Elhuyar Zientzia

1968 urtera joan gara. Informatika oso urruti dago gaur egun duen egoeratik, eta hala ere oso aurreratuta zegoen zenbait kontuta, maila altuko programazio-lengoaiietatik adibidez.

Direct download: NFXXIII-15c.mp3
Category:science -- posted at: 10:49am EDT

XIX. mendeko pertsonaia da, eta, hala ere, informatikaren erreferentzia historiko bat. Batzuek diote Lovelace historiako lehen programatzailea izan zela. Ez da guztiz zuzena, baina oso gertu egon zen. Bera, Charles Babbgerekin batera, informatikaren oinarriak asmatzen hasi zen ordenagailuak existitu baino 100 urte lehenago. Igor Leturiak kontatu digu haien istorioa.

Direct download: NFXXIII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 10:47am EDT

Airearen ioiak elektrodoen bidez erakarriz egin dute makina hegalari bat, hegazkin bat. Lehen hegaldiak egin dituzte MIT institutuko saskibaloi-kantxa baten barruan. Oso hasieran da kontua, baina hegan egiteko modu berri bat da, azken batean.

Direct download: NFXXIII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 10:41am EDT

XXIII. denboraldiaren 15. saioa: ioien hegaldia, Ada Lovelace eta informatika 1968an.

Direct download: NFXXIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 10:40am EDT

MIT institutuan hean egiteko modu berri bat probatu dute: ioien bidezko hegaldia. Eskala txikian egin dute, saskibaloi-kantxa batean eta 5 metroko zabalera duen hegazkin txiki batekin, baina funtzionatu du. Elektrodoen bidez, airean dauden ioiei erakartzen dien sistema batean dago oinarrituta, eta agian zaratarik gabeko dronak egiteko erabil liteke laster.

Direct download: Qk13-181226_IoienBidezHegan.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

Luze eta lasai hitz egin dugu Jesus Arregi astronomoarekin. Jupiterko atmosferan aditua da, hori du ikergaia, eta, ikerketaz gain, urte asko dira astronomiaren dibulgazioa ere egin duela. Jesus Norteko ferrokarrillaren lagun handia izan da irratsaioa sortu zenetik, eta oraindik ez ginen inoiz eseri estudioan astronomiako kontu jakin bat e bazen. Gaur izan da eguna.

Direct download: NFXXIII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:53am EDT

Urtea hasteko, aurrekoaren errepasoa egingo dugu. 2018ak utzi zizkigun zientzia-albiste aipagarrienak bildu ditugu.

Direct download: Qk14-190102_2018ko_albiste_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EDT

Esplorazioaen ikur bat izan zen iparmendebaldeko pasabidearen bilaketa. Atlantikotik Ozeano Barera pasatzeko bidea bilatzen zuten esploratzaileek. XX. mendearen hasieran lortu zuten. Baina tenperaturaren ikerketak dio urte hauek direla neurtu diren beroenak, eta Artikoaren izotza urtzen ari da. Beraz, iparmendebaldeko pasabidea ez da esploratzaileen garaian bezalakoa.

Direct download: NFXXIII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

Nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean, bieirak erabiliz. Emaitzek erakutsi dute ordu gutxi batzuk nahikoa direla nanopoliestireno-partikulak xurgatu eta organo nagusi gehienetan zabaltzeko.

Direct download: Qk12-181219_Nanoplastikoak_bieiratan.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

XXIII. denboralldiaren 14. saioa: iparmendebaldeko pasabidea eta Jesus Arregi.

Direct download: NFXXIII-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

Suediako Lund hirian, ESS zentroa eraikitzen ari dira, neutroien espalazio-iturria izango den Europako zentro handia. ETBko Teknopolis bisitanizan da han, zentroaren lanak ezagutzeko, eta neutroien espalazioaz hitz egin digute asteburuko saioan. Iñaki Leturia etorri zen irratira programa aurkeztera.

