zuen garrantzirik eta 1870ean desmuntatu zuten. Orain, haren aztarnak bilatzen dituzte, eta erreplika bat egin dute. |
Mon, 4 November 2019
XXIV. denboraldiaren 8. saioa: Beagle, Arkaitz Carracedo eta ONzientzia. |
Wed, 30 October 2019
Urtero biltzen ditu ZarautzOn taldeak zientzialari gazteak eta nerabeak ekitaldi batean. Baina aurten formatu berritzaile bat probatuko dute horretarako. Ane Bustindui ZarautzOn-eko kideak aurkeztu digu Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldiaren aurtengo edizioa. |
Wed, 30 October 2019
Informatikarien erronketako bat da hizkuntza eta irudiak uztartzea adimen artifizialaren bitartez. EHUko Gorka Azkune gure adituak azaldu digu zertan den ikerketa hori gaur egun. |
Wed, 30 October 2019
Geneen edizio egiteko Prime editing teknika sortu dute, CRISPR teknikaren bertsio zehatz bat. Galdera da: ez al zen zehatza aurreko teknika, ia mirari bat bezala saldu genuena? Erantzuna da ezezkoa: ez zen zehatza eta arazo larriak ekarri ditu. Pentsarazten duen kontua da. |
Wed, 30 October 2019
XXIV. denboraldiaren 7. saioa: CRISPR zehatza, Adimen artifiziala hizkuntza eta irudiak uztartzen eta Zarautzen Zientziaz Blai. |
Tue, 22 October 2019
Direct download: Ur_hondakinek_gutaz_dena_esaten_dute._Horiek_dira_gure_sina.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT |
Mon, 21 October 2019
Zientzia Astea prestatzen joateko, Bilboko Bizkaia Aretoan erakusketa bat zabaldu dute EHUko langileek. Ilusio optikoen erakusketa bat da. Miren Bego Urrutiak eta Hector Hernandok aurkeztu dizkigute biak, ilusioaren erakusketa eta zientziaren astea bera. |
Mon, 21 October 2019
Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Lorena Arrastua Don Boscoko kimikako irakasleak xanpuaren mundura eraman gaituzte. Xanpu eta gelaren arteko aldea zein den azaldu digute, eta gero xanpua bera kimikoki aurkeztu digute, molekulen mundu zabal bat. Gainera, historia ere ekarri digute, hitzaren jatorri indiarretik abiatuta. |
Mon, 21 October 2019
Erresuma Batuko agintariek diru asko inbertitu behar dute fusio nuklearraren STEP proiektuan. Ez da fisio nuklearra bezalakoa, energia garbia ekoiztuko duen egitasmo handia da, baina oraindik ez dugu ahalmenik martxan jartzeko. STEPekoen ustez, 2040 urtean erabilgarri izango da. Nazioarteko ITER proiektukoek, ordea, ez dute datarik eman ekoizpena noiz hasiko den. |
Mon, 21 October 2019
XIV. denboraldiaren 6. saioa: Fusio nuklearraren egoera, xanpua eta zientziaren astea. |
Wed, 16 October 2019
Aurtengo Nobel sarien irabazleak iragarri dituzte jadanik. Oxigenoaren kudeaketa zelularra izan da gaia medikuntzako sarian, unibertsoko hondoko erradiazioa eta exoplanetak fisikakoan eta litio-ioizko bateriak kimikakoan. |
Wed, 16 October 2019
EKAIA aldizkariak zenbaki berezi bat argitaratzen du urtero. 2020an itsasoarekin zerikusia duten artikuluak izango dira, eta hain zuzen ere, Plentziako Itsas Estazioko langileak ari dira zenbakia kudeatzen. Oihane Diaz de Cerio, Eider Bilbao eta Asier Vallejo EKAIAko zuzendaria izan dira gurekin zenbakia aurkezten.
