Sat, 28 December 2013
XVIII. denboraldiaren 16. saioa: zinema eta zientzia. |
Sat, 28 December 2013
Holiwoodeko pelikulak tentagarriak dira. Dibulgazioan aritzen direnentzat ere bai. bi kasu aztertu ditugu, bi pelikula: Up eta The Hobbit. Biei buruzko hausnarketa zientifikoaz hitz egingo dugu. Ez dira adibide bakarrak, jakina, baina interesgarria da ikustea zenbateraino den erakargarria zinema zientziaz hitz egiten dutenentzat. Edo dugunontzat. |
Sat, 28 December 2013
Iraileko elkarrizketa hau berreskuratu dugu abenduan berriz emititzeko. Gure hiru ohiko matematikariek, NAHIKARI BLANCOk, AMAIA ZUGADIk eta MIREN ZUBLEDIAk, matematikarekin zerikusia duten pelikula batzuei buruz hitz egin ziguten. Pelikula batzuk matematikan oinarrituta daude, beste batzuk matematikariei buruzkoak dira. Pelikulak ikusi, eta hirurek iritzia eman ziguten pelikula horiei buruz. |
Sun, 22 December 2013
XVIII. denboraldiaren 15. saioa: Majorana fisikaria, Biofungitek eta pinu radiata baso mistoa garatzeko. |
Sun, 22 December 2013
Antropologoek aurkikuntza harrigarri bat egin dute: Polinesiako uharte bateko biztanleek zenbakien sistema bitarra erabiltzen zuten kopuru handiak kontatzeko. Adibibidez, kokoak kontatzeko. Ez zuten bitarra bakarrik erabiltzen, hau da, ez zituzten ordenagailuak bezala 1 eta 0-en bidez zenbatzen gauzak. Horrez gain, sistema hamartarra ere erabiltzen zuten, eta biak konbinatzen zituzten. Baina litekeena da sistema bitarra Polinesian jaio izana. |
Sun, 22 December 2013
1938an, Ettore Majorana fisikari handia desagertu egin zen. Nahita, gainera. Desagertzea erabaki zuen, eta hala azaldu zuen bi gutunetan. Gero, inork ez daki zer egin zuen, baina, ustez, Palermo eta Napoles arteko itsas bidaia batean desagertu zen. Oso fisikari handia zen; Enrico Fermirekin ikertzen zuen, eta, besteak beste, Majorana fermioien teoria garatu zuen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTE dibulgatzaileak kontatu digu Majoranaren historia. |
Sun, 22 December 2013
Biofungitek enpresak World Technology Awards irabazi du 2013an. Haien lana fungiziden antzeko efektua sortzea da, baina inguruari kalterik egin gabe. Modu jasangarri batean oinarrituta. Onddo mikroskopikoen eta landareen arteko elkarreintza biokimikoa aztertzen dute onddoaren hazkuntza kontrolatu ahal izateko. Guk enpresaren sortzaileetako batekin izan gara, UNAI UGALDE biokimikariarekin. |
Sun, 22 December 2013
Urtetan erabili izan da Pinus radiata pinua papergintzan egur-iturri moduan. Azkar hazten, eta oso ondo egokitu da Gipuzkoako eta Bizkaiko lurretara. Baina bertako basoa (haritzez eta beste espezie batzuez osatutako baso mistoa) baztertu du pinuak. Orain, pinuak galdu du lekua merkatuan, eta baso asko utzita daude. Eta utzitako haiekin, EHUko biologo-talde batek aurkitu du pinu-basoak inguru ona eskaintzen duela bertako basoa garatzeko eta berreskuratzeko. |
Mon, 16 December 2013
Iñaki Leturiak Meatzen Eskolarren 100. urteurrenarei buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis telebista-saiorako. eta irratira etorri da eta ikusitakoa kontatu digu. Eskola horrek historia luzea eta interesgarria du, altzairuari eta metalurgiari lotuta. Zorionak eman diegu eskolakoei, eta iñakiren erreportaje interesgarri bat ezagutu dugu. |
Sun, 15 December 2013
XVIII. denboraldiaren 14. saioa: Idoia Goikoetxea eta ume neanderthala eta Meategi Eskolako urteurrena. |
Sun, 15 December 2013
Idoia Goikoetxea biologoak, garai batean Atapuercako ikertzailea, ume neanderthalen hazkuntza ikertu du tesian: zenbat energia behar zuen ume neanderthal batek hazteko, gaur egungo Beasaingo ume batekin alderatuta. Harrigarria da emaitza, bai eta ikerketa nola egin duen. Horri buruz hitz egin dugu Idoiarekin. Gainera, Idoiak kontatu digu nolakoa izan den erditzearen eboluzioa austrolopithecusen garaitik hona. |