Direct download: NFXXIII-13c.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EDT

Arriaga kontserbatorioan luthierren eskola bat dago, BELE izenekoa, eta egun hauetan test psikoakustiko bat antolatu dute biolinaren beheko taparen fisikaren ikerketa baterako. Ander Arroitajauregi izan da gurekin BELE eskolaz, biolinez eta oraingo ikerketaz hitz egiten.

Direct download: NFXXIII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 6:52am EDT

Ilustrazio zientifikoaren liburu klasiko bat da: Grayren anatomia. Gaur egungo telesail baten izenburua haren omenez hartuta dago, eta haren marrazkiak toki askotan agertzen dira. Baina jatorrian, XIX. mendeko behar batetik dator liburua. Anatomiako esku-liburu bat izatekoa. Horregatik, Henry Gray eta Henry Carter medikuek hartuzuten ardura liburua egiteko, eta dagoeneko 41 edizio izan ditu.

Direct download: NFXXIII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

XXIII. denboraldiaren 13. saioa: Grayren anatomia, Bilboko luthierrak eta Teknopolis ESSn.

Direct download: NFXXIII-13.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako.

Direct download: Basatia.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EDT

Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako.

Direct download: Hiritarra.mp3
Category:science -- posted at: 4:31am EDT

Direct download: Ana_Galarraga_Gripearen_pandemiak_100_urte_Mezularia_EiTB.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

Direct download: Qk10-181205_Modela_euskarazko_itzultzaile_adimenduna.mp3
Category:science -- posted at: 1:09pm EDT

Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia kalean da. Gaur Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen duen zenbaki honek. Gai nagusiak "Gure bazterreko fosilak" du izenburua. Artikulu horretan, gertu ditugun aztarnategi batzuetako fosilez hitz egiten digute. Gertu daude, baina ez ditugu ezagutzen han aurkitutakoak. Gainera, Amaia Zurutuza elkarrizketatu dute, eta beste gai asko. Elhuyar aldizkaria, jadanik zure kioskoan.

Direct download: NFXXIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:16pm EDT

Elhuyar Fundazioak eta Mondragon Linguak Modela izeneko itzultzaile automatikoa aurkeztu du, eta sekulako oihartzuna izan du aurkezpenak. Sare neuronaletan oinarritutako itzultzailea da, adimen artifizialean, baina hori ez da berria. Hala ere, Modelarekin adituek lortu dute sistema oso ondo trebatzea itzulpen onak egin ditzan. Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak azaldu digu salto kualitatibo handia lortu duela Modela itzultzaileak.

 

Direct download: NFXXIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:11pm EDT

He JianKui ikertzaile txinatarrak dio enbrioi batzuk eraldatu dituela genetikoki, eta ume batzuk jaio direla enbrioi horietatik. Polemika handia sortu du albisteak. Ikustear dago egia ote den esan duena. Nolanahi ere, komunitate zientifikoak biziki kritikatu du, baita Txainan bertan ere.

Direct download: NFXXIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03pm EDT

XXIII. denboraldiaren 12. saioa: ume genetikoki eraldatuak, Modela eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 2:57pm EDT

Distantzia-unitate bat da angstroma. Atomoen arteko distantzia adierazteko erabiltzen da. Izena Suediako astronomo eta fisikari baten omenez jarri zioten. Txoni Matxainek kontatu digu zergatik.

Direct download: NFXXIII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 7:10pm EDT

Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane eguren izan dira, eta haien istorioa kontatu digute. 14 urteko ingeniari finak.

Direct download: NFXXIII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 7:06pm EDT

Zeta material harrigarria da; orain ikertzaile batzuek argitu dute zergatik. Baina hori kontatzen dugunean kontuz ibili behar dugu dimentsioekin. Konparaketak ez dira beti baliagarriak azalpenak emateko.