|
Wed, 16 October 2019
XXIV. denboraldiaren 5. saioa: PIE, EKAIA eta Nobel sariak. |
Mon, 7 October 2019
EHUko Oskar Gonzalez kimikariak istorio politak ekarri dizkigu berunarekin eta artearekin lotuta. Perdigoien fabrikaziotik, katedraletara, eta, noski, historiako pigmentu zuri erabiliena. Mila kontu toxikoa den elementu batetik abiatuta. |
Mon, 7 October 2019
Itsasoak eguraldian eragiten du. Asko, gainera. Kostako herriek eta barrualdekoak eguraldi ezberdina dute, ur-masa handi horren presentzia eta faltarengatik, hurrenez hurren. Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoak kontatu digu noalkoa den eragin hori eta noraino iristen den. |
Mon, 7 October 2019
Danimarkako ikertzaile batzuek droneak erabiltzen dituzte baleen pisua kalkulatu ahal izateko. Eta horrek gogoeta piztu digu: askotan jasotzen ditugun datuak hurbilketak besterik ez dira, ezin baitira zenbaki zehatzak neurtu. Hau da kasu bat. |
Mon, 7 October 2019
XXIV. denboraldiaren 4. saioa: bale bat pisatu, itsasoa eta meteorologia eta beruna. |
Mon, 30 September 2019
Aste honetan hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioaren denboraldi berria, garagardoaren zientziari buruzko programa batekin. Iñaki Leturia eta Nagore Rementeria, programaren aurkezlea eta zuzendaria, hurrenez hurren, gurekin izan dira denboraldi berriaz hitz egiteko. |
Mon, 30 September 2019
Iñaki San Vicente Elhuyar Fundazioko informatikariak eta ikertzaileak tesia egin du, hain zuzen ere, sare sozialetan sentimenduen analisia egingo duen tresna informatikoak garatzeko. Adimen artifizialeko teknikak, sare sozialetako mezuen azken esanahia bilatzeko. Iñaki gurekin izan da gaur. |
Mon, 30 September 2019
Cavendish banana, merkatuan saltzen den gehiena, arriskuan dago onddo batek eragindako gaixotasun baten ondorioz. Agian, desagertzeko arriskua gainditzeko azken aukera CRISPR teknika genetikoa da. |
Mon, 30 September 2019
XXIV. denboraldiaren 3. saioa: bananak eta CRISPR, sentimentuak twitterren eta Teknopolis hasiera. |
Tue, 24 September 2019
FOTCIENCIA16 argazkien erakusketa ibiltaria Donostian dago, Cristina Enea parkean. CFMko Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa den erakusketa eta zer toki berezian antolatu duten. Horrez gain, Gustavo Schwartzek antolatutako Creativium erakusketaz ere hitz egin digu. |
Tue, 24 September 2019
Isotopo erradiaktiboek erradiazioa emititzen dute kuantikako efektu ezagun batek kontrolatuta: tunel efektuak. Txoni Matxain kimikariak horren azalpenak eman dizkigu eta horrekin aurtengo kuantikako atalari ekin diogu. Erradiaktibitatearen jokabidea azaldu digu, eta gainera denon gorputzetan gertatzen diren erreakzio kimikoena ere bai. |
Tue, 24 September 2019
Norteko Ferrokarrillaren emisioa futbolak eragiten dio, euskal talde batek gure ordutegian jokatzen duenean ez baita emitizen gure saioa antenan. Aurten, talde asko dago lehen mailan eta, beraz, eragina handia da. Zer dio matematikak honi buruz? |
Tue, 24 September 2019
XXIV. denboraldiaren 02. saioa: futbola, Kuantika eta FOTCIENCIA. |
Mon, 16 September 2019
Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakiaren gai nagusia nerabezaroaren zientzia da. Bi ikuspututatik aztertu dute gaia adituek: bata biologikoa eta bestea psikologikoa. Ana Galarraga artikuluaren egileak kontatu digu zer ondorioztatu duten. |
Mon, 16 September 2019
Ume txikiek matematika ikasteko moduez hitz egin dugu Gure kooperatibako Lorena Egidazu, Naiara Garro eta Lorea Duñabeitiarekin. Haiek irakasleen irakasleak dira, eta UEUk antolatuta eskaintzen dute matematika erregeleten bidez irakasteko ikastaro bat. Matematikaren didaktika, umearen abstrakzio-mailari egokituta. |