Sun, 8 December 2013
XVIII. denboraldiaren 13. saioa: Dionsauroak salgai eta infinitua. |
Sun, 8 December 2013
Diplodoko bat saldu zuten enkantean Ingalaterran. Erosle batek 400.000 libera esterlina ordaindu zituen fosilarengatik. Zeinek erosi zuen, ez zen publiko egin. Gainera, Sur tyranosauroaren auzia ere bada dinosauroen fosilen salmentaren adibide esanguratsua. Bi adibide horietatik abiatuta, dinosauroen eta fosilen merkatuari buruz hitz egin dugu ALVARO ARRIZABALAGA arkeologoarekin. Lezetxikiko aztrnategia Hark ederki ezagutzen ditu hainbat lurraldeetan dagoen legediak merkatu hori arautzeko. Asko aldatzen dira oso gertuko lurralde batetik bestera. |
Sun, 8 December 2013
AMAIA ZUGADI matematikariak Buenos Airestik kontatu digu zergatik atsegin duen hainbeste infinitua. Paradoxa batetik abiatuta, infinituaren kontzeptu bereziaz hitz egin digu, eta, nola ez, George Cantor matematikariaren lana ere ekarri digu irratira. |
Sun, 1 December 2013
XVIII. denboraldiaren 12. saioa: itsasoa, atmosfera eta El Niño, maratoiak korritzeko oinetakoak eta CAF-ELhuyar sariak martxan. |
Sun, 1 December 2013
Itsasoaren eta atmosferaren arteko lotura oso sendoa da; meteorologoek ederki dakite hori. Ozeanoetako korronteak eta troposferan gertatzen dena elkarrekin analizatu behar dira. Euskalmeteko ONINTZE SALAZARrek, gure trumoilariak, horretaz hitz egin digu. Eta bereziki hitz egin digu Ozeano Barean gertatzen den El Niño fenomenoari buruz. |
Sun, 1 December 2013
Teknopolis saioan BEÑAR KORTABARRIAk erreportajea egin du maratoian korrika egiteko oinetako egokienei buruz. Podologo baten laguntzaz aztertu du nolakoa den oinetako perfektua, edo zer egin beharko lukeen korrikalari batek berarentzako oinetako perfektuak zein diren jakiteko. |
Sun, 1 December 2013
CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioa martxan da. Euskaraz egindako zientzia-dibulgazioa eta zientziaren gizarteratzeko lanen sariketa da, eta urtarrillaren 31 bitarteko epea du aurkezteko. EIDER CARTON Elhuyar adlzkariko zuzendaria izan da gurekin sariketaren nondik norakoak irratian aurkezteko. |
Sun, 24 November 2013
XVIII. denboraldiaren 11. saioa: Telebista Internetetik, liztor asiarraren azken berriak, Pikasle aldizkaria eta Forges. |
Sun, 24 November 2013
JABI ASURMENDI gure informatika praktikoan adituak telebistari buruz hitz egin digu. Gaur egun, telebista edozein tokitan ikus daiteke gailu berriei buruz (tabletak, telefono mugikorrak eta abar), eta zerbitzu asko daude telebistako edukiak Internetez ikusi ahal izateko. Jabik abantailez eta arazoez hitz egin digu. |
Sun, 24 November 2013
Teknopolis saioaren azken programan liztor asiarrari buruzko erreportaje bat eegin du BEGO ZUBIAk. Liztor inbaditzaile horri buruz hitz egin genuen azken alditik, aurrerapenak egon dira haien aurkako borrokan. Orain, badago pozoin bat liztorraren larben aurka erabil daitekeena. Eta ikerketa egiten ari dira feromonen bitartez liztorra erakartzeko. |
Sun, 24 November 2013
Pikasle matematikako ikasleek egindako matemattikari buruzko aldizkari bat. Ez da berria, baina ez da oso ezaguna, eta merezi du ezagutzea. RICARDO GRANDE zuzendarietako bat, bosgarren mailako ikasle bat, gurekin izan da aldizkariari buruz hitz egiteko. |
Sun, 24 November 2013
Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. |
Sun, 24 November 2013
Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. Hemen dago elkarrizketa euskarara bikoiztu gabe, Forgesen jatorrizko hitzak entzun nahi duenarentzat. |
Sun, 17 November 2013
XVII. denboraldiaren 10. saioa: Hegaluze baten bidaia eta Teknopolisen espaziora begira bidaian. |
Sun, 17 November 2013
