Elhuyar Zientzia

Zientzia eta artea konektatuta daude. ideia horrekin ospatzen ari da TopArte kongresua Guggenheim Bilbao museoan. Lau jardunaldi jakinetan da kongresua. Guk EHUko Oskar Gonzalez irakaslearekin hitz egin dugu, partehartzaileetako batekin, kongresuak eskaintzen duenaren berri izateko.

Direct download: NFXXI-32d.mp3
Category:science -- posted at: 3:47pm EDT

Nanobotereak dituzten heroien komikiak egitea proposatzen dute DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek. Horretarako antolatzen dute Nanokomik lehiaketa. Aurten, bigarren edizioa jarri dute martxan. Gurekin Amaia Arregi izan da edizio honetannola hartu parte azaltzen. 

Direct download: NFXXI-32c.mp3
Category:science -- posted at: 3:37pm EDT

Irabazle bat ezagutu dugu, La Salle Berrozpe ikastetxeko Xabier Puertas irakaslea. Hiru edizio segidatan irabazi du lehen saria Spainskills lehiaketan, CAD diseinuaren kategorian, bere ikasleekin batera. Haren bisita izan dugu saioan.

Direct download: NFXXI-32b.mp3
Category:science -- posted at: 3:34pm EDT

Washington Estatu Unibertsitateko fisikari batzuek masa negatiboa duen materia bat egin dute. Bose-Einstein kondentsatu bat da, zero absolututik gertu lortzen dena, eta ez da normaltasuna deitzen dugun testuinguru horretan sortzen.

 
Direct download: NFXXI-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:32pm EDT

XXI. denboraldiaren 32. saioa: masa negatiboa, CAD diseinua eta Xabi Puertas, Nanokomik eta TopArte.

Direct download: NFXXI-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:23pm EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberriak udaberriko zerua aurkeztu digu. Ikusiko ditugun konstelazio eta planetak. Gainera, museoak dituen Aste Santuko eskaintzak zehaztu dizkigu, eta ekitaldi solidario baten berri ere bai.

Direct download: NFXXI-31c.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Leizetako hartzetan aditua da. EHUn zegoela, doktoretza-tesian, Lezetxiki aztarnategia sakon ikertu zuen eta gero Alemanian jharraitu zuen bere ibilbide profesionala garatzen Aritza Villaluenga. Orain Euskal Herrira itzuli da, eta ikertzen jarraitzeko lan bila dabil.

Direct download: NFXXI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

SpaceX enpresak Falcon 9 suziria espazioratu du aurreko hegaldi batean erabilitako zati batekin. Lehen aldia da horrelakorik egiten denik suziri batekin. enpresa horrek halakoak egin behar ditu, espaziorako turismoa ustiatu bahi duelako, hegaldiak maiz egin nahi baditu.

Direct download: NFXXI-31a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

XXI. denboraldiaren 31. saioa: Falcon 9 birziklatua, Aritza Villaluenga eta udaberriko zerua Eurekan.

Direct download: NFXXI-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

CRIPR teknika iraultzailea izan daiteke genetikaren eta medikuntzaren munduan. Baina teknika garatu zutenen atzeko enpresek patentatu bidean daude, eta horrek esan nahi du haiek bakarrik erabaki dezaketela zeinek erabiliko duen. Ikertzaileak kezkatuta daude horregatik.

Direct download: Qk24-170329_CRISPRetaPatenteak.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EDT

SENER enpresaren dibisio aeroespazialak 50 urte bete ditu. Eta hori ospatzeko, erakusketa bat inauguratu du EHUko Paraninfoan, Abandoibarran, Bilbon. Julen Ruiz ingeniariak kontatu digu zer dagoen erakusgai han.

Direct download: NFXXI-30c.mp3
Category:science -- posted at: 6:04pm EDT

Kimikari analitikoa da Ane Bordagaray. Elikagaietan erabiltzen diren koloratzaileak detektatzeko teknikak ikertzen ditu Donostiako Kimika Fakultatean, EHUn. E110 koloratzailearen polemikaren istorioa kontatu digu kimikari baten ikuspuntutik.

Direct download: NFXXI-30b.mp3
Category:science -- posted at: 6:01pm EDT

Iraultzailea da CRISPR teknika, baina asmatu zuten zientzialariak auziertan daude, teknikaren patentea zeinek eskuratuko lehian. Arazoa da patenteak berak CRISPR bidezko ikerketa oztopatu egingo duela. Hala salatzen dute ikertzaile askok.

Direct download: NFXXI-30a.mp3
Category:science -- posted at: 5:54pm EDT

XXI. denboraldiako 30. saioa: CRISPR eta patenteak, Ane Bordagaray eta E110 eta SENER 50 urte aeronautikan.

Direct download: NFXXI-30.mp3
Category:science -- posted at: 5:47pm EDT

1