Direct download: NFXXIII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 7:01pm EDT

XXIII. denboraldiaren 11. saioa: amaraunaren zeta, CanSat eta Angstrom.

Direct download: NFXXIII-11.mp3
Category:science -- posted at: 6:57pm EDT

Twitter bidez norberaren tesiaren ikergaia azaltzea, hori da erronka. 6 txiotan, besterik ez. UEUk antolatuta eta Unibertsitatea.net weborriaren partaidetzarekin, bi urtean behin antolatzen da erronka berezi hori. Aurtengo edizio, laugarrena, azaroaren 20an izango da; Zuriñe Etxanobek azaldu digu nola.

Direct download: NFXXIII-10cc.mp3
Category:science -- posted at: 4:20pm EDT

Duela 200 urte argitaratu zen Frankenstein eleberria. Mary Shelleyren liburu handiaz hitz egin digute Hondarribiko liburutegiko Leire Canok eta Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak. Liburua, haren egilea eta garaiko zientzia eta gizartea izan ditugu hizpide urteurren honetan.

Direct download: NFXXIII-10bb.mp3
Category:science -- posted at: 4:14pm EDT

Gorputzak gardenak bilakatzeko ideia ez da berria, baina vDISCO izenekoa bai, Municheko Unibertsitateko adituek aurkeztu berri dute. Hildako sagu baten nerbio-sistema modu ikusgarrian erakustea lortu dute gardentasuna eta fluoreszentzia konbinatuta.

Direct download: NFXXIII-10aa.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

XXIII. denboraldiaren 10. saioa: vDISCO, Frankenstein eta tesia 6 txiotan.

Direct download: NFXXIII-10-Txikia.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

Armintxe haitzuloko (Lekeitio) grabatuak egiteko ohikoa ez zen teknika erabili zuten.

Direct download: Qk08-181121_Armintxeko_grabatuen_teknika.mp3
Category:science -- posted at: 1:51pm EDT

Interneten bada istorio mundial bat grabitate gabe funtzionatzen duten bolalumeei buruzkoa. NASAkoek sekulako inbertsioa egin zutela hori garatzeko, eta errusiarrek , aldiz, arkatza erabiltzen dutela. Istorio polita, baina faltsua da.

Direct download: NFXXIII-10c.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT

Oskar Gonzalez gure kolorezaleak fluoreszentziako kontuak ekarri dizkigu irratira. Eguneroko bizimoduaren material asko dira fluoreszenteak; argi ultramorearekin ikusiko genituzke. Eta fluoreszentziarekin batera, beste luminiszentzia batzuen berri ere ekarri digu, ipurtargiekin hasita.

Direct download: NFXXIII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

2019an sartuko indarrean kilogramoaren definizio teoriko bat. Horrekin, fisikaren oinarrizko zazpi unitateen definizio teorikoak emanda egongo dira. Orain arte, kilogramoa definitzeko, Parisen gordeta dagoen metal-puska bat erabili da erreferentzia moduan. Baina azkenean lortu da sistema metrikoaren unitate guzti-guztiek definizio teorikoa izatea. 
Direct download: NFXXIII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

XXIII. denboraldiaren 9. saioa: kilogramoa, fluoreszentzia eta mikrograbitatearen bolaluma.

Direct download: NFXXIII-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EDT

2019an sartuko da indarrean kilogramo unitatearen definizioa. Orain arte kilogramoa Parisen dagoen objektu baten bitartez definitzen da, metalezko kilogramo fisiko bat, baina objektu erreal batek arazo handiak ematen ditu. Definizio teoriko baten beharra zegoen.

Direct download: Qk07-181115Kilogramoa.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

ON-zientzia bideoen lehiaketaren azken edizioa martxan da. Bost minutuko bideoen lehiaketa da, Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatuta. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntza izango dituen edizio honek eta noiz eta nola aurkeztu daitezkeen lanak.

Direct download: NFXXIII-08d.mp3
Category:science -- posted at: 3:48pm EDT

Ricardo Arregi sarien 30.urteurrenean, euskal kazetaritzan erreferente izan diren 10 komunikabideren aipamen berezi egin dituzte. Tartean, Elhuyar aldizkaria izan da, eta aipamen horretaz hitz egin dugu Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariarekin.

