Elhuyar Zientzia

Euskaraz funtzionatzen duen Mycroft bozgorailu adimenduna aurkeztu digute Elhuyarko Igor Leturiak, Skurako Jaione Martinezek eta Talaioseko Beñat Irasuegik. Adimen artifiziala hizketaren ezagutza eta sintesia lantzeko, eta etzeetan sartzen ari zaigun teknologia bat euskaraz izateko.

Direct download: NFXXV-15c.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Txinako Hefei hiriko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean, argian oinarritutako ordenagailu bat egin eta erabili dute. Eta lortu dute frogatzea konputazio kuantikoak etorkizunean ekarriko duela kalkuluan azkartasun oso handia. Txoni Matxainek kontatu digu zer diren ordenagailu kuantikoak eta nolako sekretuak dituen funtzionamenduak.

Direct download: NFXXV-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Hiri bat bada Electric City izenekoa Estatu Batuetan. Eta Electric City ezizena duten hiri asko daude Etstau Batuetan, Kanadan eta Eskozian. Izena eta ezizenaren arrazoiak biltu ditugu.

Direct download: NFXXV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

XXV. denboraldiaren 15. saioa: Electric City, ordenagailu kuantikoa eta Mycroft.

Direct download: NFXXV-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Hemisferio bat txuria eta bestea beltza ditu Japetok, Saturnoko hirugarren sateliterik handienak. Oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zergatik, baina badateoria sendo bat hori azaltzeko. Guk proposatu dugu Japeto argazkien bidez behatzea.  
Direct download: NFXXV-14c.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

Areciboko irrati-teleskopioa zaharra zegoen, eta gainera, bi istripu gertatu dira eta instalazioa suntsitu egin da. Irrati-astronomiaren ikonoa izan da, eta orain, 57 urte lanean egon ondoren, desagertu da. Itziar Aretxaga Mexikoko INAOE institutuko astrofisikariarekin gainbegiratu diogu Areciboko historiari.

Direct download: NFXXV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

Antibiralen ikerketa ez da geratu, nahiz eta COVIDaren kontrako txertoak azkar garatzen ari diren. Ivermektina, bizkarroien kontrako botika bat, antibiralen ikerketan sartu da, eta egindako ikerketa guztietan oso emaitza onak eman ditu koronabirusaren kontra. Dena den, oraindik ez daude ikerketa nahikoak egin agentzia kontrolatzaileek ivermektina onar dezan. Auskalo aurrera egingo duen ala ez.

Direct download: NFXXV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 9:36am EDT

XXV. denboraldiaren 14. saioa: ivermektina, Areciboko teleskopioa eta Japeto.

Direct download: NFXXV-14.mp3
Category:science -- posted at: 9:35am EDT

Abenduko zenbaki kalean da. Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria. Gai nagusiak, COVIDari buruzko gogoeta luzera begira eta Agustin Arrieta filosofoaren elkarrizketa.

Direct download: NFXXV-13c.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

EHUk gradu berri bat jarri du martxan. Karrera berri bat. Orain arte, informatikaren barruko ikasgai multzo bat zen adimen artifizialaren ikasketa. Aurten hasita, berriz, gradu osoa egin daiteke adimen artifizialaren inguruan. Itziar Irigoien Donostiako Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako Dekanordeak aurkeztu digu gradu berria, eta adimen artifizialari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-13b.mp3
Category:science -- posted at: 9:37am EDT

Adimen artifizialak ekarri du hamarkada askotan bilatutakoa: aminoazidoen sekuentzia batetik proteinaren 3d egitura iragartzeko metodoa. Biologiaren erronka nagusietako bat izan da azken hamarkadetan, eta DeepMind proiektuko AlphaFold programak lortu du. Sekulako aurrerapausoa proteinen biologian, medikuntzan, biokimikan eta adimen artifizialean.

Direct download: NFXXV-13a.mp3
Category:science -- posted at: 9:36am EDT

XXV. denboraldiaren 13. saioa: proteinen tolesteko modua iragartzen, adimen artifizialaren gradu berria EHUn eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia.

