Sun, 24 November 2013
Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. Hemen dago elkarrizketa euskarara bikoiztu gabe, Forgesen jatorrizko hitzak entzun nahi duenarentzat. |
Sun, 24 November 2013
Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. |
Sun, 24 November 2013
Pikasle matematikako ikasleek egindako matemattikari buruzko aldizkari bat. Ez da berria, baina ez da oso ezaguna, eta merezi du ezagutzea. RICARDO GRANDE zuzendarietako bat, bosgarren mailako ikasle bat, gurekin izan da aldizkariari buruz hitz egiteko. |
Sun, 24 November 2013
Teknopolis saioaren azken programan liztor asiarrari buruzko erreportaje bat eegin du BEGO ZUBIAk. Liztor inbaditzaile horri buruz hitz egin genuen azken alditik, aurrerapenak egon dira haien aurkako borrokan. Orain, badago pozoin bat liztorraren larben aurka erabil daitekeena. Eta ikerketa egiten ari dira feromonen bitartez liztorra erakartzeko. |
Sun, 24 November 2013
JABI ASURMENDI gure informatika praktikoan adituak telebistari buruz hitz egin digu. Gaur egun, telebista edozein tokitan ikus daiteke gailu berriei buruz (tabletak, telefono mugikorrak eta abar), eta zerbitzu asko daude telebistako edukiak Internetez ikusi ahal izateko. Jabik abantailez eta arazoez hitz egin digu. |
Sun, 24 November 2013
XVIII. denboraldiaren 11. saioa: Telebista Internetetik, liztor asiarraren azken berriak, Pikasle aldizkaria eta Forges. |
Sun, 17 November 2013
XVII. denboraldiaren 10. saioa: Hegaluze baten bidaia eta Teknopolisen espaziora begira bidaian. |
Sun, 17 November 2013
Teknopolis saioan hainbat bidaia egin dituzte azken 15 urteeta. Batuzk espazioarekin zerikusia duten ikerketa zentroetara. Gaur, OIHANA JAUREGIk azken haietako hiru kontatu dizkigu. Tartean, berak egindako bidaia bat, Moskura, kosmonauten Yuri Gagarin entrenamendu-zentrora. |
Sun, 17 November 2013
Euskal kostatik gertu markatutako hegaluze bat Venezuelako uretan harrapatu dute biologoek. Puntu batetik bestera, 6.370 kilometro daude lerro zuzenean, eta hori errekorra da biologoen erregistroetan. Baina agian hegaluze horrek askoz bidaia handiago egin du. Gaur, HARITZ ARRIZABALAGA Azti-Tecnalia ikertzailea izan dugu gurekin. Atunetan aditua da, markatu izan dizut atunak, eta ICCAT erakundean (Atlantikoko atunak kontserbatzeko nazioarteko batzordean) hegaluzeen atalaren burua da. Hark emango digu errekor honen inguruko perspektiba. |
Sun, 10 November 2013
Onddo beltza, Boletus edulis, basoan hazten da eta biltzeko, bilatu egin behar da. Biltzaile batzuek badakite non hazten diren, baina aukera batean eta bestean, ez du biltzaileak aukeratzen onddoa hazten duen tokia. Baina agian egun batean posible izango da. Agian, egun batean onddoak erein egingo dira, noaki, haiek hazteko egokiak diren inguruetan. Horretarako ikerketak martxan daude, eta IÑAKI LETURIA Tknopoliseko erreportariak gaiari heldu dio telebistako saio batean. |
Sun, 10 November 2013
NAHIKARI BLANCO, gure matematikaria paradoxa klasiko batzuekin etorri da estudiora. oro har, matematikariek atsegin dituzte paradoxak, filosofiara hurbiltzeko oso "era matematiko" bat delako. Paradoxak aurkeztu dizkigu Nahikarik, eta, bide batez, horretaz filosofatu dugu berarekin. |
Sun, 10 November 2013
IXA taldeak, euskararen ikerketa informatikoa egiten duen taldeak, 25 urte bete ditu, eta aste honetan ospatu dute. EHUko ikertzaileak dira, XUXEN zuzentzaile ortografikoaren egileak, eta itzulpen automatikoa bezalako arloetan egiten dute ikerketa. Aste honetan talde horietako bi kide izan ditugu gurekin. Batetik, sortzaileetako bat, IÑAKI ALEGRIA informatikaria, eta, bestetik, ikertzail egazte bat, ITZIAR GONZALEZ hizkuntzalaria. Biek ekarri digute haien eskarmentuaren berri IXA taldean, bi ikuspuntu ezberdinetatik ikusita. |
Sun, 10 November 2013
XVIII. denboraldiaren 9. saioa: IXA taldeak 25 urte, paradoxa matematikoak eta perretxkoak ereiten Teknopolisen. |
Sun, 3 November 2013
XVIII. denboraldiaren 8. saioa: Muturreko klimak, Teknopolisen biriketatik kanpoko tuberkulosia eta Mlodinow-ren minbizia. |
Sun, 3 November 2013
Leonard Mlodinow fisikariak, "El Arcoiris de Feyman" liburuaren idazleak, harreman oso berezia zuen Richard Feynmanekin. Caltech institutuan ezagutu ziren Feynmanen bizitzaren azken urteetan. Feynmanek minbizia zuen, eta urte batzuk geroagoa hil egingo zen. Baina Mlodinowri ere, bat-batean, minbizia diagonostikatu zioten. |
Sun, 3 November 2013
Teknopolis saioan NAGORE REMENTERIAk erreportaje bat osatu du tuberkulosia mota berezi bati buruz. Biriketatik kanpo garatzen den tuberkulosia da. Hezurretan, obulutegian edo beste toki batean garatutako tuberkulosia diagnostikatzea oso zaila da, biriketan egotea espero baita. Eta diagnostiko berantiarrak arazo handiak ekartzen ditu. Kasu interesgarri horiei buruz hitz egin digu Nagorek. |
Sun, 3 November 2013
ONINTZE SALAZARek, gure trumoilariak, munduko muturreko klimak aurkeztu dizkigu. Lau galderari erantzun dizkio: zen den munduko tokirik euritsuena, zein den lehorrena, zein beroena eta zein hotzena. Eta ez dizkigu bakarrik datuak eman; gainera, zergatiak azaldu dizkigu eta anekdota batzuk ere kontatu dizkigu. |