Elhuyar Zientzia

Jose Antonio Carrero EHUko kimikariak errepide-bazterretako kutsadura aztertu du doktoretza tesian. Metalen presentzia aztertu ditu, berunetik hasita. Auoten aztarna ez dago gasetan bakarrik, baizik eta asfaltoaren ondoko lurzorura eta landaredira ere iristen da. Carrerok metalak aztertu ditu, eta baita metal horien konposatuen eboluzioa ere bai. 

Direct download: NFXVI-26c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan, Haurdun Gaude atalean, esperimentu txiki bat egingo dugu. Imajinatu behar dugu fetua eskuetan hartzen dugula, eta esperimentu horrekin aurkituko dugu umearen azala ilez eta gantz batez estalita dagoela. Ilea oso fina da, eta lanugo deritzo. Gantza gazta bigunaren antza du, eta vermix du izena. Biak desagerturatuko dira pixkanaka jaiotza hurbildu ahala. 

Direct download: NFXVI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa sakon bat egin du glifosato herbizidak anfibioetan duen eragina argitzeko. Ikerketa Euskal Herriko 10 anfibio-espezierekin egin dute, eta emaitza da glifosatoaren erabilera oso kaltegarria dela espezie horientzat. Aranzadiko herpetologoek gomendatzen dute glifosatoaren erabilera murriztea, zenbait tokitan eta garaitan behintzat.

Direct download: NFXVI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 26. saioa. Glifosatoaren eragina anfibioetan; errepideen ertzetako kutsadura; haurdunaldiaren 22. astea: lanugo eta vermix.

Direct download: NFXVI-26.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aingirak

Direct download: Qk21-120227Aingirak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 25. saioa. Webgintzarako tresnak, aro geologiko baten definizioa Getxoko hondartzetan eta haurdunaldiaren 21. astea.

Direct download: NFXVI-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hogeita batgarren astean, ume asko mugitzen da. Ahalmen du mugitzeko eta lekua badu horretarako. Horregatik, aste honetan, Haurdun Gaude atalean mugimenduari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXVI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Getxora joango gara, itsaslabarren berri izatera. Geologoak pozik daude: hango Gorrondatxe-Azkorri hondartzaren labarrak aro geologiko bat definitzeko tokia izendatu dute. Aro Lutetiarra (duela 48 milioi urte hasi eta duela 40 milioi urte bukatu zuena, gutxi gorabehera) estratuetan non hasten den eta non bukatu, hantxe, Getxon irakur daiteke. Eta geologoek urrezko iltze bat jarri dute han izendapenaren oroigarri. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatuko digu albistea. 

Direct download: NFXVI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Internet sekulako baliabidea da. Sare globalean dagoen guztia kuxkuxeatu daiteke. Eta ez bakarrik hori: besteek zure berri izan dezakete sarean. Baina horretarako, zerbait igo behar duzu sarera. Sarean web orriak, blogak, foroak eta beste mila kontu sortzeko aukera handiak dituzu, noski. Erraz erabiltzen diren baliabideak. Baina baliabide horiek, azpitik, hainbat lengoaia eta baliabide informatiko daude. Eta betikoa. Horiek ere ezagutzen badituzu, aukera handiagoak izango dituzu.

Direct download: NFXVI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gorrondatxe

Direct download: Qk20-120220Gorrondatxe.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Liburu berria argitaratu du EHUko Euskara Zerbitzuak ZIO bildumaren barruan. Hamalaugarren liburua da, eta ez da itzulpen bat, baizik eta bildumarako idatzitako liburu bat. Jose Ignacio Perez eta Miren Bego Urrutia biologoek idatzi dute blog batean argitaratutako testuak aukeratuta, ordenatuta eta hobetuta. Animalien fisiologiari buruzko liburu honi buruz hitz egin digute egileek.