Direct download: NFXXV-13.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

Kontatu zure tesia 6 mezutan. Hori da UEUk eskatzen diena tesi bat egiten ari diren ikertzaileei, txiotesia lehiaketan parte hatrzeko. Aurtengo edizioaren irabazleak, Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, gurekin izan dira. Zelula amen terapiari buruzko tesia lehena, eta zine-zuzendari baten lanari buruzkoa bigarrena.

Direct download: NFXXV-12c.mp3
Category:science -- posted at: 10:28am EDT

Bateriak erabiltzen dituzten gailuez inguratuta bizi gara. Horregatik galdetu nahi genion aditu bati nola funtzionatzen duten eta gure usteak bateriei buruz zuzenak ala okerrak diren. CICenergiGUNEko Oier Lakuntza izan da gure aditua. Etxeko bateriak aztergai.

Direct download: NFXXV-12b.mp3
Category:science -- posted at: 10:27am EDT

COVIDaren kontrako txerto bat garatzeko proiektu bat baino gehiago daude. Haien arteko aldea, besteak beste, txertoa gordetzeko behar den tenperaturan datza. Horren zergatiak interesa badu zientziaren ikuspuntutik, baina baita ekonomiaren ikuspuntutik ere. Azken batean, txertoaren banaketaren kondizioek eragin handia dutelako prezioan.

Direct download: NFXXV-12a.mp3
Category:science -- posted at: 10:24am EDT

XXV. denboraldiaren 12. saioa: zergatik hotza txertoak gordetzeko, etxeko bateriak eta txiotesia.

Direct download: NFXXV-12.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EDT

Askotan esaten da gailu elektronikoen argi urdinak zaildu egiten duela lo hartzea, eta estresa eragiten duela begietan. Baina ikerketa zientifikoek ez dute horrelakorik baieztatzen. Beraz, argi urdina iragazten duten betaurrekoak ez dira lo ezin hartzearen arazoaren konponbide bat, gailu elektronikoei dagokioenez.

Direct download: NFXXV-11c.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

Iker Badiola EHUko ikertzaileak Cangrejo de Troya liburua aurkeztu digu. Minbiziari buruzko dibulgazio-liburua da, bere ikergaia, hain zuzen. Liburua oso estilo argian idatzita dago, eta minbizia ulertzeko behar diren azalpen guztiak ematen ditu. Biokimikako oinarrizko kontzeptuetatik hasita, minbiziaren azken tratamenduetara kontatzen ditu Badiolak liburuan. Gurekin izan da irratian, eta gai delikatu honi buruzko solasaldi atsegin bat izateko aukera eman digu. 

Direct download: NFXXV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 9:12am EDT

16 urte dira Nebulosa urdinaren izarra aurkitu zutela astronomoek. Argi ultramorearen bidez begiratuta nebulosa urdin bat ikusten zaio inguruan, eta astronomoek ez zekite zergatik. Orain, eredu matematiko baten bitartez, badute hipotesi bat horrelako astro batentzat: bi izarren talkaren bitartez sortutako izarra da.

Direct download: NFXXV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 8:24am EDT

XXV. denboraldiaren 11. saioa: nebulosa urdinaren izarra, Cangrejo de Troya eta gailu elektronikoen argi urdina.

Direct download: NFXXV-11.mp3
Category:science -- posted at: 8:21am EDT

Marguerite Pereyk frantzioa elementua aurkitu zuen aktinioa ikertzen ari zenean. Isotopo egonkorrik ez du frantzioak eta ez da inoiz lortu kantitate aipagarririk sortzea. Kondizio horietan, oso zaila da elementu hori aurkitzea, are zailagoa XX. mendearen lehen erdian, baina Pereyk lortu zuen. Mentxu Aiertza kimikariak kontatu digu haren istorioa.

Direct download: NFXXV-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:02pm EDT

Gaur kalitate handiko fisika izan dugu gurean. Material batzuk izan daitezke aldi berean magnetikoak eta ez-magnetikoak, piezaren geometriaren arabera; topologiaren arabera. Material topologiko hauek ikertzen dituzte DIPCko Maia Garcia eta EHUko Luis Elkoro fisikariek. Nature aldizkarian artikulu garrantzitsu bat argitaratu berri dute gaiari buruz. Biak izan dira gurekin. 
 
