Elhuyar Zientzia
Direct download: podcast-ana-galarraga.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Donostiako Sustapenak eta Elhuyarrek erakusketa bat inauguratu dute aste honetan: Atzoko Kimerak. Garai batean arrakasta izan ez duten ideia zientifiko batzuek gerora hartu dute zentzua. Horrelakoen adibideak hartu, eta Alderdi Ederren instalatu dute poster handien erakusketa bat. Ainhoa Aldasoro Donostia Sustapeneko teknikaria eta erakusketaren komisarioa Manex Urruzola Elhuyarrekoa izan dira gurekin erakusketaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXVI-07d.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

Mitridates VIa, Pontoko erregea, pozoituta hiltzeko beldur zen. Kondairak dio egunero hartzen zituela 54 pozoiren dosi txikiak eta lortu zuela immunizatzea.

Direct download: NFXXVI-07c.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Beste edozein arlotan bezala, dirua ezinbestekoa da ikerketa-proiektuak egin ahal izateko. Beraz, neurri handi batean, diru banatzaileek erabakitzen dute zer ikertuko den. Gaur, EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikari kuantikoak azaldu du zein diren azkenaldian sustatzen diren kuantikako proiektu-motak.

Direct download: NFXXVI-07b.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

Ustez, teknologiak laster emango du aukera mamutak eta desagertutako beste espezie batzuk berpizteko, manipulazio genetikoa erabilita. Baina ez dago hain argi etikoki nola hartu behar den ideia hori. Victoria Herridge biologo ebolutiboak eta proiektuan parte hartzeko aukerari uko egin dionak, gogoeta bat argitaratu du gaiari buruz, Nature aldizkarian.

Direct download: NFXXVI-07a.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

XXVI. denboraldiaren 7. saioa: mamutak berpiztu, kuantikaren joerak, Mitridates eta pozoiak eta Atzoko Kimerak.

Direct download: NFXXVI-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Datorren asteartean, Donostiako Ernest Lluch kultur-etxean, programazio berri bat jarriko da martxan. “Emakume zientzialarien argitan” izango du izena. Elhuyarko Ana Galarragak gidatuko du programazio berria.
Direct download: NFXXVI-06c.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

Zer dago gorriaren azpian? Infragorria. Ez da kolore bat, berez, baizik eta kolorea ez den lehen uhin elektromagnetikoa, energiaren eskalan behera. Ez da kolore bat, eta hortaz, ez luke egon behar koloreei buruzko atal batean. Baina Oskar Gonzalez gure kolorezaleak topatu du arrazoi oso on bat infragorria koloreen atalera ekartzeko. Artean duen erabileraz hitz egin digu. 

Direct download: NFXXVI-06b.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Joan den astean Osasunaren Mundu Erakundeak onartu duen malariaren kontrako lehen txertoaz hitz egin genuen. Baina beste txerto bat dago 1987tik, Manuel Patarroyo kolonbiarraren taldeak garatutakoa. 
Direct download: NFXXVI-06a.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

XXVI. denboraldiaren 6. saioa: Patarroyo eta malaria, infragorria eta "Emakume zientzialarien argitan" zikloa.

Direct download: NFXXVI-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

Aukeratu zure pozoiak. Atal berria jarri dugu martxan Mentxu Aiertzarekin. Agatha Christieren liburuetatik abiatuta, pozoiak aztertuko ditugu. Lehen saio honetan, estrikninaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXVI-05c.mp3
Category:science -- posted at: 2:01am EDT

Dagoeneko iragarri dituzte aurtengo Nobel sariak jasoko dituztenen izenak. Medikuntzan, fisikan eta kimikan eman dituzte azaleko errezeptoreei, klimaren modelizazioari eta molekula organikoen sintesi asimetrikoari.

Direct download: NFXXVI-05b.mp3
Category:science -- posted at: 1:59am EDT

Lehen aldiz onartu du OMEk malariaren kontrako txerto bat erabiltzea. RTS,S izena du, eta milioika kagun babestu ditzake gaixotasunekin. Albiste ona da.

Direct download: NFXXVI-05a.mp3
Category:science -- posted at: 1:57am EDT

XXVI. denboraldiaren 5. saioa: malariaren txertoa, Nobel sariak eta estriknina.

Direct download: NFXXVI-05.mp3
Category:science -- posted at: 1:50am EDT

Antenarik gabeko saioa udazkenaren hasieran egin dugu. Hostoak, asko behintzat eroriko dira zuhaitzetatik. Bada, hostoak antenak dira, fotosintesia egiteko argia harrapatzen duten antenatxoak. Eta gainera, argi hori harrapatzeko erabiltzen duten molekula bera ere, klorofila, antena ñimiño bat da.

Direct download: NFXXVI-04e.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

Antenarik gabeko saioan, telefono mugikorrei begiratu diegu. Garai batekoek antena bat zuten, gaur egungoek, aldiz, ez. Ala bai? Egia esan, mugikorrek antena asko dituzte, baina ezkutatuta. Dena den, irratia uhinetatik entzuteko antenarik ez dute, ezta telefonoaren barruan ere... zergatik?

Direct download: NFXXVI-04d.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EDT

Antenarik gabeko saio honetan, Puerto Ricora ere joan gara. Han, Arecibon antena paraboliko erraldoi bat zegoen, 305 metroko diametroa zuen irrati-teleskopio bat. Denborarekin arazoak izaten hasi zen, eta 2020ko abenduan, kable bat puskatu eta istripu larria izan zen Arecibon. Geroztik, Arecibo gabeko garaian gaude.

Direct download: NFXXVI-04c.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

Antenarik gabeko saioan, Alaskara joan gara, St. Matthew uhartera. Han instalatu zuten estatubatuarrek antena bat Bigarren Mundu Gerran. Elur-oreinak eraman zituzten han geratu zirenentzat, eta antena kendu zutenean, elur-oreinak han geratu ziren. Nahigabe, populazioen biologiari buruzko esperimentu harrigarri bat jarri zuten martxan.

Direct download: NFXXVI-04b.mp3
Category:science -- posted at: 5:05am EDT

Antenarik gabeko saioan, zientzia fikziozko ideia batekin abiatu gara, hain zuzen ere, antena baten suntsipen bat. Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinnel ipuina da, 2001 eleberrian garatu eta moldatu zuen testu bat. Ilargian jarritako monolito bat, gizakiaren garapen teknologikoaren lekukoa da, oso modu berezian.

Direct download: NFXXVI-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa .

Direct download: NFXXVI-04.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EDT

1