Euskal kostatik gertu markatutako hegaluze bat Venezuelako uretan harrapatu dute biologoek. Puntu batetik bestera, 6.370 kilometro daude lerro zuzenean, eta hori errekorra da biologoen erregistroetan. Baina agian hegaluze horrek askoz bidaia handiago egin du. Gaur, HARITZ ARRIZABALAGA Azti-Tecnalia ikertzailea izan dugu gurekin. Atunetan aditua da, markatu izan dizut atunak, eta ICCAT erakundean (Atlantikoko atunak kontserbatzeko nazioarteko batzordean) hegaluzeen atalaren burua da. Hark emango digu errekor honen inguruko perspektiba. |
Sun, 17 November 2013
Teknopolis saioan hainbat bidaia egin dituzte azken 15 urteeta. Batuzk espazioarekin zerikusia duten ikerketa zentroetara. Gaur, OIHANA JAUREGIk azken haietako hiru kontatu dizkigu. Tartean, berak egindako bidaia bat, Moskura, kosmonauten Yuri Gagarin entrenamendu-zentrora. |
Sun, 10 November 2013
XVIII. denboraldiaren 9. saioa: IXA taldeak 25 urte, paradoxa matematikoak eta perretxkoak ereiten Teknopolisen. |
Sun, 10 November 2013
IXA taldeak, euskararen ikerketa informatikoa egiten duen taldeak, 25 urte bete ditu, eta aste honetan ospatu dute. EHUko ikertzaileak dira, XUXEN zuzentzaile ortografikoaren egileak, eta itzulpen automatikoa bezalako arloetan egiten dute ikerketa. Aste honetan talde horietako bi kide izan ditugu gurekin. Batetik, sortzaileetako bat, IÑAKI ALEGRIA informatikaria, eta, bestetik, ikertzail egazte bat, ITZIAR GONZALEZ hizkuntzalaria. Biek ekarri digute haien eskarmentuaren berri IXA taldean, bi ikuspuntu ezberdinetatik ikusita. |
Sun, 10 November 2013
NAHIKARI BLANCO, gure matematikaria paradoxa klasiko batzuekin etorri da estudiora. oro har, matematikariek atsegin dituzte paradoxak, filosofiara hurbiltzeko oso "era matematiko" bat delako. Paradoxak aurkeztu dizkigu Nahikarik, eta, bide batez, horretaz filosofatu dugu berarekin. |
Sun, 10 November 2013
Onddo beltza, Boletus edulis, basoan hazten da eta biltzeko, bilatu egin behar da. Biltzaile batzuek badakite non hazten diren, baina aukera batean eta bestean, ez du biltzaileak aukeratzen onddoa hazten duen tokia. Baina agian egun batean posible izango da. Agian, egun batean onddoak erein egingo dira, noaki, haiek hazteko egokiak diren inguruetan. Horretarako ikerketak martxan daude, eta IÑAKI LETURIA Tknopoliseko erreportariak gaiari heldu dio telebistako saio batean. |
Sun, 3 November 2013
XVIII. denboraldiaren 8. saioa: Muturreko klimak, Teknopolisen biriketatik kanpoko tuberkulosia eta Mlodinow-ren minbizia. |
Sun, 3 November 2013
ONINTZE SALAZARek, gure trumoilariak, munduko muturreko klimak aurkeztu dizkigu. Lau galderari erantzun dizkio: zen den munduko tokirik euritsuena, zein den lehorrena, zein beroena eta zein hotzena. Eta ez dizkigu bakarrik datuak eman; gainera, zergatiak azaldu dizkigu eta anekdota batzuk ere kontatu dizkigu. |
Sun, 3 November 2013
Teknopolis saioan NAGORE REMENTERIAk erreportaje bat osatu du tuberkulosia mota berezi bati buruz. Biriketatik kanpo garatzen den tuberkulosia da. Hezurretan, obulutegian edo beste toki batean garatutako tuberkulosia diagnostikatzea oso zaila da, biriketan egotea espero baita. Eta diagnostiko berantiarrak arazo handiak ekartzen ditu. Kasu interesgarri horiei buruz hitz egin digu Nagorek. |
Sun, 3 November 2013
Leonard Mlodinow fisikariak, "El Arcoiris de Feyman" liburuaren idazleak, harreman oso berezia zuen Richard Feynmanekin. Caltech institutuan ezagutu ziren Feynmanen bizitzaren azken urteetan. Feynmanek minbizia zuen, eta urte batzuk geroagoa hil egingo zen. Baina Mlodinowri ere, bat-batean, minbizia diagonostikatu zioten. |
Sun, 27 October 2013
XVIII. denboraldiaren 7. saioa: Zakil-hezurraren falta gizakiarengan, autoen piezak tixoforjan eta Teknopolisen droneak. |
Sun, 27 October 2013