Direct download: NFXXV-10b.mp3
Category:science -- posted at: 11:54am EDT

Pfizer eta BioNTech enpresek COVIDaren kontrako txerto bat aurkeztu dute. Ustez, eraginkortasun handiko txertoa. Baina oraingoz ez dute argitalpen zientifikorik egin, eta ez dago kontrastatuta. Beraz, ez dago modurik jakiteko nola garatu duten. Horregatik, zientzialariak baikorrak dira, baina zuhurra. Oso zuhurrak.

 

Direct download: NFXXV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 11:50am EDT

XXV. denboraldiaren 10. saioa: COVIDaren txertoa, material topologikoak eta frantzioaren aurkikuntza.

Direct download: NFXXV-10.mp3
Category:science -- posted at: 11:41am EDT

Aitzol Lasa matematikariak gazteentzat idatzitako azken eleberria aurkeztu digu, Nafarroako mariskala. Zientzia fikzioa gazteentzat. Eleberriak istorio interesgarria kontatzen du, distopia bat Nafarroako historian oinarritua.

Direct download: NFXXV-09d.mp3
Category:science -- posted at: 5:28am EDT

11 urteko neska batek eman zion izena Pluton planetari 1930ean (gaur egun planeta nanotzat hartzen dugun jhorri). Venetia Burneyk, neska horrek, ez zuen astronomiaren munduarekin harremanik, eta hala ere, berak proposatutako izena Estatu Batuetako goi mailako zentro zientifiko batera iritsi zen, Lowell Behatokira. Haiek izendatu zuten Pluton Burneyk botatako izenarekin.

Direct download: NFXXV-09c.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EDT

Bizkaia zubia 2010etik, eta inkesta baten ondorioz, Somorrostroko gorria izeneko kolorez margotuta dago. Oskar Gonzalez kimikariak kontatu digu inkestaren istorioa, eta burdinaren eta Bilboko itsasadarraren arteko loturaz hizt egin digu.

 

Direct download: NFXXV-09b.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

Bi albiste irratsaioa irekitzeko.  Batetik, frogatu da duela 5/6 hilabete COVID-19arekin kutsatutako jendearen sistema immunologikoak oraindik ere erantzun immune ona duela. Bestetik, materia eta antimateria ikertzeko ERC Synergy beka bat eman dietela DIPC zentroko eta EHUko fisikariei. 
Direct download: NFXXV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

XXV. denboraldiaren 9. saioa: Bizkaia zubiaren kolorea, Pluton eta neskatoa eta Nafarroako Mariskala.

Direct download: NFXXV-09.mp3
Category:science -- posted at: 5:23am EDT

Euskalmeteko Onintze Salazarrek isasoko olatuei buruz hitz egin digu. une honetan alerta laranjan gaude, eta Onintzek azaldu digu nola sortzen diren, zer motako fenomenoek eragiten dituzten eta nolakoak diren olaturik berezienak, alegia, tsunamiak eta marea ziklonikoen ondorioz sortutakoak.

Direct download: NFXXV-08c.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

Maira Aguiar epidemiologoarekin izan gara, BCAM institutuanlan egiten duen epidemiologoarekin, eta galdetu diogu nola bizitzen ari diren COVID-19aren bigarren olatu deitzen dugun hau. Atzera begira ere, pandemia udan nolakoa izan zen galdetu diogu. BCAMen eredu matematikoa nahiko emaitza onak ematen ari da, eta 15 egunerako iragarpena emateko moduko tresna bat bilakatu dute.

Direct download: NFXXV-08b.mp3
Category:science -- posted at: 9:21am EDT

Azken hilabeteetan Betelgeuse izarrak jokabide xelebrea izan du, eta astronomoek uste izan zuten haren leherketa gertu egoin zitekeela. Baina azterketa berrien arabera, izarra lehertzeko urruti dago. Azterketak emaitza deigarrriak eman ditu, uste baino txikiagoa baita Betelgeuse, eta uste baino gertuago dago.