Direct download: NFXVI-24a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hogeigarren astea prozesu osoaren ekuatorea da. Eta garai aproposa da ekografia bat egiteko, umea handia delako organoen garapena aztertu ahal izateko eta txikia oraindik uteroan mugikortasun handia izateko. Ainhoa Salegi ginekologoarekin hitz egin dugu aste honetan egiten den ekografia eta segimenduari buruz.

Direct download: NFXVI-24b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 24. saioa: Animalien aferak eta haurdunaldiaren hogeigarren astea.

Direct download: NFXVI-24.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Irisina

Direct download: Qk19-120213Irisina.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fisikako soken teoriari buruzko Soka Iberikoak 2012 kongresua egin dute Bilbon. Teoria horrek aldeko eta kontrako asko ditu, eta bide zailoa du aurrera egiteko, baina pixkanaka ari dira gauza berriak ateratzen. Kongresuari buruz eta soken teoriari buruz Iñigo Egusquiza fisikariak hitz egin digu, kongresuaren antolatzaileetako batek.

Direct download: NFXVI-23c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetua mugitzen da, eta antzeman dakioke mugimenduengatik esna edo lo dagoen. Dagoeneko 15 zentimetro luze da, eta aurrera doa abiada handian.

Direct download: NFXVI-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euskararako dagoen hizkuntz-teknologiak aurrerapauso handia eman du: Berbatek proiektua aurkeztu dute. Bost erakundetako ikertzailee hartu dute parte proektuan:Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA taldeak eta AHOLAB laborategiak eta Tecnalia eta Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak. Eta demo interesgarri batzuk aurkeztu dituzte irakaskuntza, itzulpena eta eduki multimedien sektoreetan erabiltzeko. Bestak beste, hizkuntzak irakasteko laguntzaile birtual bat, dokumentalen bikoizketa automatikoa egiteko sistema bat eta bilatzaile semantiko muoltimedia bat aurkeztu dituzte. Eta irratira Igor Leturia informatikaria ere etorri da, demo horiek aurkeztera.


Direct download: NFXVI-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 23. saioa. Berbatek proiektua, haurdunaldiaren 19. astea eta Soka Iberikoak kongresua.

Direct download: NFXVI-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 22. saioa. Albatrosen ikerketa. Haurdunaldiaren hemezortzigarren astea eta Mary Anning-en historia.

Direct download: NFXVI-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea. Lyme Regis herria. XIX. mendaren hasiera. Anning familia pobrearen kideek fosilak bilatzen zituzten itsas labarretan, gero fosil haiek saldu ahal izateko. Halako batean, Anningdarrek fosil liluragarri bat aurkitu zuten, krokodilo errladoi baten itxura duena. Dinosauro bat zen, ictiosauro bat; kontuan hartu behar da garai hartan ez zirela ezagutzen dinosauroak. Handik aurrera, Mary Anningek ibilbide profesional harrigarria izan zuen fosilak aurkitzen, eta haiei buruzko informazioa jasotzen.

Direct download: NFXVI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Amatxo, sentitzen al duzu dagoeneko umea mugitzen zure barruan? Hori da aste honetako berrikuntza bat; agian sentitu egingo duzula. Eta beste kontu batzuk ere badira.

Direct download: NFXVI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Maite Louzao gipuzkoarrak Indiako Ozeanora eramango gaitu albatrosen sekretuak ezagutzera. Itsas zientziak ikasi du, eta hilabeteak eman ditu Kerguelen, Indiako Ozeanoko uharte txiki batean, hegazti horiek ikertzen. Albatrosak bereziak dira munduko itsas hegazti handienak direlako, eta baita beste ezaugarri batzuengatik ere, adibidez, klima-aldaketak onura ekarri dielako. Horixe da, hain zuzen, Maiteren taldearen ikerketak ondorioztatzen duena. Ikerketari buruz hitz egingo dugu eta, horretaz gain, Maiteren ibilbide profesionalari buruz.

Direct download: NFXVI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1