Direct download: NFXXIII-08c.mp3
Category:science -- posted at: 3:40pm EDT

Hirurogei urte zituela, Berenice Abbott argazkilaria MIT institutuan sartu zen eta zientzialariei honako hau esan zien: "Zuek argazkilari txarrak zarete. Ni behar nauzue". Haren istorio osoa Elhuyarko Egoitz Etxebestek kontatu digu gaur.

Direct download: NFXXIII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 3:36pm EDT

Itsaso Beltzean, Bulgariako kostatik 80 kilometrora, duela 2.400 urteko itsasontzi bat topatu dute, hondoratuta. Oso ur sakonetan dago, eta horregatik iraun du kalterik gabe. Hain zuzen ere, osorik iraun duen hondoratutako itsasontzi zaharrena da.

Direct download: NFXXIII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19pm EDT

XXIII. denboraldiaren 8. saioa: hondoratutako itsasontzi greko bat, Berenice Abbott, Elhuyar aldizkaria eta Rikardo Arregi saria eta ON-zientzia 2019.

Direct download: NFXXIII-08.mp3
Category:science -- posted at: 3:13pm EDT

Lehenengo aldiz, eta ugalketa sexualaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan.

Direct download: Qk06-181107_Sexu_bereko_saguen_kumeak.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EDT

Martxan dira aurtengo CAF-Elhuyar sariak. Ireki da lanak aurkezteko epea. Euskarazko zientziaren dibulgazioaren sariketak beste edizio bat abiarazi du, eta Elhuyarko Ana Galarragak kontatu digu nolakoa izango den edizio berria eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 9:57am EDT

Ikerketa baten arabera, gizakiak ogia nekazaritza sortu baino askoz lehenago egin zuen. Ikerketa horren egile bat Amaia Arranz arkeobotanikaria da, eta gaur gurekin izan da irratian. Harekin ogiaz, botanikaz, arkeologiaz, historiaz eta Ekialde Hurbilez hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 4:50pm EDT

Nature aldizkariak aztertu du zein diren astronomo profesionalen planeta gogokoenak misioak antolatzeko, eta zergatik. Misio gehien dituen planeta Marte da, ez badugu Lurra bera estatistikan sartzen, noski.

Direct download: NFXXIII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 4:44pm EDT

XXIII. denboraldiaren 7. saioa: planeta gogokoenak eta Amaia Arranz eta antzinako ogia.

Direct download: NFXXIII-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EDT

Nature aldizkariekoek aztertu dute zenbat misio izan diren edo prest dauden planetak ikertzeko. Eta planeta guztietan Marte da irabazlea 55 misiorekin. Kanpoko planetek misio bana izan dute. Kopuru horietatik hainbat ondorio atera litezke.

Direct download: Qk05-181101PlanetakEtaMisioak.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EDT

Izaskun Elezgarai izan dugu irratian datorren asteko topaketa bat aurkezten: Eibarren, Osasun-zientziatako Ikertzaileen III. Topaketa izango dute urriaren 25ean. Ikertzaile euskaldun asko egun bateko topaketa intentsu batean. 

Direct download: NFXXIII-06c.mp3
Category:science -- posted at: 12:14pm EDT

Gorka Azkunek mundu-ereduei buruz hitz egin digu adimen artifizialari buruzko atalean. Ingurunearen eredu bat egiteari buruz. Hortik, neurona-sareak erabilita, azaldu digu nola lortzen duten makina batek haren "ametsetatik" ikasten. 

Direct download: NFXXIII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 12:13pm EDT

Matematika ez da formuletan islatzen dena bakarrik. Etxeko armairuetan topologia konpexuaren adibide asko daude. Horietako bat alkondara da, gorputzari egokitzen den oihalezko "egitura" bat, oihal-puska bakarretik egin ezin dena. 