Direct download: NFXXV-08a.mp3
Category:science -- posted at: 9:20am EDT

XXV. denboraldiaren 8. saioa: Betelgeuse, COVID-19aren bigarren olatua eta olatuen alerta laranja.

Direct download: NFXXV-08.mp3
Category:general -- posted at: 9:18am EDT

Goierriko Lemniskata taldeak udazkeneko programazioari ekin dio. Ordizian ari dira dibulgazioko hitzaldiak antolatzen Ordizientzia programaren barruan, eta beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte azarorako. Jose Luis Etxezarreta izan da gurekin programazioa aurkezteko.

Direct download: NFXXV-07b.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

EAEko kobazuloetan labar-artea bilatzeko eredu matematiko bat garatu dute Diego Garate, Iñaki Intxaurbe eta heikin lan egiten duten arkeologoek. Ezagutzen diren kasuetatik abiatuta, eta estatistikako erramintak erabilita, eredu matematikoak artea topatzeko probabilitate bat ematen die kobazulo bakoitzarentzat, hainbat aldagai kontuan hartuta. Bi arkeologoek arrakasta izan dute eredua erabili dutenean Bizkaiko kobazuloetan.

Direct download: NFXXV-07a.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EDT

XXV. denboraldiaren 7. saioa: paeolitikoaren artea bilatzen eta Lemniskata eta Ordizientzia.

Direct download: NFXXV-07.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

Elhuyarko Josu Aztiriak EHUko ikastaro bat aurkeztu digu hizkuntza eta adimen artifizialaren egoera uztartzen dituena. Iraultza batean murgilduta gaude euskararen kasuan, bai eta beste hizkuntzen kasuetan ere. Eta horretaz jardungo dira ikastaroan.

Direct download: NFXXV-06d.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

Materiaren oinarriak hutsean daude. Orduan, zenbateraino gaude hutsa kuantikoz osatuta? Twitter bidezko kontsulta batek ireki digu kuantikari buruzko gogoeta baten atea.

Direct download: NFXXV-06c.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

COVID-19aren kontrako txertoa balego, zer egingo genuke? Jakin behar da nolakoa den eta noiz, non eta zeinekin erabil genezakeen, baina gogoeta luze bat beharko luke egoera berriak. Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak artikulu bat egin du gogoeta horretaz hitz egiteko. Gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXXV-06b.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Zer da meme bat? Eta kalean dabilen ideiari helduta, esan daiteke meme bat dela internetez zabaltzen den txorakeria bat dela. Baina meme hitza zientzia-dibulgazio liburu batetik dator. Pertsona batek beste bati transmititzen dion informazioaren oinarrizko unitatea da. Richard Dawkins dibulgatzaile ospetsuak asmatu zuen hitza.

Direct download: NFXXV-06a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXV. denboraldiaren 6. saioa: meme, COVIDen txertoaren aurrean zer?, huts kuantikoa eta euskara eta adimen artifizialean.

Direct download: NFXXV-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

Nobel sariak iritsi dira. Medikuntzakoak C hepatitisaren ikerketa,sarituko du; fisikakoak zulo beltzena eta kimikakoak geneak editatzeko CRISPR teknika. Hiru gai horien ikerketak protagonista aurten.

Direct download: NFXXV-05c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Birusak oso txikiak dira. Oso-oso txikiak; bakterioak baino 1.000 aldiz txikiagoak izan daitezke. Horregatik, fisika kuantikoaren legeen arabera funtzionatzen dute. Horregatik, Txoni Matxain gure adituak, birusen kuantikari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-05b.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

Urriaren 4tik 10era, urtero Munduko Espazioaren Astea ospatzen da. Aurtengo leloa "Sateliteak bizimodua hobetzen dute” izan da, eta sateliteen onurei buruzko ekitaldiak proposatzen dituzte.

Direct download: NFXXV-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

XXV. denboraldiaren 6. saioa: Munduko Espazioaren Astea, birusen kuantika eta Nobel sariak.

Direct download: NFXXV-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

Elhuyarreko I+G taldeko ikertzaileek bilatzaile bat garatu dute literatura zientifikoan COVID-19ari buruzko artikulu espezializatuak bilatzeko. Adimen artifizialaren bitartez egiten du lan, sare neuronalekin, eta arrakasta handia lortu du, Estatu Batuetako NISTinstitutuko lehiaketa batean bigarren geratu delako. Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente etorri zaizkigu bilatzaileaz hitz egitera.