Gizonezkoek ez dugu zakilean hezurrik, sexu harremanetan azkar-azkar tente jartzeko. Sistema hidraulikoa erabiltzen dugu, ordea. Baina txinpantzeek, bonoboek eta beste ugaztun askok bai. Zeragatik guk ez? Horri erantzun dio JESUS MARI TXURRUKA biologoak hautespen sexualaren hipotesian oinarituta. |
Sun, 27 October 2013
CICmarGUNE zentroak, CIE-Legazpi enpresak eta Mondragon Unibertsitateak tixokonformatuaren teknika aplikatzen ari dira autoen piezak egiteko. Forjaren eta fundizioaren arteko teknika da, hau da,metala lantzen da egoera ez solidoan ezta likidoan ere, baizik eta erdi-likidoan. JOKIN LOZARES ingeniariak kontatu dgu zer den teknika hori. |
Sat, 19 October 2013
Martin Karplus-ek jasoko du 2013ko Nobel saria, kimika teorikoan egin dituen ekarpenengatik, batez ere, proteinen ikerketa teorikoan egindako aurrerapenengatik. EHUko kimikari teoriko batzuek Karplusen laborategian egin dute lan eta gertutik ezagutu dute. Gu haietako batekin izan gara, Xabier Lopezekin, Donostiako Kimika Fakultatean bertan. Kimikari teorikoa, eta Norteko Ferrokarrilleko laguna. Xabier izugarri harritu eta izugarri poztu zen Karplusen izena entzun zuenean Nobel sarien iragarpenetan. |
Sat, 19 October 2013
XVIII. denboraldiaren 6. saioa: Lunatikoak, Martin Karplus gertutik eta pneumatikoen birziklapena Teknopolis-en. |
Sat, 19 October 2013
Azkenean, Egoitz Etxebestek zientziaren historiari buruz idatzitako artikuluen bilduma bat liburu formatuan. Egoitzek bildu ditu artikuluak eta Elhuyar Fundazioak argitaratu du liburua. Guk Egoitz gonbidatu dugu horri buruz Norteko Ferokarrillean hitz egitera. XVIII. mendeko Lunatikoen Klubatik hasita, Yuri Gagarinen istoriora. Leeuwenhoekek bere mikroskopitik ikusita deskribatu zigun mundu berritik, Weigl-en zorrietatik Sophie Germain matematikariaren istoriora. Egoitzek liburu ederra aurkeztu digu irratian. |
Sun, 13 October 2013
XVIII. denboraldiaren 5. saioa: Erretinosi pigmentarioa, Teknopolis aurten eta Nobel sariak. |
Sun, 13 October 2013
3.500 pertsonatik batek erretinosi pigmentarioa du, begiari eragiten dion gaixotasun genetiko bat. Berez, ez da gaixotasun genetiko bakar bat, baizik eta multzo bat, eta horregatik mutazio asko daude inplikatuta prozesuan. Irailaren 29an, gaixotasunaren nazioarteko eguna izan zen, eta, gaur, erretinosi pigmentarioa duten pazienteen Begisare elkarteko AMAIA GEREÑU langilearekin izan gara, gaixotasuna gertutik ezagutzeko. |
Sun, 13 October 2013
Elhuyar Fundazioak ETBrako egiten duen Teknopolis saioa emititzen hasi da. Urtero jakin nahi izaten ditugu zer berrikuntzak ekarriko dituen denboraldi berriak. Aurten ere bai. Horretarako, BEÑAR KORTABARRIA programaren zuzendariarekin eta OIHANA JAUREGI aurkezlearekin hitz egin dugu. |
Sun, 13 October 2013
2013ko Nobel sariak zelulen barruko besikulatxo-sistemak, Higgs-en mekanismoa eredu estandarrerako eta erreakzio kimikoen mekanismoak fisika kuantikaren bitartez ikertu zuten zientzialari batzuek jasoko dute. |
Sat, 5 October 2013
XVIII. denboraldiaren 4. saioa: Quantum13 kongresua eta urakanak. |
Sat, 5 October 2013
Donostiako Victoria Eugenia antzokira joan gara Quantum13 kongresua martxan dagoen bitartean, Javi Aizpurua fisikariarekin hitz egitera. Hark azaldu digu nola antolatu duten kongresua, zer izen handiak etorri diren Donostiara hitzaldietan eta topaketetan parte hartzera, eta zientzia dibulgatzeari buruzko hausnarketa egin dugu elkarrekin. Norteko Ferrokarrillean kalean, DIPCko lagunen laguntzari esker. |
Sat, 5 October 2013
Meteorologiari buruzko atalaren estreinua izan dugu gaur. Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoa hilean behin etorriko zaigu eguraldiaren iragarpena ez diren kontuak azaltzera. "Trumoilariak" deitu diogu atalari. Lehen kolaborazio honetan, urakanei buruz hitz egin dugu, albiste txar batetik abiatuta: Mexikon bi urakan elkartu dira (bata indarra galduta eta ekaitz tropikal bihurtuta), eta hildako batzuk utzi ditu. Urtero izaten dira urakanak. Baina, nola sortzen dira? Eta zergatik ez dira Europan sortzen? |