Direct download: NFXXIII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EDT

XXIII. denboraldiaren 6. saioa: alkondarak, ingurunearen eredu adimenduna eta osasun zientzietako ikertzaileen topaketa. 

Direct download: NFXXIII-06.mp3
Category:science -- posted at: 12:07pm EDT

Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela

Direct download: Qk04-181024_Herpes_birusa_eta_alzheimerra.mp3
Category:science -- posted at: 7:35am EDT

Hasi dira jadanik ZarautzOn taldeko lagunak ekitaldiak, bisitak eta hitzaldiak prestatzen 2018-19 ikasturterako. Gaur gurekin Jose Mari Larramendi eta Anabel Juaristi izan dira horren berri ekartzeko.

Direct download: NFXXIII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

Txoni Matxainen estreinua dugu aurtengo denboraldian, kuantikaren atalarekin. Orbita kontzeptutik abiatu, eta orbital kontzeptura egin dugu salto. Planetak orbitetan mugitzen dira; elektroiak, berriz, orbitaletan, eta ahal ere, orbital bat ez da elektroiaren mugimendua adierazten duen ideia bat. Beste zerbait da.

Direct download: NFXXIII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

Ikerketa baten arabera, pertsona batek batezbeste 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Datu deigarria da, baina nola lortu dute datu hori? Beharbada ez da datu zuzena. Nolanahi ere, interesgarriena da ikustea nola lortu duten datua, eta metodo fidagarria dena ala ez.

Direct download: NFXXIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

XXIII. denboraldiaren 5. saioa: 5.000 aurpegi, orbitalak eta ZarautzOn.

Direct download: NFXXIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EDT

York-eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, pertsona batek, batezbeste, 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Baina ikerketa egiteko modua ez da oso egokia datu jakin hori ontzat emateko. Ikertzaileek berek autokritika egin dute. Nolanahi ere, ikerketak beste ikerketen oinarria izateko balio du.

Direct download: Qk03-1810185000Aurpegi.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

Azken urteotan gero eta ozenagoa da Nobel sarien aurkako iritzia, besteak beste, emakumezkoak baztertzeagatik

Direct download: Qk02-181010_Nobelak_auzitan.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Proteinen eboluzioa azkartu daiteke eta azkartzearekin batera, bideratu nahi den helburuetara. Hori izan da aurtengo kimikako Nobel saria jasoko dutenen lanaren muina. Natura, nolabait, gure esanetara jarri digute, neurri batean.

Direct download: NFXXIII-04e.mp3
Category:science -- posted at: 4:37pm EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria beroari buruz hitz egin digu, urtaroen azalpenetik hasita eta sentsazio termikoaren zergatietaraino. Ez da zer tenperatura dagoen toki batean, baizik eta giza gorputzak nola sentitzen duen.

Direct download: NFXXIII-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Zientzia fikzioa dirudi: argiarekin objektuak hartu eta mugitu daitezke. Argia laser bat da, behar bezala manipulatua, eta objektuak oso gauza txikiak, batzuetan birus baten tamainakoak. Aurtengo saridunek teknologia hori garatu dute eta gaur egun haien asmakuntzak estandarrak dira laserren teknologiaren esparruan.

Direct download: NFXXIII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:32pm EDT

Oskar Gonzalez gure kimikari kolorezaleak kontatu digu zenbat koloreko odolak existitzen diren. Esan daiteke, espezie gehienen odola ez dela gorria. Askok odol urdina edo berdea dute; kimikak azaltzen digu zergatik.

Direct download: NFXXIII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:31pm EDT

Sarrera orokor bat egin dugu Nobel sariei buruzkoa. Gainera, medikuntzakoa gainetik azaldu dugu: minbizia norberaren sistema immunologikoa erabilita trata daiteke, bain ahorretarako sistemak dituen eragozpenak gainditu behar dira.

Direct download: NFXXIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26pm EDT

XXIII. denboraldiaren 4. saioa: Nobel sariak, odolaren koloreak eta beroa.

Direct download: NFXXIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:21pm EDT

ETBko Teknopolis programa, zientzia-programa, bueltan da aste honetan. Denboraldi berria du, eta gainera otsailean 20 urte egingo ditu emtitzen hasi zenetik. Gu Iñaki Leturia eta Nagore Rementeriarekin izan gara, aurkezlea eta zuzendariarekin, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXIII-03d.mp3
Category:science -- posted at: 3:59pm EDT

Idoia Mujika CFM zentroko komunikatzaileak aurkeztu digu orain Donostian ikusgai dagoen Fotciencia15 argazki-erakusketa.