Direct download: NFXXV-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

2020ko urria iritsi da, eta ETBko Teknopolis zientzia-programa antenan da. Erronka handia da COVID-19aren garaian programa ondo egitea eta informazio egokia zabaltzea. Horretaz aritu da Nagore Rementeria programaren zuzendaria.

Direct download: NFXXV-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Asfixia perinatala arazo handia da jaiotzeetan. Arriskua dagoenean irtenbidea zesarea bat egitea da, baina ez da erraza erabakitzea noiz behar den zesarea eta noiz ez. Horri laguntzeko metodologia bat garatu du CICnanoGUNE zentroko talde batek, Raman espektroskopia (analisi metodo bat) eta adimen artifiziala konbinatuta. Ion Olaetxeak kontatu digu zertan datzan metodologia hori.

Direct download: NFXXV-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

CICbiomaGUNE zentroan, aurrerapauso handia eman dute bizkarrezurraren lesioak tratatzeko tekniketan. Karbonozko nanohodiak eta polimeroak erabilita lortu dute neuronak elkarri konektatzea, lesioak etena eragin dituen puntuetan. Oso albiste ona da.

Direct download: NFXXV-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

XXV. denboraldiaren 4. saioa: bizkarrezur muinaren lesioak, asfixia perinatala saihesteko teknika, Teknopolis eta COVID-19aren bilatzailea.

Direct download: NFXXV-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

Oskar Gonzalez kimikariak liburu bat argitaratu du elementu kimikoak artearen barruan duten presentziari buruz. Por qué los girasoles se marchitan liburua historiaz beteta dago, eta Oskar bera etorri da liburua aurkeztera.

Direct download: NFXXV-03c.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

COVIDaren kontrako txertorik ez dago, oraingoz behintzat. Gripearen kontrakoa bai, urtero sortzen dugu bat. Bioaraba institutuko ikertzaile-talde batek aztertuko du ea griparen txertoak eraginik ote duen COVIDaren infekzioan. Talde horretako burua, Naiara Parraza, gurekin izan da taldearen lana azaltzeko.

Direct download: NFXXV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

Ikerketa batzuek diote nikotina molekulak babesten duela COVIDaren infekzioaren kontra. Beste batzuek, hain zuzen kotrakoa esaten dute. Bada informazio asko gai honi buruz, baina dena ez da fidagarria eta kontua ez da batere argia. 
 
Direct download: NFXXV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

XXV. denboraldiaren 3. saioa: COVID eta nikotina, COVID eta gripea eta Oskar Gonzalezen liburua.

Direct download: NFXXV-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

EHUk argitaratzen duen Ekaia dibulgazio-aldizkariak itsasoari buruzko zenbaki berezia argitaratu berri du. Itsasoarekin zerikusia duten ikerketa asko, eta baita bestelako artikulu historikoak ere. Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao izan dira gurekin zenbaki berria aurkezteko.

Direct download: NFXXV-02c.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EDT

Ohiko eguzki-panelek gehienez % 30ko eraginkortasuna dute. Baina fisikariak material eta fenomeno fisiko berriak probatzen ari dira hori hobetzeko. Adibide bat da CFMko Julen Ibañez fisikaria. Beka bat jaso du ikerketa talde oso bat antolatzeko. Helburua efektu fotoboltaiko masiboa ikertzea da, eguzki-panelak hobetzeko balio lezakeen fenomeno fisiko bat.

Direct download: NFXXV-02b.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EDT

DNAren ikerketa erraldoi batek erakutsi du bikingo asko ez zutela Eskandinaviako jatorririk. Horrek indartzen du historialariek zabaldutako ideia bat, alegia, bikingo hitzak ez duela etnia bat adierazten, baizik eta ogibide bat. Bikingoak ziren itsasontzietan espedizioak egiten zituztenak. Lehorrean geratzen zirenak, ordea, ez ziren bikingoak. 
Direct download: NFXXV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EDT

XXV. denboraldiaren 2. saioa: bikingoen DNA, Julen Ibañez eta eguzki-panelen fisika eta EKAIA itsasoan

Direct download: NFXXV-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:49am EDT

EHUko udako ikastaroetan Donostia Sustainability Forum plataforma aurkeztu dute, ingurumenari, klima-aldaketari eta beste hainbat gairi buruzko topaketak, ikastaroak eta hitzaldiak biltzen dituen topagune bat. Koro de la Caba idazkari akademikoak aurkeztu digu plataforma berria.