Sat, 28 September 2013
XVIII. denboraldiko 3. saioa: Matematikak zineman |
Sat, 28 September 2013
Bederatzi pelikulen adibideak aztertu ditugu NAHIKARI BLANCO, AMAIA ZUGADI eta MIREN ZUBELDIA matematikariekin, matematikaren presentzia zinemaz hitz egiteko. Batzuk, pelikula ezagunak dira, John Nash matematikariaren bizitza kontatzen duen A Beautiful Mind pelikula (Una Mente Maravillosa), esate baterako. Beste batzuk ezezagun samarrak, Buenos Aireseko metroan girotuta dagoen Moebius adibidez. Zerrenda luzea patzadaz aztertuta. |
Sat, 21 September 2013
XVIII. denboraldiko 2. programa: Elhuyar anaiak espioi, Natur Zientzien I. Topaketa eta Kapsaizina hitza. |
Sat, 21 September 2013
Espiotza-kasu bati buruz hitz egin dugu. XVIII. mendera joan gara. Elhuyar anaiak, wolframio elementua lehen aldiz isolatu zuten zientzialariak (Bergaran gainera, Bergarako Errege Mintegian), armagintzaren metodoak espiatzeko misio batean sartuta egon ziren. Juan Jose Elhuyar batez ere. Istorio mamitsua da hura; eta guk horren berri izan nahi dugu. Beraz, EGOITZ ETXEBESTE gonbidatu dugu horretarako, Elhuyar aldizkarian historiaren istorioak idazten dituena. |
Sat, 21 September 2013
Azaroaren 9an eta 10an, Natur Zientzien I. topaketa amtolatu dute UEUk eta Euskalnaturak web gunekoek. Kongresu itxurako ekitaldia izango da; hitzaldiak, mahai-inguruak, posterren aurkezpena eta abar. Tartean, biologoak, abeltzainak, basozainak eta naturzale amateurrak izango dira. ANTTON ALBERDI natolatzailetako batek aurkeztu digu topaketa. |
Sat, 21 September 2013
Kapsaizina piper minetan dagoen molekula bat da, hain zuzen, mingarritasuna ematen dioten moelkula da. IÑAKI LETURIAk, zientziaren hitzen atalean, molekula horri buruz hitz egin digu. Gainera, mingarritasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen diren metodoak eta unitateei buruz. Eta kontatu digu zein den munduko piper minik mingarriena. |
Sat, 14 September 2013
XVIII. denboraldiko lehen programa: bizikletaren diseinu arrakastatsua eta Elhuyar aldizkariaren 300. zenbakia. |
Sat, 14 September 2013
Oinarrian, bizikletak eusten dio XIX. mendeko bukeran zuen oinarrizko diseinuari. Are gehiago, bizikleta bera har daiteke mende hartako teknologiaren erakustaldi bat bezala; teknologiako museo gurpildun bat da. Hori den atertu dugu gaur egungo bizikleten fabrikatzaile batekin, Orbea enpresako JOSEBA ARIZAGArekin. |
Sat, 14 September 2013
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300. zenbakia argitaratu du 2013ko irailean. 1985ko abenduan kaleratu zen 0 zenbakia, eta geroztik, zientzia eta teknologiarekin lotutako albisteak eta gaiak sakon tratatu ditu. Hori bai, bide horretan garaian garaiari egokitu zaio aldiakria. Gaur ibilbidearen gainbegirada bat egin dugu aldizkariaren zuzendarietako batekin, ANA GALARRAGArekin. |
Wed, 26 June 2013
XVII. denboraldiaren 37.saioa: Teknikarien oroitzapenak, Geofagia, Teknopoliseko denboraldia eta Eguzkiaren barruan. |
Wed, 26 June 2013
Denboraldi honetan izan diren elkarrizketen artean, bereziki gustura gogoratzen dugu Euskadi Irratiko teknikariekin egindakoa irratiaren 30. urteurrena ospatu genuenean. Elkarrizketa haren zatitxo bat berreskuratu dugu denboraldia agurtzeko. |
Wed, 26 June 2013
Geofagia lurra jatea da. Iñaki Leturiak, Hitzen atalean, jarduera arraro horri buruz hitz egin digu aurtengo denboraldiaren azken kolaborazioan.Beti bezala, hitzarekin berarekin hasi, eta kontzeptu horrekin lotutako beste kontu batzuk ekarri dizkigu Iñakik. |
Wed, 26 June 2013
