Mon, 26 December 2016
Teknopolis saioan erantzuna eman diote galdera horri erreportaje baten bitartez. Behar al da berezko kaltzioa baino gehiago duen esnerik gure dietan? Edo omega-3 gehigarririk? erantzun ezezkoa da, pertsona osasuntsu eta normal bati buruz ari baldin bagara. Dietak ematen du eman beharreko guztia. Inma Alvarezek kontatu digu hori. |
Mon, 26 December 2016
EHUko Izaskun Elezgarai biologoak kannabinoideak ikertzen ditu. Bere taldekoekin batera Nature aldizkarian argitaratu du nolako eragina duten kannabinoideek neuronetan, aurkitu baitute memorian eragiten dutela. Amnesia eragiten dute. Dena den, hori denok dugun mekanismo natural bat da, denok sintetizatzen baititugu kannabinoideak. |
Mon, 26 December 2016
Antiprotoi bat eta positroi bat inguruan biraka. Hori da antiatomo sinpleena, antihidrogenoa. Orain, CERNeko aditu batzuek lortu dute aztertzea antimateria-puska hori, eta baieztatu dute hidrogeno normalaren energia-maila berdinak dituela, teoriak iragartzen zuen bezala. |
Mon, 26 December 2016
XXI. denboraldiaren 16. saioa: Hidrogenoa eta antihidrogenoa, Kannabinoideak neuronetan eta Behar al dira elikagai funtzionalak? |
Mon, 19 December 2016
Elhuyar Fundazioak zientzi.app aplikazioa atera du, zientzia.eus weborrian eskaintzen den eduki guztia telefono mugikorrean edo tabletean ikusteko aukera izateko. Testuak, bideoak eta audioak denon eskura. Elhuyarko Garazi Andonegik eta Jon Ertzilla informatikariak aurkeztu digute aplikazioa. |
Mon, 19 December 2016
Gaur, bisita berezia izan dugu Norteko Ferokarrillean: Gotzone Barandika, kimikaria eta dibulgatzailea. Hain zuzen ere, dibulgazioari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Azken batean, Barandika Bizkaian egiten den dibulgazioan erreferente bat da. |
Mon, 19 December 2016
Estatu Batuetako bi institutuk, San Franciscoko Parker institutuak eta New Yorkeko Cancer Research institutuak, mutazioak bilatzen ari dira tumoreretan. Asmoa da mutazio horiek erabiltzea sistema immunea tumorearen kontra aktibatzeko, baina horretarako mutazio egokia topatu behar da. Bi institutuk dozenaka laborategiren lana sustatu, ordenatu eta lehia bihurtu dute mutazioa azkar bilatzeko. |
Mon, 19 December 2016
XXI. denboraldiaren 15. saioa: Minbiziaren txertoa egiteko mutazio baten bila, |
Thu, 15 December 2016
Landareentzat kaltegarriak diren onddo eta bakterio askok landareen hazkuntza sustatzen duten konposatuak igortzen dituzte, Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileek frogatu dutenez. Nekazaritzan landareen errendimendua hobetzeko balio dezake aurkikuntzak, ohiko tratamendu kimikoen alternatiba gisa.
Direct download: Qk09-161215_Mikrooganismo_kaltegarriak_onuragarri_nekazaritzarko.mp3
Category:science -- posted at: 7:59am EST |
Tue, 13 December 2016
Direct download: 20161212_19383504_0009492543_002_001____PARKINSON.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EST |
Mon, 12 December 2016
Kalean da Elhuyar aldizkaria. Dagoeneko 324. zenbakia. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu. Eta artikulu baten gaia aipatu digu: Europar Batasunak esan du diru laguntzak jasoko dutela gizartearen partaidetza duten ikerketa zientzifikoek. Erantzun asko izan ditu agintari europarren erabakiak. |
Mon, 12 December 2016
Interneten sartu gara, ikusten ez dena ikusteko. Deep Web eta Dark Web (sare sakona eta sare iluna). Normalean erabiltzen dugun Internet horretatik kanpo dagoen sarea ezagutu dugu. Bidaia horretan Juanan Pereira informatikaria izan dugu gidari. |
Mon, 12 December 2016
Globulu gorrien ordezko batzuk egin dituzte larrialdietan odolaren partez erabiltzeko. |
Mon, 12 December 2016
XXI. denboraldiaren 14. saioa: odol artifiziala, deep web eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia. |
Wed, 7 December 2016
|
Tue, 6 December 2016
Eureka museoak Zientziaren Plastistoria erakusketa ekarri du Donostiara. Zientziaren historiari buruzko 20 eszena dira, plastilinazko panpinekin egina. Urtarrillera arte izango da ikusgai museoan. Larraitz Etxeberriak aurkeztu digu gure programan. |
Tue, 6 December 2016
DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia aurkeztu dute. Nanobotereak dituzten heroiak dira protagonistak. 16 orriko komiki hau gazte askok tailerretan plazaratutako ideiekin sortu dute. DIPCko Amaia Arregi, komunikaziokoa, eta Hodei Iparragirre marrazkilaria izan dira gurekin komikia irratyian ere aurkezteko. |
Tue, 6 December 2016
Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina EƱaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat. |
Tue, 6 December 2016
Garai bateko klima ikertzeko zundaketei buruz hitz egin dugu. Antartikako izotzaren goitik beherako laginak hartzen dira, zilindro-itxurakoak, eta horrela mendeen poderioz pilatutako izotz-geruzetan klima iker daiteke. Orain, milioi bat urte baino lehenagoko klima ikertu nahi dute modu horretan. |
Tue, 6 December 2016
XXI. denboraldiako 13. saioa: Antartika zulaketak klimaren bila, Zergatik urtzen den Antartikako izotza, Nanokomiki bat eskuetan eta Zientziaren Plastistoria. |
Thu, 1 December 2016
Bost talde ari dira Antartikako gune bana aztertzen, haietatik izotz-geruzen zilindroak eskuratu ahal izateko, milioi bat urte baino gehiagoko klimaren erregistroa eskuratzeko helburuarekin.
Direct download: Qk07-161130KlimarenHistoriaAntartikakoIzotzean.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST |