Elhuyar Zientzia

Teknopolis saioan oroimenari buruzko elkarrizketa bat egin diote Kepa Paz-Alonso adituari. Garunak nola gordetzen dituen oroitzapenak, zer motako oroimenak dauden, zer estrategiak dauden gauzak modu erginkorrean ikasteko eta abar: elkarrizketa luzea eta mamitsua.

 

Direct download: NFXXIII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:57pm EDT

Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Karl von Fritz Nobel saridunari buruz hitz egin digu. Erleak ikertu zituen, batez ere, XX. mendearen lehen erdian, eta, besteak beste erle esploratzailearen dantzaren esanahia aurkitu zuen. Dantzak adierazten die erlauntzaren beste erleei non dagoen eta nola joaten den topatutako elikagai-iturri bateraino. Ikerket horiengatik, Nobel saria jaso zuen 1973an.

Direct download: NFXXIII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

Cell aldizkarian argitaratutako artikulu batek neuronen jardueraren azterketak argitaratu dituzte  gizakian eta beste bost tximinotan. Bertan ikusten da gizakiak errore gehiago dituela seinale elektrikoetan, baina horren truke, haren neurona-sareak eraginkorragoak dira. 

Direct download: NFXXIII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:45pm EDT

XXIII. denboraldiaren 20. saioa: gizakia eta tximinoak, Karl von Fritz eta Teknopolis eta oroimena.

Direct download: NFXXIII-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:43pm EDT

Science Advances aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, erditzearen momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Biocruceseko ikertzaileek parte hartu dute ikerketan. Oraingoz arratoietan egin dituzte probak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan

Direct download: Qk18-190130_Autismoa_eta_erditzea.mp3
Category:science -- posted at: 1:25pm EDT

Ipar polo magnetikoa asko mugitzen ari da, eta horrek Lurraren eremu magnetikoa azaltzen duen modelo matematikoan eragiten du, World Magnetic Model izenekoan. Polo magnetikoa Kanadatik Siberiarantz mugitzen ari da ibilbide kaotiko batean, eta horren ondorioz, modelo matematikoa berritzea oso lan zaila izango da, modeloa berritu eta segituan geratuko da zaharkiuta.

Direct download: Qk17-190124_IparPoloMagnetikoa.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

Latitudean gora joan gara gaur, Artikora. Han, Naima El Bani geologoak paleoozeanografia lanak egiten ditu. Garai bateab itsas lasterrak nolakoak ziren ari da ikertzen, eta horretarako Norvegiako Tromso hiritik iparralderantz itsasoratzen da protozoo fosildu batzuen bila, formainiferoen bila. Oso ikerketa konplexu baten parte da; azken helburua iraganeko klima-aldaketak aztertzea da. 

Direct download: NFXXIII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 11:29am EDT

Zientzialariak aztoratuta daude ipar polo magnetikoa azkar aldatzen ari delako tokiz. Noraezean dabil. Horrek asko zailtzen du World Magnetic Model ereduaren egokitze-lanak, nabigaziorako oso garrantzitsua den eredu matematiko global bat. 
Direct download: NFXXIII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 11:28am EDT

XXIII. denboraldiaren 19. saioa: ipar polo magnetikoa eta Naima El Bani. 

Direct download: NFXXIII-19.mp3
Category:science -- posted at: 11:27am EDT

ETBko Teknopolis saioan mikroa itzaltzen ausartu dira horretarako egokia den areto batean. Hain zuzen ere, erakutsiko digute Kusaal eraikinaren aretoan nola lortzen duten bideratzea soinua oholtzatik entzuleengana, nahiz eta mikroak itzalita egon.

Direct download: NFXXIII-18d.mp3
Category:science -- posted at: 6:24pm EDT

Bi urtean behin, UEUk Ikergazte kongresua antolatzen du. Aurten Baionan izango da, maiatzaren bukaeran. Baina parte hartzaileek lana bidaltzeko epea zabaldu da dagoeneko. UEUko Ainhoa Latatuk kontatu digu nolako izango den aurtengo edizioa eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-18c.mp3
Category:science -- posted at: 6:23pm EDT

Gipuzkoako Goierrin zientzia-dibulgazio ona egiten da. Lemniskata taldea horretan dihardu urtero. Hain zuzen ere, gurekin Lemniskatako Jose Luis Etxezarreta kidea izan da aurten zer nolako programazioa antolatu duten kontatzeko.