Teknopolis programak azken saioa emititu du ekainaren azken aste honetan. Guk atzera begiratu nahi izan dugu, eta horretarako, astero bezala, Oihana Jauregi aurkezlea etorri zaigu irratira. Eta harekin batera Iñaki Leturia izan dugu gurekin, Teknopoliseko erreportaria delako. Biekin saio onenak gogoratu ditugu, eta anekdota mamitsu batzuk ere kontatu dizkigute biek. |
Wed, 26 June 2013
Galdera batekin bukatu nahi dugu aurtengo denboraldia. Nolakoa da Eguzkiaren barrualdea? Iluna ala argitsua? Eta, noski, horrelako galdera bat egiten dugun bakoitzean galdetzen dugun gauza bera jakin nahi dugu: zergatik? Manex Urruzolak ekarri digu erantzuna. |
Wed, 19 June 2013
Iker Manterola Elhuyarko I+G taldeko informaztikariak azaldu digu zer den automatikoki sortzen den hiztegi bat. Hiztegi elebidunak egiteko sistema informatiko bat da, beste hiztegi batzuetan eta testu-bildumatan (corpus izenekoak) oinarrituta. Metodologia horren bitartez, automatikoki sor daitezke edozein bi hizkuntza lotzen dituen hiztegi berri bat. Elhuyarrek modu horretan egin ditu euskara eta bost hizkutzaren arteko hiztegiak: alemana, txinera, arabiera, swahilia eta hindia. |
Wed, 19 June 2013
Denboraldi osoan zehar etorri zaigu Nahikari Blanco irratira matematikari buruz hitz egitera. Harekin batera, atala Amaia Zugadik eta Miren Zubeldiak prestatzen dute. Gaur hirurak egon dira gurekin; Nahikari Donostiako estudioan, Amaia Bilbokoan eta Miren Helsinkitik telefonoz.Haiei buruz hitz egin dugu, baita matematikariari buruz ere, jakina. |
Tue, 18 June 2013
XVII. denboraldiaren 36. saioa: Hiztegi Automatikoak, Matematikarien agurra eta Teknopolisen gaixotasunen diagnostikorako txipak. |
Wed, 12 June 2013
XVII. denboraldiaren 35. saioa: Itziar Laka |
Wed, 12 June 2013
Itziar Laka hizkuntzalaria da, EHUkoa. Gainera, ikertzailea da, elebitasunean aditua. Harekin izan gara hizkuntzari buruz hitz egiten. Noam Chomsky hizkuntzalari ospetsuarekin egin du lan eta oso ikuspuntu argia eta zabala du hizkuntzaren ikerketari buruz. Harekin egin dugu elkarrizketa luze eta intersgarria. |
Wed, 5 June 2013
XVII. denboraldiaren 34. saioa: JAmes Croll, DIPC eta lotura kobalentea, Teknopolis eta "iodo" hitza. |
Wed, 5 June 2013
James Croll ez da oso ezaguna, baina zientziaren historiako pertsona interesgarria izan zen. Lurreko Izotz Aroak planetaren orbitaren gorabeherek sortzen dituztela konturatu zen. Dena den, badago hori baino datu interesgarriago bat Crollen bizitzan: neurri batean, ez zen zientzialaria, atezaina baizik. |
Wed, 5 June 2013
Fisikaren munduan sartu gara. Donostia International Physics Center zentroan lotura kimiko kobalenteak oso gertutik ikertu dituzte. Ia esan daiteke ikusi egin dituztela atomoak elkarri lotzeko prozesuan. Horren berri ekarriko digu Basqueresearch.com webgunean, eta handik datorkigu albistea, Oihane Lakarrek ekarrita. |
Wed, 5 June 2013
"Iodo" da aste honetarako Iñaki Leturiak aukeratu duen hitza. Astero ez bada, askotan, Iñakik hitz bat aukeratzen du eta hitz horren jatorriaz eta beste hainbat kontu interesgarriz hitz egiten digu. Gaur iodoaz hitz egin digu. Eta horrekin batera, iodo-faltaz, gatzaz eta India eta Ghandiz ere hitz egin digu. |
Wed, 29 May 2013
XVII. denboraldiaren 33. saioa: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, urrezko proportzioa, Teknopolisen soldatzen ikasteko metodo berria eta ON-Zientzia sariketa. |
Wed, 29 May 2013
CAF –Elhuyar sarietan, urtero, ibilbide bat saritzen da, pertsona batena edo erakunde batena. Aurten, erakunde batek jaso du saria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. Izenak ederki adierazten du nolako helburua duen erakunde horrek, eta, hala ere, Karlos Ibarguren erakundearen lehendakaria gonbidatu dugu haien helburuez eta jardueraz hitz egiteko. |
Wed, 29 May 2013
