Mon, 25 May 2015
TXONI MATXAIN, gure kimikari kuantikoak tunel efektuari hitz egin digu, fenomeno kuantikoetan ikusgarrienetako bat. Zergatik gertatzen den ez da erraza ulertzeko, baina harrigarria da gure ohiko bizimoduan zenbatetan azaltzen den. |
Mon, 25 May 2015
Donostiako Eureka museora joan gara animaliak eta haien ekosistemak ezagutzera. Izan ere, museoak gela bat zabaldu du animaliekin, eta LARRAITZ ETXEBERRIA gidari-lanak egin dizkigu gela bertatik bertara ezagutzeko. Irrati bidezko poaseotxo bat suge eta armiarmen artean. |
Mon, 25 May 2015
Frankensteinen istorio bat dirudi aspaldiko esperimentu batek: sagu zahar baten eta gazte baten zirkulazio-sistemak lotu eta odola bietatik pasarazita, sagu zaharrak onurak jasotzen ditu odol-hodietan, neuronetan eta muskuluetan. Baina zergatik? Duela urte gutxi batzuk talde batek aurkitu zuen proteina bat zela horren erantzulea, baina orain zalantzan jarri da proteinaren ekarpena. |
Mon, 25 May 2015
XIX. denboraldiaren 37. saioa: sagu zaharra sagu gaztea, Animaliak Eureka museoan eta tunel efektua. |
Mon, 18 May 2015
UEUk antolatu du ikertzaile euskaldunen I. kongresua, Durangon. Hiru egunetako kongresu handia, hitzaldiekin, aurkezpenekin, posterrekin eta ikastaroekin. IÑAKI ALEGRIAk egin digu kongresuaren balorazio txiki bat, eta aurrera begirako ideiez ere hitz egin digu. |
Mon, 18 May 2015
2014ko CAF-Elhuyar aste honetan banatu dira. Kazetaritza-lanen atalean AMAIA PORTUGAL kazetariak irabazi du, legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkari batean sartu zuelako. Albiste aipagarri bat prentsarako idatzitako artikulu batean; horrekin irabazi du Amaiak saria. Harekin izan gara horretaz hitz egiteko. |
Mon, 18 May 2015
CAF-Elhuyar sariak dagoeneko banatu dira. Hona hemen irabazleak zein izan diren. |
Mon, 18 May 2015
Badira urte batzuk obuluak izoztu daitezkeela, eta aukera horrek eskari pilo bat eragin ditu Estatu Batuetan. Horregaik, ikerketa batek aztertu du zein den emakume batentzako adin egokiena obuluak izozteko, aurrerago umeak izan nahi dituenean. Baina ikerketa horretarako datuak ez dira zientifikoak bakarrik. Ekonomikoak ere hartu dituzte kontuan.... |
Mon, 18 May 2015
XIX. denboraldiaren 36. saioa: zer adinetan izoztu obuluak, CAF-Elhuyar saridunak, Legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkarian eta IKERGAZTE 2015. |
Mon, 11 May 2015
AITZOL LASA matematikariak bere bigarren liburua aurkeztu digu, Usategiaren Printzipioa. Gazteentzat idatzitako abentura-liburua da, eleberri bat, eta usategiaren printzipio matematikoan oinarrituta dago. |
Mon, 11 May 2015
Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia, 25. urteurrena iospatzen ari da. Zorionak!! ONINTZE SALAZARek kontatu digu nola eboluzionatu duen agentziak zientziaren ikuspuntutik 25 urte horietan. Benetan interesgarria. |
Mon, 11 May 2015
XIX. denboraldiaren 35. saioa: Zorionak Euskalmet eta Usategiaren Printzipioa. |
Mon, 4 May 2015
Aste honetan, "Eureka!" esan dugu Eureka museoko ELENA ROSALESekin. Muxuen anatomia eta mekanika ekarri dizkigu irratira. Muxu batek karga handia dakar atzetik, psikologikoa eta afektiboa, baina zalantzarik gabe zientifikoa ere bai. Alde zientikfikoa gurean tratatu dugu. |
Mon, 4 May 2015
Tatuatzaile batek Aspergillus nidulans onddoaren marrazki bat egin zuen, eta marrazki hori Genetics aldizkariaren azalean argitaratu dute. Istorio hori eta atzean dagoena kontatu digute EHUko ELI OIARTZABAL eta OIER ETXEBESTE biokimikariek. |
Mon, 4 May 2015
Aranasbideak irekita mantentzen duen egitura bat sortu dute 3d inprimagailu baten bitartez, eta gaixo dauden ume batzuei jarri diete. Gaixotasunak trakea eta bronkioak pixkanaka ixten ditu, ume ito arte, baina garatze-fasean bakarrik eragiten die. Beraz, urte batzuetan desegingo den poliemro batez egin dute, polikaprolaktonaz, eta, hortaz, gaixotasunaren efektua eta egitura batera desagertuko zaie umeei. |
Mon, 4 May 2015
XIX: denboraldiaren 34. saioa: Polikaprolaktona umeen eztarrian, Aspergillus, tatuatzailea eta biokimikariak eta Muxuen anatomia eta mekanika |