Elhuyar Zientzia
Elhuyar Fundazioak aste honetan aurkeztu du elia.eus web orria. Itzultzaile automatiko bat da. Gu Amaia Jaurekirekin izan gara, Elhuyarko Itzulpengintzako Teknologiaren arduradunarekin eta elia-ren alderdi teknikoa ezagutu dugu.
Direct download: NFXXV-29c.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

XIX. mendearen bukaera. Espresionismoa. Existitzen den koadro ezagunenetako bat Munch margolariaren "Oihua" da. Baina benetan ez da koadro bakarra. Lau bertsio egin zituen. Eta haietako bi lapurtu zituzten. Oskar Gonzalezek kontatu digu koadro horien istorioak, eta haien kimikan ere murgildu gara. 

Direct download: NFXXV-29b.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

Adituen ustez, 2020an aurkeztu zen Bluetooth bertsioak ekarri zuen azken 20 urtetan saltorik handiena teknologia horretan. Audioa zaindu dute bereziki estandar horretan. Teknologia berria eta berritzailea da, eta merezi zuen aipatzea. 
Direct download: NFXXV-29a.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EDT

XXV. denboraldiaren 29. saioa: Bluetooth berria, Munch-en Oihua eta Elia.eus.

Direct download: NFXXV-29.mp3
Category:science -- posted at: 3:49am EDT

Fotosintesi naturala imitatu nahian edo, ikerketa asko egiten ari dira gaur egun. Kontu konplexua da, eta oso urruti gaude lortzetik. Gainera, esparru askoko adituak behar dira, biokimikariekin hasita adimen artifizialeko adituetara. Txoni Matxainek ekarri digu bide horretako ikerketa baten berri.

Direct download: NFXXV-28b.mp3
Category:science -- posted at: 8:12am EDT

Egun hauetan, Astrazenecaren txertoa erabiltzeari utzi diote, nahiz eta berriz ere martxan jarriko dute. Horren atzean arrazoi ekonomikoak eta politikoak daude, baina baita zalantza zientifikoak ere. Guk azken horiei buruz hitz egin nahi genuen. 
Direct download: NFXXV-28a.mp3
Category:science -- posted at: 8:11am EDT

XXV. denboraldiaren 28. saioa: Astrazeneca eta fotosintesi artifiziala.

Direct download: NFXXV-28.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EDT

Martxoaren 14an "PI" eguna ospatzen da. Matematikaz hitz egiteko aitzakia bat da, baina guk ere aitzaki horri heldu diogu. Batetik, Ainhoa Iñiguez matematikariaren ibilbidea ezagutu dugu,eta, bestetik, Euskal Herrian egiten den ikerketa matematikoa. 
Direct download: NFXXV-27c.mp3
Category:science -- posted at: 10:34am EDT

2019an hamar urte bete zituen CICnanoGUNE fisikako ikerketaren zentroak. Elixabete Garmendia kazetariak hamar urte horiek eta zentroaren sorrerako lanak bildu ditu "NanoGUNE, txiakiaren xarma" liburuan. Harekin hitz egin dugu. 

Direct download: NFXXV-27b.mp3
Category:science -- posted at: 10:33am EDT

Erronka klasiko bat da matematikan: zenbaki aleatorioak sortzea. Ez da kontu erraza, baina badu garrantzi handia. Orain, Yale Unibertsitateko fisikari batzuek asmatu dute modu bat laser kaskar baten fluktuazio kuantikoak aprobetxatuta.

Direct download: NFXXV-27a.mp3
Category:science -- posted at: 10:32am EDT

XXV. denboraldiaren 28. saioa: zenbaki aleatorioak, nanoGUNEren liburua eta Ainhoa Iñiguez.

Direct download: NFXXV-27.mp3
Category:science -- posted at: 10:31am EDT

Zenbaki berria kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu dizkigu zenbakiak dituen edukiak. Gai nagusia 5G teknologia da.

Direct download: NFXXV-26c.mp3
Category:science -- posted at: 4:43am EDT

Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak hitz egin digu adimen artifizialari buruz generoaren ikuspuntutik. Elhuyarren azterketa bat egin dute gaiari buruz. Adimen artifizialeko sistemak datu asko erabilita trebatzen dira, eta datu horietan berdintasunaren kontrako ideiarik baldin badago, sistemak anplifikatu ditzake ideia horiek.

Direct download: NFXXV-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

OpenAI enpresak GPT-3 transformerra egin du, literaltura idatz dezakeen adimen artifizialeko tresna bat. Haren onurak begi bistakoak dira, baina badu hain onuragarria ez den alde bat.

Direct download: NFXXV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

XXV. denboraldiaren 26. saioa: GPT-3ren alde iluna, adimen artifiziala eta generoa eta Elhuyar aldizkaria 2021eko martxoko zenbakia.

Direct download: NFXXV-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk argitaratu berri du Zientziaren Izarrak liburua, Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikuluen bilduma da. Emakume zientzialarien bizitzak eta lanei buruzko artikuluak.

Direct download: NFXXV-25c.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

CICbiomaGUNE ikerketa-zentroan tumoreak hazten dituzte laborategian, haien funtzionamendua ikertzeko. Hiru dimentsioko egitura adimendutan hazten dituzte tumoreak monitorizatzeko, eta hazkuntza kontrolatzen dute gorputz baten barruan egongo balira bezala. Melanomaren eta bular minbiziaren tumoreak dira. Dorleta Jimenez de Aberasturi eta Malou Henriksen azaldu digute nola lortu duten eta nolako lana egingo duten sistema horrekin aurrerantzean.

Direct download: NFXXV-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EDT

Kubako egoera ez da erraza. Baliabide gutxi dituzte COVID-19ari aurre egiteko, eta abendutik aurrera kasu asko dituzte. Baina lau txerto garatzen ari dira. Haietako bat, Soberana 2 izenekoa, azken fase klinikoan dago eta ustez laster ekoizpen industrialean sartzeko moduan.

Direct download: NFXXV-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

XXV. denboraldiaren 25. saioa: Kubako txertoa, tumoreak laborategian eta Zientziaren izarrak liburua.

Direct download: NFXXV-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EDT

1