Matematikaren dibulgazioan, klasiko bat: urrezko zenbakia. Naturan, artean, leku askotan azaltzen den edertasunaren proportzioari buruz hitz egin digu Nahikari Blancok. Greziarren eskultura klasikotik hasita gure eguneroko bizimoduaren objektuetara, tabako-paketeetara adibidez; zenbaki hori, 1,6180339... protagonista izan da gure matematikaren atalean. |
Wed, 29 May 2013
ON-zientzia bideo lehiaketaren hirugarren edizioak baditu irabazleak. Lehen saria, Bartzelonara joan da, 17 urteko Marta Vallvé Navarroren lana izan da, lainoak eta euria sortzeko moduari buruzkoa. Bigarren saria ex aequo irabazi dute Iñaki Muñoz eta Rubén Rosasek batetik, eta Valentina Lodosa Murgak, eta euskaraz egindako bideorik onenaren saria Itziar Rodriguez eta Eneko Axperentzat izan da. MAnex Urruzolak kontatu dizkigu saritutako lanei buruzkoak. Bideo guztiak ikusgai daude www.onzientzia.tv webgunean. |
Wed, 22 May 2013
XVII. denboraldiaren 32. saioa: CAF-Elhuyar sarietako sorkuntza-beka, HAP masterra eta Teknopolisen espezie inbaditzaileak. |
Wed, 22 May 2013
Sei laguneko taldeak irabazi du CAF-ELhuyar sarien zientzia gizarteratzeko sorkuntza-beka: Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz de Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitia. Aurkeztu duten proiektua "Balio berriz balio" du izena eta gauzak berrerabiltzeko ideiaren inguruko proiektu bat da, arte-instalazio bat. Beka jaso dute eta orain garatu egingo dute proiektua. Maider, Nerea eta Oihane egon dira gurekin. |
Wed, 22 May 2013
EHUko IXA taldeak urtero antolatzen du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren masterra HAP masterra. Hizkuntzaren ikerketa informatikoaren iaksteko aukera handia da, eta ez informaztikarientzat bakarrik; ongietorriak dira hizkuntzalariak, itzultzaileak, matematikariak, ingeniariak eta abar. IXA taldeko Olatz Arregik eta Eneko Agirrek eman dizkigute masterraren gakoak. |
Wed, 22 May 2013
1986ko Fisikako Nobel saria hil da. |
Wed, 15 May 2013
XVII. denboraldiko 31. saioa: CAF-Elhuyarreko saridunak Gorka Zabaleta eta CERN, Isabel Mendizabal eta ijitoen jatorria. Gainera, Teknopolisen, Orona Innovation City. |
Wed, 15 May 2013
Gorka Zabaleta aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazlea da kazetaritza zientifikoaren kategorian. CERN laborategian lana egiten zuen Angel Mari Uranga fisikariari egindako elkarrizketa batekin irabazi du saria. Kazetaritza, fisika teorikoa, Uranga eta CAF-Elhuyar sariak izan dira gure solasaldiaren gaiak. |
Wed, 15 May 2013
Isabel Mendizabal aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazle bat da doktore-tesia dibulgatzeko artikuluen kategorian. Ijitoen (erromanien) jatoporia zein den ikertu du baliabide genetikoen bitartez. Horri esker lortu du jakitea Indiako ipar mendebaldetik datozela, eta duela 1.500 urte hasi zirela mundutik zabaltzen. |
Wed, 8 May 2013
XVII. denboraldiko 30. saioa: Estatistikaren Nazioarteko Urtea, Teknopolisen hiru kobazulo eta Bustrofedon hitza. |
Wed, 8 May 2013
2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea da. 1.942 erakundek hartzen dute parte antolaketan, ekintza asko antolatu dituzte eta estatistikari buruzko informazioa dibulgatzen ari dira. Nazioarteko urtearen informazio nagusia web orri batean bilduta dago, http://www.statistics2013.org/, baina urte honen berri ez da asko zabaldu. Guk EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko Saileko bi lagunen eskutik izan dugu urtearen berri: Arantza Urkaregi eta Inma Arostegi. |
Wed, 8 May 2013
Bustrofedon idazteko modu baten izena da. Antzinako Greziako hizkuntza zahar batzuetan erabiltzen zuten idazkera. Idi batek soroa goldatzean egiten duen bidearen antzekoa zen: ezkerretik eskuinera hasten ziren idazten, eta lerroaren bukaeran buelta eman eta hurrengo lerroan eskuinetik ezkerrera idazten zuten. Horren azalpena eta horrekin lotutako beste hainbat kontu kontatu dizkigu Iñaki Leturiak. |
