Elhuyar Zientzia
Azken urteotako hitzaldien bideoak hasi dira Lemniskata taldeko kideak Youtuben eskaintzen. Haien kanala, "lemniskata sarea", aukera ona da egun hauetan zientziako hitzaldiak ikusteko. Jose Luis Etxezarretak kontatu digu zer eskaintzen duten. 
Direct download: NFXXIV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EST

Itxialdia baino lehenagoko gai bat berreskuratu dugu: krema hidratatzaileen kimika. Mentxu Aiertza eta Lorena Arrastua Don Bosco ikastetxeko kimikariek azaldu digute oinarrrian nolakoak diren, nolakoa den azala eta zer konplexua den bien arteko elkarrekintza.

Direct download: NFXXIV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EST

Frantziako aztarnategi batean duela 50.000 urteko soka-puska bat topatu dute, hiru harizpi txirikordatuz egina. Lehengaia, konifera baten azalaren barruko geruza. Teknologiaren historian sekulako aurrerapena da; aurkikuntzak esan nahi du neandertalak gutxieneko abstrakzio matematiko bat aplikatzeko gai zirela.

Direct download: NFXXIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EST

XXIV. denboraldiaren 33. saioa: neandertalen soka, krema hidratatzailea eta Lemniskara sarea.

Direct download: NFXXIV-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EST

Orion konstelazioko Betelgeuse izarrari buruz hitz egin dugu Naiara Barrado astronomoarekin. Profesionalen foroetan asko hitz egin dute izar horrek izan duen distira galerei buruz. Distiran murrizketa urritik neurtu diote, baina ez dago argi zer gertatzen ari den. Guk hipotesi nagusiak esploratu ditugu.

Direct download: NFXXIV-32c.mp3
Category:science -- posted at: 10:21am EST

Atmosfera garbiago dago koronabirusaren krisiaren ondorioz. Isurketa gutxiago daude eta hegazkin gutxiago ere bai. Euskalmeteko Onintze Salazarrek hori azaldu digu, baina alde iluna ere azaldu digu. Hegazkin komertzialek datu asko jasotzen dituzte meteorologiako ereduetan erabiltzeko, eta oraingo egoeran, datu horien faltan gaude. Eta falta hori nabaritu egiten da.

Direct download: NFXXIV-32b.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EST

Zenbakiei oso lotuta bizi gara koronabirusaren krisi honetan. Baina ez ditugu behar bezala erabiltzen. Ondo erabili eta interpretatu behar dira portzentaiak, joera numerikoak eta abr. Eta ez gara beti ondo ari zenbakiekin.

Direct download: NFXXIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 10:18am EST

XXIV. denboraldiaren 32. saioa: zenbakiak patrimonio, atmosfera garbia eta meteorologia eta Betelgueuse.

Direct download: NFXXIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 10:17am EST

Epidemiekin eta zientziarekin zerikusi duten bi fikzio lan gomendatu ditugu: eleberri bat eta pelikula bat: Connie Willis idazlearen Doomsday Book (El libro del día del Juicio Final)  eta Patrice Leconte zuzendariaren Ridicule pelikula. 

Direct download: NFXXIV-31c.mp3
Category:general -- posted at: 5:23am EST

Dibertimentu kromatikoa izango dugu gaur, oso kolore-paleta bereziarekin. Oskar Gonzalezek pigmentu oso bitxi batzuen istorioak ekarri dizkigu, batez ere, momia marroia, india horia eta Tiroko purpura pigmentuena. Horrez gain, margotzeko modu arrarori buruz hitz egin digu, istorio eskatologikoak gehienak, pidmentuekin lotuta.

Direct download: NFXXIV-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EST

Belgikako Errege Behatokiko sismologo batek detektatu du Bruselak berak asko z gutxiago bibratzen duela jendea konfinamenduan dagoelako. Besteak beste, hirian izaten diren lurrikara oso txikiak detektatzeko aukera dute orain, hiriaren burrunbarik gabe. Beste hiri batzuetan ere ondorio bera aurkitu dute.

Direct download: NFXXIV-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EST

XXIV. denboraldiaren 31. saioa: koronabirus bat sismografoan, pigmentu bereziak eta bi gomendio epidemiologiko.

Direct download: NFXXIV-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EST

Elhuyar aldizkariaren Ekinean atala emakume zientzialari gazteen lanari buruzkoa izan da bost urtetaz. Orain, berdintasunaren esparrua zabalduko dute atalean. Apirilean, Oier Lakuntza kimikari itsua elkarrizketatu dute. Elhuyarko Ana Galarraga eta Oier Lakuntza bera izan dira gurean Ekinean atalaren aldaketa horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-30c.mp3
Category:science -- posted at: 2:42am EST

Txoni Matxinek biokimika pixka bat ekarri digukuantikaren atalera. proteinek gune aktiboetan erabiltzen dituzten trikimailu kuantikoen berri eman digu, batez ere proteinek hidrogeno-zubien bitartez nola heltzen dioten aldatu nahi duten molekulari.

Direct download: NFXXIV-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EST

Meteorologoek detektatu dute ipar poloaren gainean jaitsiera bat ozono estratosferikoan. Egoera hori hego poloan izaten da, baina oso noizean behin baita ipar poloan ere. Ozooaren kontzentrazioaren bilakaerak, hala ere, goranzko joera duka eta litekeena da aste gutxi batzuetan ohiko egoera berreskuratzea.

Direct download: NFXXIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EST

XXIV. denboraldiaren 30. saioa: ozono geruzaren zuloa iparraldean, proteinen kuantika eta Ekinean atala Elhuyar aldizkarian.

Direct download: NFXXIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 2:38am EST

1