Direct download: NFXXIII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 3:56pm EDT

Hernio eta Gazume mendien ingurua Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zuten duela 5 urte. Orain, urteurrena ospatu dute Fagus Alkiza interpretazio-zentroan eta Donostiako Aquariumean. Guk gunea eta 5 urteko lan hori ezagutu dugu Naturtzaindia taldeko Iñaki Aizpuru biologoaren eskutik.

Direct download: NFXXIII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 3:52pm EDT

Zientzia vs. eliza eredua ez du ondo azaltzen Galileo Galileiren historiaren gatazka. Elizan bazen Galileoren aldekorik, eta Inkisizioaren aurrean salatu zutenak Pisako Unibertsitateko kideak ziren. Orain topatutako eskutitz batek laguntzen du gatazka ulertzen.

Direct download: NFXXIII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 3:48pm EDT

XXIII. denboraldiaren 3. saioa: Galileoren eskutitza, Hernio eta Gazume, Fotciencia15 eta Teknopolis.

Direct download: NFXXIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:47pm EDT

Hitzaldien ziklo bat da ikertzaileen gaua. Oskar Gonzalez kimikaria, gure kolaboratzailea, bertan izango da hizlari, eta aurrerapen txiki bat ekarri digu.

Direct download: NFXXIII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Historiaurrean, gizakiak harrapatzen zuen guztia erabili zuen teknologia berria garatzeko, besteak beste, animalien hezurrak. Zer animalia? Zer hezur? Zer teknologia? Aritza Villaluenga EHUko palentologoa editorea da gai horri buruzko monografiko batean; bertan kontatzen digute zer dakigu gaiaz Europako aztarnategietatik ateratako informazioari esker.

Direct download: NFXXIII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

Frantziako herri bat da Descartes. Han jaio zen Rene Descartes, matematikari eta filosofo ospetsua. Familia ez zen hangoa, baina izurrite batetik iheska, han erditu zen ama. Kontua da garai hartan herriak La Haye de Tourain zuela izena, baina pertsonai handi horren jaiotzarengatik izena aldatu zioten.

Direct download: NFXXIII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EDT

XXIII. denboraldiaren 2. saioa: Descartes, hezur-teknologia eta ikertzaileen gaua.

Direct download: NFXXIII-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Direct download: ignobelak.mp3
Category:science -- posted at: 6:21am EDT

Kioskoan da Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia. Guk edukiei eman diegu gainbegirada bat aldizkariko erredaktoreetako batekin, Ana Galarragarekin.

Direct download: NFXXIII-01c.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

Grafenoari buruzko kongresu batean izan gara, GrapheneWeek-en, Amaia Zurutuza Garphenea institutuko zuzendari zientifikoarekin, Galdera da: zertan da material liluragarri horren ikerketa gaur egun? Azken berriak zein diren galdetu dioguu Zurutuzari, eta ikusi ahal izan dugu nolako giroa dagoen grafenoa ikertzen dutenen artean. 
 
Direct download: NFXXIII-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Bueltan gaude denboraldi berrian. Udari begira jarrita, uztaileko albiste bat aukeratu dugu: ESAko ikertzaile batzuek ur likidozko laku bat topatu dute Marten, lurpean, edo hala uste dute. Topatze-teknikak berak azaltzen du zergatik. 

Direct download: NFXXIII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

XXIII. denboraldiaren 1. saioa: uda bukatu da, GrapheneWeek eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Saioa bukatzeko, biologoen mundura sartuko gara, jolastera. Bizidunak sailkatuta dituzte izen zientifikoak erabilita, eta batzuetan oso izen xelebreak erabiltzen dituzte. Guk haietako batzuk bildu, eta gurera ekarri ditugu. Esate baterako; bada Abra cadabra izena jaso zuen txirla bat. Izen bitxia. Hala ere, gaur egun Theora mesopotamica  izenarekin dago sailkapen taxonomikoan. 
 
