Mon, 25 April 2022
XXVI. denboraldiaren 33. saioa: futbola eta matematika, pozoiak: eserina. |
Mon, 28 March 2022
Txoni Matxain kimikari kuantikoa izan dugu gurekin espintronikaz hitz egiteko. Ez da teknologia berria, aspalditik erabiltzen baita, bain abada teknologoa modernoa eta gailu elektronikoetan energia aurrezteko erabiliko dena. |
Mon, 24 January 2022
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokak 10 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, edizio berezi bat prestatzen ari dira koordinatzaileak. Elhuyarko Danel Solabarrieta izan da gurekin, eta aurtengo edizioaren berri eman digu. |
Mon, 10 January 2022
Elhuyar aldizkarian anhedonia musikalari buruzko artikulu bat argitaratu dute, alegia, musika entzutean plazera sentitzeko ezintasunari buruzkoa. Ana Galarraga erredaktorea izan da gurekin gaiaz hitz egiteko. |
Fri, 10 December 2021
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2021eko abendukoa. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu kioskoetan gure zain dagoen zenbaki hori. |
Mon, 4 October 2021
XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa . |
Mon, 27 September 2021
Denboraldi berria du Teknopolis saioak, ETBko telbistako zientzia-programa. Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia gurekin izan dira, zuzendaria eta aurkezlea hurrenenez hurren, denboraldi berriaz hitz egiteko. |
Mon, 2 November 2020
XXV. denboraldiaren 8. saioa: Betelgeuse, COVID-19aren bigarren olatua eta olatuen alerta laranja. |
Wed, 9 September 2020
|
Mon, 15 June 2020
Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan. |
Tue, 14 April 2020
Epidemiekin eta zientziarekin zerikusi duten bi fikzio lan gomendatu ditugu: eleberri bat eta pelikula bat: Connie Willis idazlearen Doomsday Book (El libro del día del Juicio Final) eta Patrice Leconte zuzendariaren Ridicule pelikula. |
Wed, 16 October 2019
Aurtengo Nobel sarien irabazleak iragarri dituzte jadanik. Oxigenoaren kudeaketa zelularra izan da gaia medikuntzako sarian, unibertsoko hondoko erradiazioa eta exoplanetak fisikakoan eta litio-ioizko bateriak kimikakoan. |
Thu, 28 March 2019
8 emakume zientzialariren bizitzei buruzko erakusketa bat du Donostiako Eureka zientzia museoak. Miren Millet izan da gurekin eta azaldu digu erakusketa ez dela ohikoa izan, baizik eta joko bat proposatu dute museoko hainbat modulorekin lotuta. Emakume bakoitzak badu lotura museoko modulo jakin batekin, eta ikusleak aurkitu behar ditu lotura horiek. |
Thu, 3 May 2018
AACR erakundearen urteroko azken kongresuan, eztabaida bat piztu da genetikak gidatutako tratamenduei buruz minbiziaren arloan. Teknika berri samarra da, eta aurrerapauso asko ari da ematen, baina gaur egun arrakasta tasa % 15ekoa da, eta aditu batzuen ustez, oihartzun handiegia ematen zaio emaitzak ikusita.
Direct download: Qk31-180503GenetikakGidatutakoTerapiaMinbizian.mp3
Category:general -- posted at: 5:30am EDT |
Thu, 8 March 2018
CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua. |
Thu, 18 May 2017
Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria izatea emakumeen ugalketa-aparatuarekin lotutako asaldurak eta gaitzak ikertzeko eta tratamenduak probatzeko.
Direct download: Qk25-170405_Emakumeen_ugalketa-aparatua_kutxa_batean.mp3
Category:general -- posted at: 5:06am EDT |
Wed, 26 October 2016
|
Tue, 5 July 2016
Salem hirian, Estatu Batuetan, sorginkeri-kasu ospetsu bat izan zen XVII. mendearen bukaeran. Gertaera ilun bat izan zen, gehiegizabaldu zen kontua, eta 20 pertsona hil egin zituzten, epaiketa luzeak egin ondoren. Baina, zer dio zientziak gertaera horri buruz? |
Thu, 10 March 2016
|
Fri, 26 February 2016
Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Eraginkorra_al_da_homepopatia.mp3
Category:general -- posted at: 5:59am EDT |
Tue, 23 February 2016
|
Wed, 10 February 2016
|
Sun, 18 October 2015
Rita Levi-Montalcinik medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1986an, neurona sareen hazkuntza-faktorearekin egindako ikerketarengatik. Baina hori baino askoz pertsonai handiagoa da Levi-Montalcini. Zientzialari handia izateaz gain, bizitza pertsonal interesgarria izan zuen. 103 urterekin hil zen, eta 103ak ondo aprobetxatu zituen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu haren historia. |
Fri, 25 September 2015
Info 7 irratiko Kale Gorrian irratsaioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa |
Fri, 25 September 2015
Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia programan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa
Direct download: Onda_Vasca_Gipuzkoako_Kale_Nagusia_20150922.mp2
Category:general -- posted at: 4:02am EDT |
Fri, 25 September 2015
Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa
Direct download: Bizkaia_Irratia_Lau_Haizetara_20150921.mp3
Category:general -- posted at: 3:58am EDT |
Tue, 22 September 2015
Cadena Ser irratiko Hoy por hoy irratsaioan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa |
Mon, 11 May 2015
AITZOL LASA matematikariak bere bigarren liburua aurkeztu digu, Usategiaren Printzipioa. Gazteentzat idatzitako abentura-liburua da, eleberri bat, eta usategiaren printzipio matematikoan oinarrituta dago. |
Mon, 27 April 2015
FERNANDO LOPETEGIk kontatu dizkigu Zarautz ON taldearen hurrengo hilabeteetako asmoak. Batez ere, Arrantzale@PESCA#Euskadi izeneko saio multzo bati buruz hitz egin digu. Garai ona hau, Zarautzera joateko. |
Mon, 2 February 2015
ETBko Teknopolis saioan koroideremiari buruzko erreportaje luze bat emititu dute koroideremia gaixotasunari buruz. Begiaren hondoan eragiten duen endekapenezko gaixotasuna da; gaixotasun arraroa, gainera. Bizkaian bada familia bat kasu asko dituena, eta haiekin izan da Teknopoliseko IÑAKI LETURIA. |
Mon, 15 September 2014
XIX. denboraldiaren 1. saioa: Saturnoren eraztunen adina, koroideremia, Islandiako azken erupzioak eta 1693 urtearen aurkezpena. |
Wed, 13 March 2013
Gaur denboran atzera begiratu dugu historin izan diren emakume matematikari ospetsu batzuei buruz hitz egiteko: Teano, Hipatia, Emile de Chatelet, Sophie Germain, Sofia Kovalevskaia eta Emmy Noether. Izen handiak dira matematikaren historian. Haiei buruz hitz egin digute beste emakume matematikari batzuek: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi, Norteko Ferrokarrilleko matematikaren atala egiten duten bi kolaboratzaileek. |
Wed, 23 November 2011
EHUko matematikariekin zenbakiei buruzko atal bat abiatu dugu. Gaur oinarrizko galdera bati ernatzungo diogu: zer diren zenbakiak. |