Mon, 16 September 2019
Badira arrazoi asko Orkada uharteak bisitatzeko. Batetik, ekaitz batek azaleratutako herri neolitikoa, Skara Brae, eta bestetik, erradiazioak kutsatu gabeko altzairuaren iturri garrantzitsuena dagoelako han Lehen Mundu Gerratik. |
Mon, 16 September 2019
XXIV. denboraldiaren 1. saioa: Orkadak, kolorezko zenbakiak eta Elhuyar aldizkaria irailean. |
Wed, 3 July 2019
Zientzia dibulgazioa egiten duen ZarautzON taldeak 5 urte bete ditu datu harrigarriekin. Horregatik zoriondu ditugu, eta galdetu diegu zer asmo berriak dituzten aurrera begiratzeko. Jose Mari Larramendi eta Natalia Vahl izan dira gurekin hori dena kontatzen. |
Wed, 3 July 2019
Oso zientzia gaztea da adimen artifiziala; oraindik, asko falta du mende bat izateko. Eta, nahiz eta iraultza teknologiko bat eragiten ari den, ez dira ezagunak horretan lan egin duten zientzialari handien izenak. Gorka Azkune informatikariak kontatu digu zein izan diren izen horiek eta zer egin duten. |
Wed, 3 July 2019
Aspaldiko asmakizuna da arkatza, eta oso arrakastatsua. Denok erabiltzen dugu, eta gertutik ikusita sofistikazio-puntu bat dauka. Baina ez dago oso baloratuta. Horregatik, BBCko zientzia-albisteetan artikulu bat idatzi dute galdezka ez ote dugun gutxiesten arkatzaren teknologia. |
Wed, 3 July 2019
XXIII. denboraldiaren 42. saioa: arkatza, adimen artifiziala eta ZarautzON. |
Wed, 3 July 2019
Asteburu honetan emititzen du ETBk Teknopolis zientzia-programaren azken saioa denboraldi honetan. Guk aprobetxatu dugu denboraldiko hainbat programa berezi gogoratzeko, Iñaki Leturiak egindako aurkezpenen audioak baliatuta. |
Wed, 3 July 2019
2019 taula periodikoaren nazioarteko urtea da, et Donostiako Kimika Fakultatean ospatu nahi dute. Hainbat hitzaldi eta bestelako ekitaldi batzuk antolatu dituzte, eta horren berri ematera etorri dira Norteko Ferrokarrillera. Marian Iriarte dekanoa izan da gurekin estudioan eta taula periodikoari buruz luze hitz egin dugu. |
Wed, 3 July 2019
Urpeko ontzi robotiko bat erabilita ari dira NERC erkundekoak Orkney pasabidea ikertzen. Antartikatik gertuko itsas hondoan dagoen itsaspeko mendilerroen arteko pasabide bat da. hango mapa egiteaz gain, ur-lasterrak ari dira ikertzen, eta dagoeneko aurkitu dute bertako zurrunbiloek ur hotza eta bero anahasten dituela, eta horrek eragiten duela kliman. |
Wed, 3 July 2019
XXIII. denboraldiaren 41. saioa: Orkney pasabidearen zurrunbiloak, taula periodikoaren urtea eta Teknopoliseko azken programa. |
Thu, 20 June 2019
Eureka museoko Larraitz Etxeberriak kontatu digu nola aldatzen den giza ahotsa bizitzan zehar. Pubertaroko aldaketak eta bestelakoak ere bai zein diren kontatu digu, oso gai aproposa irratian kontatzeko. |
Thu, 20 June 2019
Atomoak, molekulak eta partikula txikiagoak elkarri lotuta daude eta ez dute lotura hori galtzen. Baina zergatik? Bada, erantzuna fisika kuantikak dauka. Txoni Matxainek azaldu digu nola, eta mundu txiki horretan nagusi diren indarrak aurkeztu dizkigu. |
Thu, 20 June 2019
Aste honetan ikerketa zientifikoa eragozten duen burokraziari buruzko albiste bat zabaldu da. Eta ohikoa da arazo hori ikertzaileen artean. Gehiegizko zorroztasuna, zentzugabekeriak eta plagioak detektatzeko metodo automatikoen erabilpen okerrak egunerokoan daude. |
Thu, 20 June 2019
XXIII. denboraldiaren 40. saioa: burokraziaren muga, lotura kuantikoak eta ahotsa. |
Tue, 18 June 2019