Direct download: NFXXV-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EDT

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Aurtengoan, COVID-19ari buruzko eduki asko ditu, tartean txertoei buruzko kontuak. Ana Galarraga erredaktorearekin hitz egin dugu zenbaki berria aurkezteko, eta, bide batez, gaixotasunari buruz hainbat kontu aipatzeko.

Direct download: NFXXV-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54pm EDT

Jende asko kutsatu da SARS-CoV-2 birusarekin. Eta kasu gutxi batzuetan bi aldiz infektatu direnen kasuak ere baieztatu dira. Baina zientzialariek zalantza handiak dituzte bigarren infekzioari buruz. Artikulu batek 3 galdera garrantzitsu plazaratu ditu; erantzunik gabeko galderak, oraingoz.

Direct download: NFXXV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48pm EDT

XXV. denboraldiaren lehen saioa: bigarren aldiz infektatzeari buruzko galderak, Elhuyar aldizkaria eta COVID-19 eta Donostia Sustainability Forum.

Direct download: NFXXV-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:46pm EDT

Direct download: 200909_ana_galarraga_covid.mp3
Category:general -- posted at: 6:30am EDT

Atzera begira, Norteko Ferrokarrillean. Bukatu berri den denboraldiaren une batzuk berreskuratu ditugu. Jende interesgarri asko izan dugu mikroetan, eta gai interesgarri asko ere bai. Gutxi batzuk aukeratu behar, ordea.

Direct download: REVIEWazkarra.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EDT

XXIV. denboraldiaren 42. saioa: musika ekologista.

Direct download: NFXXIV-42.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

DIPC zentroaren eta Columbia Unibertsitatearen arteko kolaborazio batetik antolatutako workshop bat da NanoNeuro2020. Ohiko workshop zientifikoa izan behar zuen, baina COVIDaren pandemiaren testuingurua dela eta, topaketa zibernetiko bilakatu dute. Zer ekartzen dio fisikak neurologiari aztertuko dute bertan.

Direct download: NFXXIV-41c.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EDT

Ekaitzei begiratu diegu. Udaren atarian gaude eta ekaitzak badira urtaro horrekin lotzen dugun fenomeno meteorologiko bat, nahiz eta urte osoan izaten diren. Nola sortzen dira ekaitzak? Fisikoki zer da tximista bat? Euskalmeteko Onintze Salazarrek argitu dizkigu kontu horiek guztiak.

Direct download: NFXXIV-41b.mp3
Category:science -- posted at: 4:58am EDT

Science aldizkariko artikulua da: ekologo batzuek neurtu dute Kanadako itsas igaraba babesteak duen kostua eta ekartzen duen mozkin ekonomikoa, eta, gutzira, emaitza ekonomiko positiboa du.

Direct download: NFXXIV-41a.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EDT

XXIV. denboraldiaren 41. saioa: ekaitzak eta Nanoneuro2020

Direct download: NFXXIV-41.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

Donostiako Eureka zientzia-museoak ateak ireki ditu bi hilabete eta erdiz itxita egon ondoren. Gainera, berrikuntza batekin dator: Energiaren Txinpartak izeneko gela, elektrizitatearen eta magnetismoaren gela, erabat berritu dute. Mikel Abadiak ekarri digu berrikuntzen berri.

Direct download: NFXXIV-40c.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan.

Direct download: NFXXIV-40b.mp3
Category:general -- posted at: 2:56am EDT

Londresko Imperial College-ko ingeniari batek simulazio informatiko bat egin zuen pandemiaren zabaltzea iragartzeko. Kritika bortitzak jasan zituen eta emaitzak txartzat eman zituen komunitate zientifikoak. Baina orain, Cambridgeko neurozientzialari bat frogatu du simulazioa baliagarria zela.

