Elhuyar Zientzia
Direct download: Info7_Irratia_-_Txernobylgo_hondamendiaren_itzala_ez_da_desa.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

Apirilaren 23an izan da Zientzia-azokaren eguna. Bilboko Plaza Barrian, ikasturte osoan zehar garatutako ikerketa-proiektuak erakutsi dira. Ikertzaileak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak. Elhuyarko AITZIBER LASAk kontatu digu nolakoa den egun handi hori. 

Direct download: NFXX-31c.mp3
Category:science -- posted at: 10:50am EDT

Fisikariak aspalditik ari dira ikertzen elektronikaren ordez edo osagarri moduan espintronika erabiltzeko. Skyrmion esparru horretako egiturak aukera bat dira, eta disko gogorren etorkizuna izan litezke. CIC-nanoGUNEko JON ANDER ARREGI fisikariak hitz egin digu Skyrmionari buruz.

Direct download: NFXX-31b.mp3
Category:science -- posted at: 10:48am EDT

Matematikari batzuek eredu matematiko bat sortu dute kameleoien mingaina matematikoki deskribatzeko. Egitura konplexua da: material elastiko bat, muskulu bat, zuntzez osatutako 15 geruza eta hezurra. Material-multzo horri esker, kameleoiak izugarri azkar zabaltzen du.

Direct download: NFXX-31a.mp3
Category:science -- posted at: 10:43am EDT

XX. denboraldiko 31. saioa: kameleoi-mingainaren matematika, skyrmion eta disko gogorrak eta Zientzia-azokaren egun handia

Direct download: NFXX-31.mp3
Category:science -- posted at: 10:15am EDT

Direct download: Qk28-160421_oroitzapenaklekualdatzea.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

Direct download: MEZU__ELHUYA.mp3
Category:science -- posted at: 7:41am EDT

Azkenaldian, supereroankortasunak bide berriak topatu ditu: zenbait material, presiopean jarrita izaera metaliko supereroale hartzen dute. DIPC zentroko ION ERREA ari da material horietako bat ikertzen, SH2, oraingoz emaitza onenak eman dituenak, hain zuzen. Alderdi teorikoa ikertzen du Ionek, eta Nature aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Guk zorionak emateko deitu diogu.

Direct download: NFXX-30c.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EDT

Galdera garrantzitsua. Guk zientziak esaten duena aztertu dugu JOSU LOPEZ GAZPIO kimikariarekin batera. Zientziak beste edozein gaian bilatzen duen gauza bera bilatzen du kasu honetan: ebidentzia. Eta funtzionatzearen arrazoiak. Oraingoz, homeopatiaren erabilerak ez du funtzionatzeko ebidentziarik eman, eta beraz, zientzia kritikoa da.

Direct download: NFXX-30b.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EDT

Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta.

Direct download: NFXX-30a.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EDT

XX. denboraldiaren 30. saioa: bideojokoak kuantikan, homeopatia bai ala ez, presiopeko supereroankortasuna Nature aldizkarian.

Direct download: NFXX-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EDT

Quark saiorako albistea. Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta.

Direct download: Qk28-160413_BideojokoakIkerketaKuantikoan.mp3
Category:science -- posted at: 6:12am EDT

ETBko Teknopolis saioan eguraldiaren iragarpenari buruzko erreportaje bat eman dute. Iragarpen fidagarria lau egunekoa da gaur egun, baina denbora-tarte hori aldatu egiten da ikerketak aurrera egin ahala. Oro har, hamar urteko ikerketak balio izaten du iragarpen fidagarria egun bat gehiagoz lortzeko. Baina horrek muga bat izango du, atmosfera sistema kaotiko bat da. Horri guztiari buruz hitz egin digu EIDER CARTONek, erreportajearen egileak.

Direct download: NFXX-29d.mp3
Category:science -- posted at: 6:35pm EDT

Donostiako Eureka museoan makil-intsektuak partenogenesi bitartez jaio dira. Horrek esan nahi du intsektu emeek ez dutela arren kontakturik izan eta, hala ere, ugaldu egin direla. LARRAITZ ETXEBERRIA partenogenesiari buruz hitz egin digu; ezagutzen diren kasu ospetsu batzuk ekarri dizkigu, eta fenomenoaren azalpena ere eman digu.

