Sun, 19 November 2017
CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioa martxan da. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta otsailera arte ez da itxiko. Elhuyarko ANA GALARRAGAk kontatu digu zein diren edizio honen ezaugarriak. |
Sun, 19 November 2017
Ludwig Boltzman fisikariak bere buruaz beste egin zuen. Beste zientzialariek ez zituzten onartu Boltzmanen teoriak, nahiz eta zuzenak ziren. Haren hilobian, epitafio gisa, entropia kalkulatzeko formula bat dago idatzita; beharbada Boltzmanen ekarpen handiena. |
Sun, 19 November 2017
TXONI MATXAINek entropiaren lurraldean sartu da. Entropia asmatu zuten XIX. mendeko fisikariek atomoaren existentzia ez zenean ezagutzen. Gero, atomoaren kontzeptua iritsi zen, eta entropia ez zen baztertu; alderantziz. |
Sun, 19 November 2017
Georgian, 8.000 urteko ardoaren aztarnak topatu dituzte buztinezko ontzi batzuen poroetan. Azido batzuk dira: tartarikoa, sukzinikoa, malikoa eta zitrikoa; ontziek ardoa gorde dutelako adierazleak. Horrek esan nahi du garai hartan ardoa egiten zela Georgian. |
Sun, 19 November 2017
XXII. denboraldiaren 11. saioa: Eurasiako ardo zaharrena, entropia eta kuantika, Boltzmanen epitafioa eta CAF-Ehuyar sariak. |