Direct download: NFXXII-43b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EDT

Joachim Frank iazko kimikako Nobel saridunaren hitzak izan ditugu. Baita harekin lan egin duen Xabier Agirrezabala ikertzailearenak ere. Baina haiek ez dira gurekin estudioan egon; haiek elkarrizketatu zituzten, ordea, Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Berriako Edu Lartzanguren kazetariak. Mentxu eta Edu gurekin izan dira denboraldiko azken saio honetan gurekin.

Direct download: NFXXII-43a.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

XXII. denboraldiaren 43. saioa: Joachim Frank Nobel sariduna eta izen zientifikoak.

Direct download: NFXXII-43.mp3
Category:science -- posted at: 3:46pm EDT

Surfean aritzeko olatu handienek 30 metro altu inguru dira. Sekulakoa. Surferako oso aproposak dira, baina ez bakarrk surferako. Olatu horiek energia-kantitate handia dute barruan. Zientzialariek estimazio bat egin dute jakiteko zenbateko energia duen horrelako olatu erraldoi batek.

Direct download: Qk39-180628SurfEtaOlatuen_Energia.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Joseph Fourier XVIII. mendeko matematikaria zen, baibna haren lanak XXI. menderaino iritsia da oinarrizko tresna matematiko moduan. Irratia egiteko erabiltzen da, adibidez. Eta argazkiak tratatzeko, eta subatantzien detekzio espektrometrikoan eta beste aplikazio askotan. Hala ere, ez da oiihartzun oso handia duen tresna matematiko bat. Horregatik, dibulgazioaren garrantziarengatik, Fourieren trasformatua ekarri digu gaur ELI ALBERDIk Norteko Ferrokarrillera.

Direct download: NFXXII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

Surflariek bilatzen dituzten olatu handienak oso energetikoak dira. Nazaré herrian, adibidez, 30 metro altu diren olatuen gainean aritu izan dira surfean, eta zientzialariek kalkulatu dute olatu horietako baten energia nahikoa dela milioika telefono mugikor kargatu ahal izateko.

 

Direct download: NFXXII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

XXII. denboraldiaren 42. saioa: Surf egiteko olatuak eta Fourier.

Direct download: NFXXII-42.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

CAf-Elhuyar sarien artikulu orokorren kategoria irabazzi duen testuak soluzio bat proposatzen du plastikoen birziklapenerako. Irtenbide zirkularra deitu diote. Arazo handia da hondakin plastikoen kudeaketa, kanpotik ikusten dena baino konplexuagoa. Alaitz Etxabidek, artikuluaren egileak, azaldu digu zergatik.

Direct download: NFXXII-41c.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

"Vacuum" bideoak irabazi du OnZientzia lehiaketa. Patxi Razkin, iazko edizioaren irabazleak berak irabazi du aurten. Bideoan kontatzen digu atomoaren zati handiena hutsunea dela, eta horrek ondorio interesgarriak ditu. Adibidez, elkar ukitzen dugunean, ez garela benetan elkar ukitzen ari.

Direct download: NFXXII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

Afrikako Baobad zaharrenak hiltzen ari dira. Baita altuenak ere. Eta zientzialariek ez dakite zergatik den hori. 2.000 urtetik gora bizi dira zuhaitz horiek, baina azken 12 urteetan, bat-batean, zaharrenetako asko hil egin dira. Hipotesi batzuk daude heriotza horiei buruz, infekzioekin eta lehorteekin zerikusia dutenak, baina arrazoia ez da ezaguna.

