Tue, 27 April 2021
1693ra joan gara Salem hirian izan zen sorginkeria kasuak aztertzera. Linnda Caporael New York estatuko Rensselaer Insitutuko psikologoak plazaratu zuen hipotesi bat kasu horren jatorria azaltzeko: zekaleak infektatzen duen ainoa onddoak LSDaren antzeko substantzia bat ekoizten duenez, litekeena da ume batzuek zekale horrekin egindako ogia janda hasi izana gertaera hura.
|
Tue, 27 April 2021
Bi urtean behin antolatzen du UEUk Ikergazte kongresua. 2021ko edizioa, laugarrena, Gasteizen izango da ekainaren 9tik 11ra, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Gu Olatz Arbelaitz Gallegorekin izan gara, kongresuaren koordinatzaileetako bat, aurtengo edizioaren berri izateko.
|
Tue, 27 April 2021
Joe Biden presidenteak klimari buruzko gailur bat antolatu du munduko 40 agintarirekin klima-larrialdiaren kontrako borrokari astindu bat emateko. Neurri berriak komunikatu dira, eta, batez ere, beste herrialdeko agintariekin negoziatzeko erabili du Bidenek, klimaren gaian lidergoa eskuratuko duelakoan.
|
Tue, 27 April 2021
XXV. denboraldiaren 33. saioa: Joe Bidenen klima-gailurra, Ikergazte eta Salem-eko sorginkeria. |
Mon, 19 April 2021
Laster itxiko da epea On Zientzia bideo-lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak aurkezteko. Elhuyarko Manex Urruzola korrdinatzailearekin izan gara aurtengo edizioaren xehetasunez hitz egiteko.
|
Mon, 19 April 2021
"Ahots sintetiko pertsonalizatuak, ahotsa galdu dutenei hitza emateko". Hori da Inma Hernaez Aholab laborategiko zuzendariak datorren astean emango duen hitzaldi baten izenburua. Horri buruz hitz egin duguberarekin. Adimen artifiziala, ahotsa galdu dutenek nolabait berreskura dezaten.
|
Mon, 19 April 2021
Teknopolis saioak, ETBko zientzia-saioak, Elhuyar Fundazioak ekoizten duen programak, aipamen berezi bat jaso du Foro Transfiere sarietan. Gainera, ibilbide osoari emandako saria da. Zorionak!
|
Mon, 19 April 2021
XXV. denboraldiaren 32. saioa: Transfiere Foro saria, ahots sintetiko pertsonalizatuak eta On-zientzia 2021. |
Mon, 12 April 2021
Usurbilgo udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute "Elhuyar solasaldiak" izeneko hitzaldi-zikloa. Apirilaren 14an hasiko da. COVID-19a, ekologia eta beste gai batzuk jorratuko dituzte hizlariek hitzaldi haietan. Berez, hitzaldiak presentzialak izateko prestatu dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira. |
Mon, 12 April 2021
CICbiomaGUNEko adituek lortu dute nanoboten mugimendua jarraitzea sistema biologiko baten barruan. Etorkizunean nanobot horiek, adibidez, medikamentuak eraman ahal izango dituzte gorputzaren toki jakinetara erresoluzio altuko medikuntza egin ahal izateko. Unai Cossio ikertzailea izan da gurekin eta kontatu digu nola lortzen duten robot nanoskopikoen mugimenduari jarraitzea. |
Mon, 12 April 2021
Europan aurkitu diren Homo sapiens-en hezur fosil zaharrenen DNA aztertu da, duela 45.000 urtekoena. Eta aurkitu dute gizaki moderno haiek ere neandertalekin nahastu zirela. Ez dira gure arbasoak, baina badira gure espezie berekoak, eta harrigarria da neandertaletatik datorren material genetikoa izatea.
|
Mon, 12 April 2021
XXV. denboraldiaren 31. saioa: Europako Homo sapiens zaharrenak eta neandertalak, Unai Cossio eta nanobotak gorputzaren barruan eta Elhuyar solasaldiak. |
Wed, 7 April 2021
XXV. denboraldiaren 30. saioa: Gorka Azkune eta Auto ML, makinen ikasketa automatikoa. |