Direct download: NFXXIV-40a.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

XXIV. denboraldiaren 40. saioa: simulazio bat pandemiarako, tatuajeen tintak eta Eureka museoa.

Direct download: NFXXIV-40.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EDT

Direct download: 5g_telkonolgia_covid19_harremana_Ana_Galarraga_ERREPORTAIA_200521.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

Ekaineko zenbakia kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek, ingurumenari buruzko artikulu-sorta batekin. Haien inspirazioa Martin Etxauri artistaren Plastikozko fosilak obra izan da, antropozenoaren ideiatik abiatutako ekimen artistiko bat.

Direct download: NFXXIV-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Dena dago liburuetan, baita kuantika ere. Baina kuantikari usaina hartzeko, zer liburu da gomendagarri? Txoni Matxainek liburuen zerrenda bat ekarri digu, eta batez ere, gomendatu digu El Universo en tus Manos, Christophe Galfard fisikari frantsesarena.

Direct download: NFXXIV-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Koronabirusa ikertzen ari diren bi helburu dira: batetik, txerto eraginkor eta seguru bat garatzea, eta, bestetik, giza gorputzaren immunitate-sistemaren erantzuna ulertu eta aprobetxatzea. Lehenengoan, aukera bat da S proteinaren genea bera erabiltzea, eta bigarrenean, oztopo handiena da zitokinen ekaitzei aurre egitea.

Direct download: NFXXIV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXIV. denboraldiaren 39. saioa: txertoa eta immunitatea, kuantikako liburuak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIV-39.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

BCAM zentroko Maira Aguiar biomatematikari Teknopolis programako erreportaje batean eman zuen elkarrizketa, eta haren hitzak ekarri ditugu irratira. Epidemia berri honetako eredu matematiko bat nola egin duten azltzen zuen, eta noiz arte matendu behar den.

Direct download: NFXXIV-38c.mp3
Category:science -- posted at: 11:07am EDT

Asier Vallejo izan da orain arte Ekaia dibulgazio-aldizkariaren zuzendaria. Baina orain, Estefania Planasek eta Edorta Ibarrak hartuko dute erreleboa. Hirurak izan dira gurekin. Aldizkaria izan dugu hizpide, bai eta koronabirusaren pandemiak nola eragin dion ere. Zailtasunak gaindituta, zenbaki berria argitaratu dute orain zuzendaritza aldaketa honetan.

Direct download: NFXXIV-38b.mp3
Category:science -- posted at: 11:06am EDT

Hong Kongeko zientzialari batzuk begi artifizial harrigarri bat aurkeztu dute eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte xehetasun teknologiakoak. Erretina biomimetizatu dute peruvskitazko nanosare batekin, hemiesfera baten itxurakoa, eta sentikortasun oso handia lortu dute. 

Direct download: NFXXIV-38a.mp3
Category:science -- posted at: 11:05am EDT

XXIV. denboraldiaren 39. saioa: begi artifiziala, EKAIA aldizkariaren berriak eta pandemiaren eredu matematikoa.

Direct download: NFXXIV-38.mp3
Category:science -- posted at: 11:03am EDT

CFMko Idoia Mujika kimikariak etxea desinfektatzeko ditugun produktu kimikoei buruz hitz egin digu. Produktu horien nahasketak saihestu behar dira, ahal dela, normalean oso konposatu kaltegarriak sortzen baitira nahastean.

Direct download: NFXXIV-37c.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Musika eta zientzia. Josu Lopez Gazpio kimikariak CAF-Elhuyar sari bat irabazi du kazetaritza kategorian musikari eta zientziari buruzko artikulu sorta batengatik. Soinua, noten fisika eta musika kultura aztertzen ditu bere artikuluetan. Gurekin izan da.

Direct download: NFXXIV-37b.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Elhuyarrek garatutako itzultzaile automatikoa kalitate handikoa da sare neuronal batekin funtzionatzen duelako. Orain, bigarren sare neuronal bat gehitu diote, OCR klasiko bat, irudi batean dagoen testua identifikatu eta interpretatzeko. Hortaz, kartelei argazki atera eta itzultzaileak modu automatikoan itzultzen du.

Direct download: NFXXIV-37a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

XXIV. denboraldiaren 38. saioa: OCR itzultzailean, musika eta zientzia eta etxeko desinfektatzaileen kimika.

Direct download: NFXXIV-37.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

Existitzen da. Erreala da, kablerik gabeko kargatzeko teknologia. Mugikor batzuek badute gaur egun, baina ez dago oso zabalduta teknologia hori. Arrazoia da oarindik ez dela oso eraginkorra.

Direct download: NFXXIV-36c.mp3
Category:science -- posted at: 5:31am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sarietan izan da irabazle norberaren tesian oinarritutako artikuulen kategorian. Polimeroei buruzko tesia burutu du Leire Sangroniz kimikariak, eta harekin izan gara polimeroen birziklatzeaz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-36b.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EDT

3D imprimagailuak aspaldikoak dira, baina etengabe aurreratzen ari da haien teknologia. Metalekin inprimatzeko teknikak, adibidez, oraindik laborategietan daude, metal-hautsak energia nola bereganatzen duen ikertzeko, esate baterako.

Direct download: NFXXIV-36a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

XXIV. denboraldiaren 37. saioa: 3d imprimaketa metalekin, Leire Sangroniz eta baterien wireless karga.

Direct download: NFXXIV-36.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Eunice Foote zientzialariari buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Istorio hori berreskuratu dugu berarekin. Foote berotegi-efektua ikertu zuen lehenengotako bat izan zen.

Direct download: NFXXIV-35c.mp3
Category:science -- posted at: 10:04am EDT

Galder Gonzalez geologo eta wikilariak irabazi du CAF-Elhuya saria artikulu orokorren kategorian. Gaur gurekin izan da eta artikuluaren gaia aurkeztu digu: Io satelitea eta argiaren abiaduraren arteko lotura historian.

Direct download: NFXXIV-35b.mp3
Category:science -- posted at: 10:02am EDT

Euskal Herriko Zientzialari talde handi batek manifestu bat sinatu du koronabirusaren krisiaren ondorengo garaietara begira: “COVID osteko ekonomia ekologikoaren alde” izeneko manifestua da.

Direct download: NFXXIV-35a.mp3
Category:science -- posted at: 10:00am EDT

XXIV. denboraldiaren 36. saioa: ikertzaileen manifestua, Galder Gonzalez eta Io eta Eunice Foote.

Direct download: NFXXIV-35.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

Genetikan aditua, ikertzailea bizitza osoan eta dibulgazioan aritu da betidaik. Ana Zubiagak jaso du aurten CAF-Elhuyar sarietan merezimendu saria. Harekin izan gara eta bere ibilbideari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIV-34b.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

Pelikula baten fotogramak argazki estatikoak dira. Baina segidan ikusten ditugu eta guk mugimenduan ikusten ditugu. Nola liteke hori? Bada, hori azaltzen duen teoria oker batek arrakasta izan zuen eta iraun du urtetan. Teoria polita da, baina okerra.

Direct download: NFXXIV-34a.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

XXIV. denboraldiaren 35. saioa: zinemaren magia eta Ana Zubiaga.

Direct download: NFXXIV-34.mp3
Category:science -- posted at: 6:28am EDT

Azken urteotako hitzaldien bideoak hasi dira Lemniskata taldeko kideak Youtuben eskaintzen. Haien kanala, "lemniskata sarea", aukera ona da egun hauetan zientziako hitzaldiak ikusteko. Jose Luis Etxezarretak kontatu digu zer eskaintzen duten. 
Direct download: NFXXIV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EDT

Itxialdia baino lehenagoko gai bat berreskuratu dugu: krema hidratatzaileen kimika. Mentxu Aiertza eta Lorena Arrastua Don Bosco ikastetxeko kimikariek azaldu digute oinarrrian nolakoak diren, nolakoa den azala eta zer konplexua den bien arteko elkarrekintza.

Direct download: NFXXIV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EDT

Frantziako aztarnategi batean duela 50.000 urteko soka-puska bat topatu dute, hiru harizpi txirikordatuz egina. Lehengaia, konifera baten azalaren barruko geruza. Teknologiaren historian sekulako aurrerapena da; aurkikuntzak esan nahi du neandertalak gutxieneko abstrakzio matematiko bat aplikatzeko gai zirela.

Direct download: NFXXIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EDT