Direct download: NFXXIII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 6:21pm EDT

Han jarri dute ibilgailu bat Txinako Espazio Agentziakoek, Ilargiaren alde ezkutuan. Lehen aldia da gizakiak hprrelakorik egiten duela. Toki ere oso interesgarria da, batez ere Lurretik igorritako uhin elektromagnetikoak ez direlako iristen bertara. Beraz, interferentziarik gabeko gune bat da, teleskopio bat instalatzeko ezin hobea.

Direct download: NFXXIII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 5:39pm EDT

XXIII. denboraldiaren 18. saioa: Ilargiaren alde ezkutua, Lemniskata, Ikergazte eta Teknopolis eta akustika.

Direct download: NFXXIII-18.mp3
Category:science -- posted at: 5:37pm EDT

Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketak. Batetik, zulo beltz txiki baten ingurua kartografiatu dute astronomoek, nolakoa den argitzeko; eta, bestetik, zulo beltzen biraketa-abiadura kalkulatzeko modua aurkitu dute.

Direct download: Qk16-190116_Zulo_beltzak.mp3
Category:science -- posted at: 12:20pm EDT

Direct download: 20190108_08232213_0011715840_002_002_MZL_ANA_GALA.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

2019ko lehen egunean New Horizons zunda asteroide batetik gertu pasatu zen. Ultime Thule deitu diote, eta ezustekoa izan da hegaldi hori, zunda ez baitzegoen programatuta ibilbidean asteroide hori topatzeko. Kuiperren asteroide-gerrikoaren parte da, alegia, Plutondik harago dago bere orbita. Modu polita urte hau hasteko astronomoentzat.

Direct download: Qk15-190109_UltimaThule.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Zientzialari baten bizimodua erronkaz beteta dago. Zailtasunez beteta. Besteak beste, ikertzailea izanda, bizimodua egonkortzeko, urrats asko eman behar dira, horietako batzuk atzerrian. Gainera, argitalpenen presioa ere izaten du ikertzaileak. Txoni Matxainek kontatu digu nolakoa den ohiko zientzialari baten bizimodua, eta nolakoa argitalpenen sistema hori, egin izan diren iruzurrak barne.

Direct download: NFXXIII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 4:23pm EDT

Urtearen hasierarekin batera, New Horizons zunda Kuiperren gerrikoko asteroide batetik gertu igaro da, Ultima Thule izenekoa. 2014ko aurkikuntza da berez, baina zunda orain egin du gertuko hegaldia; datuak jaso eta Lurrera bidali dizkigu. Topaketa ederra urtea hasteko.

Direct download: NFXXIII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EDT

XXIII. denboraldiaren 17. saioa: Ultima Thule eta zientzialarien zailtasunak.

Direct download: NFXXIII-17.mp3
Category:science -- posted at: 4:03pm EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberriarekin batera hainbat atsotitz edo esaera zahar aztertu ditugu zientziaren ikuspuntutik. Lehenengoa, abenduko esaera tipiko bat da, Santa Luzia egunarekin eta planetaren mugimenduarekin zerikusia duena.

Direct download: NFXXIII-16c.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EDT

Duela ehun urte pandemia handi bat izan zen, gripe hilgarri bat. Lehen mundu gerraren azken urtean bertan izan zuen agerraldia. Zientzialariek interes handia dute gripe horrekin, besteak beste jakiteko zergatik izan zen hain hilgarria. Elhuyar aldizkarian artikulu bat argitaratu dute gripe horri buruz, eta guk Ana Galarraga egilea gonbidatu dugu horretaz hitz egitera.

Direct download: NFXXIII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 5:04pm EDT

Martxoaren 14an hil zen Stephen Hawking astrofisikaria. Ikono bat zen zientziaren munduan, bai eta beste esparru askotan ere, eta, gure urteko azken saio honetan gogoratu nahi izan dugu.

Direct download: NFXXIII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 4:59pm EDT

XXIII. denboraldiaren 16. saioa: Stephen Hawking, 1918ko gripea eta atsotitzak.

Direct download: NFXXIII-16.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

1