Tue, 7 May 2013
Uhin milimetrikoak jasoko dituen teleskopio bat ari dira eraikitzen Mexikoko sumendi batean. |
Tue, 7 May 2013
Bisitatxo bat Leitzarango bailaran dagoen zentrora. |
Tue, 7 May 2013
Informatika praktikoaren arloan, baliabide asko aurkeztuko dizkigu IBON AIZPURUAREKIN, oporretako bidaiak antolatzen laguntzeko. |
Tue, 7 May 2013
Aldous Huxleyren eleberri ezagunena. |
Wed, 1 May 2013
XVII. denboraldiko 29. saioa: aurtengo CAF-Elhuyar sarien irabazleak, galaxien arteko talkak, autismoa Teknopolisen eta matematikari ospetsuen anekdotak. |
Wed, 1 May 2013
CAF-Elhuyar sarien 19. edizioaren sariak banatu dira. Lau kategoriatako zientzia-dibulgazio sariak, tartean beka bat, eta merezimendu-sari bat banatu dira. Festa handia izan da Usurbilen, sariketa batean. Merezi du azpimarratzea zein izan diren irabazleak. |
Wed, 1 May 2013
Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan Miguel Querejeta astronomoak irabazi du saria dibulgazio-artikulu orokorren kategorian. Miguel Norteko Ferrokarrilleko aspaldiko laguna da, eta oraingoan aprobetxatu dugu galaxien arteko talkei buruz hitz egiteko. Zer diren, nola ikertzen diren, nolako ondorioak dituzten, Esne bidearen etorkizuna zein izango den... galder asko genituen Migueli egiteko. |
Wed, 1 May 2013
Matematikariak bereziak dira? Seguru asko ez. Azken batean, pertsonak dira, eta beste pertsonek bezala, kontatzeko moduko anekdotak izan dituzte. Baita matematikari ospetsuek ere. Nahikari Blancok horietako batzuk ekarri ditu gaur Norteko Ferroklarrillera. Arkimedes, laplace, Hilbert, Dirichlet eta matematikaren historiaren beste izen ezagun batzuk ekarri dizkigu. Eta izen horietako bakoitzarekin, kontatzeko moduko anekdota bat. |
Wed, 24 April 2013
XVII. denboraldiko 28. saioa: Turingen makina, Estokastika hitza, zorizko zenbakiak eta gas-sentsoreak Teknopolisen. |
Wed, 24 April 2013
Estokastiko hitzak zorizko esan nahi du, eta zoriz aukeratutako zenbakiekin du zerikusia. Iñaki Leturiak kontatu digu ezinezkoa dela erabat zoriz aukeratzea zenbaki bat. Apple eta IBM enpresek ausazko zenbakiekin izan dituzten arazoez hitz egin digu, estokastiko, aleatorio eta random hitzen jatorria argitu digu, eta kasinoetako anekdotak ekarri dizkigu. |
Wed, 24 April 2013
Bitarlan enpresako Jabi Asurmendi informatikariak gure galdera bati erantzun dio: zergatik den hain garrantzitsua ausazko zenbakiak sortzeko metodo bat izatea. Zertarako erabiltzen diren zenbaki horiek. Web orrien diseinutik pasahitzen eta segurtasunaren mundura gidatu gaitu, informatika praktikoaren mundutik. |
Wed, 17 April 2013
XVII. denboraldiaren 27. saioa. Erizaintzaren historia eta gaurko egoera eta Teknopolisen autobus publikoak. |
Wed, 17 April 2013
Ibilbide azkar bat egin dugu erizaintzaren historian zehar. Erdi-arotik gaur egunera arteko historia Marijo Uranga eta Isabel Elortza Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleen eskutik. Bide horretan, XIX. mendeko Florence Nightingale erizaina ezagutu dugu, lehen erizaintza-eskola sortu eta ikasketen oinarria jarri zuen emakumea. Baina ez da historia bakarrik izan. Marijok eta Isabelek gaur egungo egoerari buruz hitz egin digute. Begirada interesgarria medikuaren ondoan egoten diren erizainen munduari. |
Wed, 10 April 2013
XVII. denboraldiaren 26. saioa: espezieak, soinua eta helikopteroak Teknopolisen. |
Wed, 10 April 2013
Hamar urte dira Xabi Erkiziak soinuarekin lana egiten duela. Soinuarekin bakarrik, gainera. Euskal Herriko soinu-mapa bat osatzen ari da bere lankideekin batera, Hots! irratia martxan jarri du eta beste proiektu askotan murgilduta dago. Soinuaren artista eta teoriko bihurtu da denborarekin. Eta guk aprobetxatu dugu soinuaz hitz egiteko. |