Direct download: NFXX-29c.mp3
Category:science -- posted at: 6:19pm EDT

JAVI DUOANDIKOETXEA matematikariak hitzaldi bat man du irudia eta matematikari buruz. Eguneroko bizimoduaren matematikaren zikloaren lehen hitzaldia izan da. Irudi digitalen tratamenduaz hitz egin digu, zenbat datuk osatzen dituzten irudi digitalak adibidez; FBIk erabiltzen dituen konpresio-metodoei eta ospitaleko tomografia batek dituen zailtasun matematikoei buruz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXX-29b.mp3
Category:science -- posted at: 6:11pm EDT

Txerri-organoek garrantzia dute gizakiei transplantatzeko. Baina txerri bat hiltzean, ez da erraza organoak bizirik mantentzea transplantearen zain. Soluzio bat beste bizidun baten barruan inplantatzea da, babuino batean adibidez. Horregatik, erronka handia da txerri-organoak babuinoen barruan bizirik iraunaraztea, errefusa izan gabe. Ikertzaile batzuek bi urte baino gehiagoz izan dute txerri-bihotz bat babuino baten abdomenean.  

Direct download: NFXX-29a.mp3
Category:science -- posted at: 6:01pm EDT

XX. denboraldiaren 29. saioa: txerri-bihotz bat bi urtez babuino baten barruan, irudien matematika, Eureka, partenogenesia! eta Teknopolis eta eguraldia hurrengo lau egunetan.

Direct download: NFXX-29.mp3
Category:science -- posted at: 5:41pm EDT

Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak ez dira ezagutzen guztiz. Orain, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.

Direct download: Qk27-160406_Insomnioa_eta_garuneko_materia_zuriaren_kalteak.mp3
Category:science -- posted at: 7:24am EDT

Direct download: ELHUYAR.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Aste honetan, Teknopoliseko saiokoek Bilboko zubiak bisitatu dituzte Javier Goitia ingeniariaren laguntzaz. Javier Bizkaia zubiaren zaharberritze lanetan hartu zuen parte, eta gidari aparta da Bilboko zubien  alde teknologikoa ulertzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Bilbok zubi ezberdinen katalogo handi bat duela.

Direct download: NFXX-27c.mp3
Category:science -- posted at: 4:29am EDT

TXONI MATXAIN etorri zaigu gaur irratira Linus Pauling-i buruz hitz egitera. Nobel sari bat baino gehiago jaso dituzten lau zientzialarietako bat da; jaso zuen bigarrena Bakearena izan zen. Oso pertsonaia berezia izan zen. Gaur, Paulingen ekarpen harrigarriei buruz ez ezik, haren alde ilunari buruz ere hitz egin dugu Txonirekin.

Direct download: NFXX-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28am EDT

Homo floresiensisen fosilen datazio berriak eta zehatzagoak aurkeztu dituzte aste honetan. Datazio berriaren arabera, uste baino 40.000 zaharragoak dira. Horrek gauza asko aldatzen ditu hobbit deitzen dugun hominido horren ikerketan, besteak beste, Homo sapiensarekin izan duen harremanaren hoipotesietan. Guk bi ikuspuntu aipatu nahi izan ditugu: Science aldizkarikoek argitaratutakoa eta Nature aldizkarikoek argitaratutakoa.

Direct download: NFXX-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

XX. denboraldiaren 27. saioa: Homo floresiensis noizkoa, Linus Pauling eta Teknopolis Bilboko zubietan

Direct download: NFXX-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

Direct download: Info7_Irratia_-_Tay_xalo_jaio_eta_arrazista_eta_matxista_bil.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT

Japoniako ikertzaile batzuek PET polimeroa degradatzen duten bakterioak aurkitu dituzte. PET material plastiko askoren oinarria da, eta gaur egungo polimero sintetiko erabilienetako bat. Bakterio horrek biodegradagarri bilakatzen du materiala, eta beraz, bide berri bat irekitzen du hondakinen tratamenduan.

Direct download: Qk25-160218BakterioPlastikojalea.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EDT

1