Direct download: NFXXII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EDT

XXII. denboraldiaren 41. saioa: baobad zaharrak, PatxiRazkin eta vacuum eta Plastikoen birziklapenaren soluzioa.

Direct download: NFXXII-41.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

Antartikako izotz-geruzak hiru bilioi tona izotz galdu ditu hogeita bost urtetan, eta horrek itsas maila ia zortzi milimetro igotzea eragin du. Eta itsas mailak gora egin dituen zortzi milimetro horietatik hiru, azken bost urteetan igo dira. Horixe dio izotz-geruzaren gorabeherak ikertzen dituen nazioarteko ikerketa-talde handi batek, IMBIE ikerketa taldeak, Nature aldizkarian argitaratu duen azken azterketak.

Direct download: Qk38-180620_Antartikan_urtzen_den_izotza.mp3
Category:science -- posted at: 1:15pm EDT

Kristal likido berri bat aurkeztu dute Nature aldizkarian. Material horren partikulak bi norbideetan autoordenatzen dira, eta horrek propietate optiko oso onak ematen dio. Egunen batean, zure pantailetan erabil litekeen material bat da; kristal likido bat, gainera, garai batean oso berria zen teknologia baten bertsio modernoa.

Direct download: Qk37-180614KristalLikidoBiaxiala.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

Direct download: Kavli_Sariak.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

Zientzia gizarteratzen dutenen kongresu handi bat antolatu dute CFM eta DIPC zentroek: Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan . DIPCko Amaia Arregik eta CFMko Idoia Mujikak kontatu digute ikuspuntu askotatik aztertutako euskarazko dibulgazioaz arituko direla, eta kongresuan nondik norakoak argitu dizkigute. 

Direct download: NFXXII-40c.mp3
Category:science -- posted at: 12:36pm EDT

Miguel Querejeta astronomoak M51 galaxiaren erdian dagoen zulo beltz erraldoia ikertu du tesian. Horri buruz idatzi du artikulu bat, eta CAF-Elhuyar sari bat eskuratu du horrekin. Guk harekin luze hitz egin dugu zulo beltzei buruz, eta asko ikasi dugu, batez ere, Miguel dibulgatzaile ona dela.

Direct download: NFXXII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 12:35pm EDT

Nature aldizkarian kristal likido baten berri eman dute. Coloradoko Unibertsitatean garatu dute, eta gailu elektronikoen pantailetan  iraultza izan liteke etorkizun hurbilean. Haren partikulak bi norabidetan lerrokatzen dira eta oso ezaugarri optiko bereziak sortzen dituzte. 

Direct download: NFXXII-40a.mp3
Category:science -- posted at: 12:34pm EDT

XXII. denboraldiaren 40. saioa: kristal likido biaxiala, zulo beltzak galaxiaren erdian eta EEZZ18. 

Direct download: NFXXII-40.mp3
Category:science -- posted at: 12:33pm EDT

Eguzki-kontzentragailu lumineszente gisa jokatzen duen polimerozko zuntz optiko berri bat, merkea eta eraginkorra, lortu du Itxaso Parola Domingo telekomunikazio-ingeniariak.

Direct download: Qk36-180605_Eguzki-energia_lortzeko_zuntz_optiko_berria.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EDT

Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kalean da dagoeneko. Aldizkariaren azalean intsektu baten argazki polit bat, profesionala ez den argazkilari batek eginda. Eta barruan... barruan zer dagoen Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu.

Direct download: NFXXII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:15pm EDT

Josu Doncel matematikariak supermerkatura eraman gaitu, matematikaren bila. Berez, zenbaki asko dago supermerkatu batean; prezioak, eskaintzak eta horrelakoetan badira ulertu beharreko kontzeptu matematikoak. Baina begi bistako ezaugarri horiez gain, askoz kontu matematiko gehiago dago ohiko supermerkatu batean.

Direct download: NFXXII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10pm EDT

MIT institutuko matematikariek urtebetez aztertu dituzte New Yorkeko taxien lana. Helburua, galdera bati erantzutea: beharrezkoak al dira hirian dauden taxi guztiakedo kopuru txikiago batekin eman daiteke zerbitzua, kalitatez jaitsi gabe? Erantzuna da antolamendu perfekto batekin, taxien % 30a sobran dagoela oraingo zerbitzu perfektua emateko.

Direct download: NFXXII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 3:59pm EDT