Mon, 27 November 2017
Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro bat da. Bilbon zabaldu berri da, eta martxan jarri dute Elhuyar Fundazioak eta Bilboko udalak. Dagoeneko ditu tailer batzuk eta proiektu batzuk martxan. |
Mon, 27 November 2017
Asier Hilario izan da gurekin, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zuzendari zientifikoa. Egun hauetan Euskadiko III. geodibertsitatearen jardunaldiak ospatu dute geparkean, eta guk aprobetxatu dugu Asierrekin horretaz hitz egiteko. Nola kudeatu behar da geoturismoa? Ideia interesgarriak plazaratu dituzte jardunaldietan horri buruz. |
Mon, 27 November 2017
EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak NAOS Estrategia saria eskuratu du metodologia berezi bat erabiltzen duen kanpaina batengatik. Helburua da 8 eta 10 urte arteko umeengan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta metodologia horrek oso ideia bitxia du bere planteamenduan. |
Mon, 27 November 2017
Duela urtebeteko ikerketa baten arabera, igeri egitean hatzak zabalduz gero, azkarrago egiten da igeri eskua itxita izanda baino. Fluidoen dinamika ikertzen duten fisikarien ondorio bat izan zen, 3D inprimagailu batez eskuaren hainbat modelo sortu eta haize-tuneletan aztertu ondoren. |
Mon, 27 November 2017
XXII. denboraldiaren 12. saioa: azkar igeri egiteko zabaldu hatzak, Bittor Rodriguez frutak eta barazkiak, Geodibertsitatea eta Bizilabe. |
Thu, 23 November 2017
184 herrialdetako 15.000 zientzialarik baino gehiago sinatutako dokumentu bat argitaratu daBioScience aldizkarian, helburu argi batekin: gizateriari ohartaraztea gure jokabidearekin etorkizuna arriskuan jartzen ari garela.
Direct download: Qk08-171122_Zientzialarien_ohartarazpena_gizateriari.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EST |
Thu, 23 November 2017
Fisikariek ezkutuko ganbera bat aurkitu dute Keopsen piramidean, 30 metro luze duen zulo bat. Ezusteko aurkikuntza bat izan da, fisikariak muoiak detetatzen ari zirelako. Hain zuzen, piramidearen harriak muoien balazta moduan jokatzen dute, baina ganbera dagoen tokian, askoz muoi gutxiago balaztatzen dira. Horregatik, fisikariek haien detektagailuetan ikusi dute ganbera ezkutua. |
Sun, 19 November 2017
CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioa martxan da. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta otsailera arte ez da itxiko. Elhuyarko ANA GALARRAGAk kontatu digu zein diren edizio honen ezaugarriak. |
Sun, 19 November 2017
Ludwig Boltzman fisikariak bere buruaz beste egin zuen. Beste zientzialariek ez zituzten onartu Boltzmanen teoriak, nahiz eta zuzenak ziren. Haren hilobian, epitafio gisa, entropia kalkulatzeko formula bat dago idatzita; beharbada Boltzmanen ekarpen handiena. |
Sun, 19 November 2017
TXONI MATXAINek entropiaren lurraldean sartu da. Entropia asmatu zuten XIX. mendeko fisikariek atomoaren existentzia ez zenean ezagutzen. Gero, atomoaren kontzeptua iritsi zen, eta entropia ez zen baztertu; alderantziz. |
Sun, 19 November 2017
Georgian, 8.000 urteko ardoaren aztarnak topatu dituzte buztinezko ontzi batzuen poroetan. Azido batzuk dira: tartarikoa, sukzinikoa, malikoa eta zitrikoa; ontziek ardoa gorde dutelako adierazleak. Horrek esan nahi du garai hartan ardoa egiten zela Georgian. |
Sun, 19 November 2017
XXII. denboraldiaren 11. saioa: Eurasiako ardo zaharrena, entropia eta kuantika, Boltzmanen epitafioa eta CAF-Ehuyar sariak. |
Fri, 17 November 2017
Direct download: Ana_Galarraga_gure_jokabidearekin_Lurraren_etorkizuna_arris.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EST |
Tue, 14 November 2017
Harri bat uretara botatzen denean bezala, ideia, froga edo teoria on batek eragin handia sortzen du inguruan. Ingurua bera, edo hura ulertzeko modua, aldatu egiten du, eta uhinen antzera hedatzen da. Hala, aurten uretara jauzi egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bota zuen ideia, proiektua edo artikulua, urrutira iritsiko diren uhinak sortzeko, ingurua edo pentsamendua aldatuko duten uhin hedakorrk. |
Mon, 13 November 2017
Goierrin zientzia-dibulgazioa egiten dute. Udazkenarekin batera, urteero, programazio aberatsa eta interesgarria jartzen dute martxan Lemniskata taldeakoek. GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA etorri zaizkigu aurtengo programazioa aurkeztera. |
Mon, 13 November 2017
Zer ikertzen du zientziak eta zer ez? Galdera horretatik tiraka, zientziaren mugak esploratu ditugu GOTZONE BARANDIKA dibulgatzailearekin. Metodo zientifikoaz aritugara, erroreaz, eta, esate baterako, zergatik eta zelan galderei buruz. Merezi du batzuetan geratzea eta zientzia bera aztertzea zientzia-irratsaio batean. |
Mon, 13 November 2017
Muoien detektagailuak erabilita, fisikariek ganbera ezezagun bat topatu dute Gizako piramide handienean, Keops-en piramidean. Berez, izpi kosmikoak detektatzeko instalazio batzuk ziren, baina horretarako piramideen harriak xurgatzen dituen muoiak erabiltzen zuten, eta ikerketa horretan, espero gabeko zulo bat detektatu dute. |
Mon, 13 November 2017
XXII. denboraldiaren 10. saioa: piramidean gela bat aurkitu, zientziaren mugak eta Lemniskata udazkenean. |
Sun, 5 November 2017
Hegazkin supersonikoen soinuaren uhinak aztertu ditu EHUko Alejandro Pozo matematikariak. Etengabeko soinu-eztanda bat da, oso eboluzio konplexuarekin. Uhina matematikoki ulertuta agian lor liteke soinu hori lurzoruaren altueran minimizatzea. Oraingoz, ulertzeak berak ikerketa sakona eskatzen du. |
Sun, 5 November 2017
Pertsona gazte baten odola Alzheimerra duen pertsona zahar baten zirkulazio-sisteman sartuta, emaitza onak lortu dira saio kliniko batean. Batetik, teknika segurua dela baieztutatu dute. Bestetik, Alzheimerra duten pazienteak hobekuntza txikiak izan dituzte. Baina zuhur jokatu behar da ondorioekin. |
Sun, 5 November 2017
XXII. denboraldiaren 9. saioa: parabiosia eta hegazkin supersonikoa. |
Fri, 3 November 2017
Direct download: Info7_Irratia_-_Pirinioetako_glaziarrak_gainbehera_etengabe.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EST |
Thu, 2 November 2017
Parabiosiaren teknikaren lehen saio klinikoa egin dute pertsonekin Stanford Unibertsitatean. Pertsona gazteen odola pertsona zaharren zirkulazio-sistematik pasarazi dute. Alzheimerra duten pazienteekin egin dute, eta emaitza itxaopentsuak eman ditu teknikak. Baina polemika sortu du parabiosiaren saio kliniko honek. |