Hirietako etxeetako hautsean landa-eremuan ohikoak diren mikroorganismoak daudenean arrisku txikiagoa dago haurrek asma izateko. |
Mon, 10 June 2019
Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendaria izan da gurekin ekainean argitaratu duten zenbakiaz hitz egiteko. Gai nagusia biomasa planetan duen banaketa da. Banaketa horietan ezusteko batzuk badaude, eta gogoeta ekologikoak egiteko moduko ideiak ere bai. |
Mon, 10 June 2019
Olatz Zuloaga eta Maitane Olivares izan dira gurekin, Plentziako Itsas Estaziotik itsasoa behatzen duten kimikariak. Detektatzen dituzten subatntziez aritu dira. Detekzio-mugei buruz, teknikei buruz eta dakigunaz eta ezdakigunaz, oso detekzio muga fina izaten dutelako kimikarien lanek, baldin badakite zer bilatzen ari diren, baina askotan zer topatuko duten ez dakite, eta orduan, sustantzien detekzioa konplikatu egiten da. |
Mon, 10 June 2019
Papera Txinan garatu zen, diotenez, Han dinastiako Cai Lun eunukoak asmatuta. Eta ez da asmakuntza on ba bakarrik, gainera, bigarren mendean bertan, papergintza prozesu merke bilakatu zuten. |
Mon, 10 June 2019
XXIII. denboraldiaren 39. saioa: papera txinan, itsasoaren kimika, Elhuyar aldizkaria. |
Sun, 9 June 2019
PIE estazioko Ibon Cancio biologoak Nagoya protokoloari buruz hitz egin digu. Herrialde soberanoen baliabide biologiko eta genetikoak babesten duen protokoloa da. Herrialde bateko espezie baten ikerketak ematen dituen onurak herrialde horretara bueltatzeko mekanismoak proposatzen ditu, nahiz eta ikerketa hori beste nonbait egin den. Europar Batasunak 2014tik berretsitako protokoloa da. |
Sun, 9 June 2019
Ehun urte bete dira erlatibitatearen teoriaren lehen froga lortu genuenetik. Arthur Eddington astrofisikaria Principe Uhartera joan zen eta 1919ko maiatzaren 29an Eguzki-eklipse oso bat ikusi zuen, eta bertan baieztatu zuen Eguzkiaren masa handiak argi izpien ibilbidea okertzen duela, erlatibitate orokorrak iragarritako fenomeno bat. Guk mendeurrena aitzaki hartuta, erlatibitateaz eta garai hartako zientziaz hitz egin dugu. |
Sun, 9 June 2019
XXIII. denboraldiaren 38. saioa: Erlatibitatea eta Nagoya protokoloa. |
Tue, 4 June 2019
Ukimen artifizialaren bidez objektuak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa jasotzeko balio duen eskularru bat sortu dute MITeko ikertzaileek. Oso baliagarria izan daiteke esku protesikoak eta robotikoak egiteko, besteak beste. |
Thu, 30 May 2019
100 urte bete dira erlatibitatearen lehen froga lortu genuenetik, Eguzki-eklipse batean. 1919ko maiatzaren 29an baieztatu zen erlatibitate Orokorrak iragarritako fenomeno bat: masa handiek argi izpien ibilbidea okertu egiten dutela. |
Wed, 29 May 2019
Astelehenean hasiko da Ikergazte kongresua Baionan. 104 ikerketren berri, bost hitzaldi nagusi, tailerrak eta beste ekitaldi asko prest hiru egunetako kongresu oparo bat osatzeko. Jorge Aramburu ingeniari izan da gurekin kongresuaren berri emateko. |
Wed, 29 May 2019
Oso ohikoa da behelainoa Euskal Herriko bailara batzuetan. Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak azaldu digu non eta nola sortzen den, nola desegiten den eta nola baliatzen dute behelainoa Atacamako basamortuan ura eskuratzeko, han ez baitu euririk egiten urtetan. |
Wed, 29 May 2019
Nature aldizkariaren albisteen zerbitzuan, pobreziarekin zerikusi duten bi albiste. oso ezberdinak biak, gainera. Bata, Estatu Batuetako programa bat etxerik gabeko jendearen osasuna ikertzeko maila mediku eta neurologikoan, eta bestea sugeen pozoien kontrako antidotoak berritzeko programa bat, Afrikako herrialde pobreetan. |
Wed, 29 May 2019
XXIII. denboraldiaren 37. saioa: pobrezia eta bi ikerketa, behelainoa eta ikergazte. |
Thu, 23 May 2019
Urteroko ospakizun dibulgatiboa tabernetan: Pint of Science. Hiri askotan ospatuko da maiatzaren 20tik aurrera. Guk Ondarroako, Donostiako eta Bilboko programazioak ezagutu ditugu. Horretarako, gurekin izan dira Josu Ceberio, Ander Egimendia eta Oskar Gonzalez, hurrenez hurren. |
Thu, 23 May 2019
Bareak ikertzen dituen Jesus Mari Txurruka biologoak jaso du aurtengo CAF-ELhuyar merezimendu saria, animalia horien fisiologian lan egiteaz gain, bizitza oso bat eman duelako zientziaren dibulgazioaz euskaraz. Harekin izan gara eta bareez eta dibulgazioaz aritu gara. |
Thu, 23 May 2019
Nature aldizkarian argitaratutako ikerket batek dio ibai handi gutxi direla munduan isuri librekoak. Alegia, presa asko eraikita daude haien ibilbidean, eta ekologoek ohartarazi gaituzte kalte ekologiko handiak eragiten duela egoera horrek. |
Thu, 23 May 2019
XXIII. denboraldiaren 37. saioa: isuri libreko ibai gutxi, Txurruka eta Pint of Science. |
Wed, 22 May 2019
Banatu dira 2019ko CAF-Elhuyar sariak. Aurten 25 urte bete ditu sariketa, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian, Beasainen. |
Wed, 15 May 2019
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren bukaerako ekitaldia da egun hauetan: azoka bat hain zuzen. Bilboko Plaza Barrian antolatu dute, urtero bezala, gazteen zientzia-proiektuen erakustaldi bat. Danel Solabarrietak aurkeztu digu. |
Wed, 15 May 2019
EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondo bat antolatzen du urtero, karrera bukatuta arlo horretan profesional bihurtu nahi duen edozeinentzat aproposa. Gu antolatzaileekin izan gara, Vega Asensio ilustratzailearekin eta Maren Ortiz biologoarekin. Graduondoa aurkeztu digute eta azaldu digute zer egin behar den hurrengo urteko edizioan parte hartzeko. |
Wed, 15 May 2019
Hiru sari eman dituzte, baina lehen edizio bat besterik ez da izan: Ikerbasque erakundeak hiru emakume ikertzaileren lanak saritu ditu aste honetan. Maria Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia Garcia Vegniory izan dira saridunak. |
Wed, 15 May 2019
XXIII. denboraldiaren 35. saioa: Ikerbasqueren errekonozimendua, ilustrazio zientifikoa eta Zientzia azoka. |
Tue, 7 May 2019
Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaiaeran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara.
Direct download: Qk32-190508_Denisovatik_kanpoko_lehen_denisovarra.mp3
Category:science -- posted at: 1:33pm EDT |
Mon, 6 May 2019
Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktoreak dietei buruz hitz egin digu, jaten duguna oso lotuta dagoelako osasunarekin. Zer ikertu den dieten arloan, zer ez, eta zein diren ondorio nagusiak. |
Mon, 6 May 2019
Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktorea izan da gurekin. Poppy Northcutt ingeniariaren istorioa ekarri digu, NASAko Apollo programako ingeniarien taldeko lehen emakumea. |
Mon, 6 May 2019
Aste honetako albistea da: kokaina-aztarnak aurkitu dituzte Ingalaterrako Suffolk konterriko kostako ganbetan; albistea da aztertu diren ganba guzti-guztietan topatu dutela kokaina. Emaitza harrigarria da hiritarra ez den inguru bateko estuarioetarako. |
Mon, 6 May 2019
XXIII. denboraldiaren 34. saioa: ganbak eta kokaina, Poppy Northcutt eta dieten mundua. |
Mon, 29 April 2019
Oskar Gonzalezekin zorionak esan diogu Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultateari, EHUn. 50 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunen artean, Oskarren hitzaldi bat dago, "Artelanetan aurkitu diren gauzarik bitxienak" izenekoa. |