Mon, 30 November 2020
Kontatu zure tesia 6 mezutan. Hori da UEUk eskatzen diena tesi bat egiten ari diren ikertzaileei, txiotesia lehiaketan parte hatrzeko. Aurtengo edizioaren irabazleak, Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, gurekin izan dira. Zelula amen terapiari buruzko tesia lehena, eta zine-zuzendari baten lanari buruzkoa bigarrena. |
Mon, 30 November 2020
Bateriak erabiltzen dituzten gailuez inguratuta bizi gara. Horregatik galdetu nahi genion aditu bati nola funtzionatzen duten eta gure usteak bateriei buruz zuzenak ala okerrak diren. CICenergiGUNEko Oier Lakuntza izan da gure aditua. Etxeko bateriak aztergai. |
Mon, 30 November 2020
COVIDaren kontrako txerto bat garatzeko proiektu bat baino gehiago daude. Haien arteko aldea, besteak beste, txertoa gordetzeko behar den tenperaturan datza. Horren zergatiak interesa badu zientziaren ikuspuntutik, baina baita ekonomiaren ikuspuntutik ere. Azken batean, txertoaren banaketaren kondizioek eragin handia dutelako prezioan. |
Mon, 30 November 2020
XXV. denboraldiaren 12. saioa: zergatik hotza txertoak gordetzeko, etxeko bateriak eta txiotesia. |
Mon, 23 November 2020
Askotan esaten da gailu elektronikoen argi urdinak zaildu egiten duela lo hartzea, eta estresa eragiten duela begietan. Baina ikerketa zientifikoek ez dute horrelakorik baieztatzen. Beraz, argi urdina iragazten duten betaurrekoak ez dira lo ezin hartzearen arazoaren konponbide bat, gailu elektronikoei dagokioenez. |
Mon, 23 November 2020
Iker Badiola EHUko ikertzaileak Cangrejo de Troya liburua aurkeztu digu. Minbiziari buruzko dibulgazio-liburua da, bere ikergaia, hain zuzen. Liburua oso estilo argian idatzita dago, eta minbizia ulertzeko behar diren azalpen guztiak ematen ditu. Biokimikako oinarrizko kontzeptuetatik hasita, minbiziaren azken tratamenduetara kontatzen ditu Badiolak liburuan. Gurekin izan da irratian, eta gai delikatu honi buruzko solasaldi atsegin bat izateko aukera eman digu. |
Mon, 23 November 2020
16 urte dira Nebulosa urdinaren izarra aurkitu zutela astronomoek. Argi ultramorearen bidez begiratuta nebulosa urdin bat ikusten zaio inguruan, eta astronomoek ez zekite zergatik. Orain, eredu matematiko baten bitartez, badute hipotesi bat horrelako astro batentzat: bi izarren talkaren bitartez sortutako izarra da. |
Mon, 23 November 2020
XXV. denboraldiaren 11. saioa: nebulosa urdinaren izarra, Cangrejo de Troya eta gailu elektronikoen argi urdina. |
Mon, 16 November 2020
Marguerite Pereyk frantzioa elementua aurkitu zuen aktinioa ikertzen ari zenean. Isotopo egonkorrik ez du frantzioak eta ez da inoiz lortu kantitate aipagarririk sortzea. Kondizio horietan, oso zaila da elementu hori aurkitzea, are zailagoa XX. mendearen lehen erdian, baina Pereyk lortu zuen. Mentxu Aiertza kimikariak kontatu digu haren istorioa. |
Mon, 16 November 2020
Gaur kalitate handiko fisika izan dugu gurean. Material batzuk izan daitezke aldi berean magnetikoak eta ez-magnetikoak, piezaren geometriaren arabera; topologiaren arabera. Material topologiko hauek ikertzen dituzte DIPCko Maia Garcia eta EHUko Luis Elkoro fisikariek. Nature aldizkarian artikulu garrantzitsu bat argitaratu berri dute gaiari buruz. Biak izan dira gurekin. |
Mon, 16 November 2020
Pfizer eta BioNTech enpresek COVIDaren kontrako txerto bat aurkeztu dute. Ustez, eraginkortasun handiko txertoa. Baina oraingoz ez dute argitalpen zientifikorik egin, eta ez dago kontrastatuta. Beraz, ez dago modurik jakiteko nola garatu duten. Horregatik, zientzialariak baikorrak dira, baina zuhurra. Oso zuhurrak.
|
Mon, 16 November 2020
XXV. denboraldiaren 10. saioa: COVIDaren txertoa, material topologikoak eta frantzioaren aurkikuntza. |
Mon, 9 November 2020
Aitzol Lasa matematikariak gazteentzat idatzitako azken eleberria aurkeztu digu, Nafarroako mariskala. Zientzia fikzioa gazteentzat. Eleberriak istorio interesgarria kontatzen du, distopia bat Nafarroako historian oinarritua. |
Mon, 9 November 2020
11 urteko neska batek eman zion izena Pluton planetari 1930ean (gaur egun planeta nanotzat hartzen dugun jhorri). Venetia Burneyk, neska horrek, ez zuen astronomiaren munduarekin harremanik, eta hala ere, berak proposatutako izena Estatu Batuetako goi mailako zentro zientifiko batera iritsi zen, Lowell Behatokira. Haiek izendatu zuten Pluton Burneyk botatako izenarekin. |
Mon, 9 November 2020
Bizkaia zubia 2010etik, eta inkesta baten ondorioz, Somorrostroko gorria izeneko kolorez margotuta dago. Oskar Gonzalez kimikariak kontatu digu inkestaren istorioa, eta burdinaren eta Bilboko itsasadarraren arteko loturaz hizt egin digu.
|
Mon, 9 November 2020
Bi albiste irratsaioa irekitzeko. Batetik, frogatu da duela 5/6 hilabete COVID-19arekin kutsatutako jendearen sistema immunologikoak oraindik ere erantzun immune ona duela. Bestetik, materia eta antimateria ikertzeko ERC Synergy beka bat eman dietela DIPC zentroko eta EHUko fisikariei.
|
Mon, 9 November 2020
XXV. denboraldiaren 9. saioa: Bizkaia zubiaren kolorea, Pluton eta neskatoa eta Nafarroako Mariskala. |
Mon, 2 November 2020
Euskalmeteko Onintze Salazarrek isasoko olatuei buruz hitz egin digu. une honetan alerta laranjan gaude, eta Onintzek azaldu digu nola sortzen diren, zer motako fenomenoek eragiten dituzten eta nolakoak diren olaturik berezienak, alegia, tsunamiak eta marea ziklonikoen ondorioz sortutakoak. |
Mon, 2 November 2020
Maira Aguiar epidemiologoarekin izan gara, BCAM institutuanlan egiten duen epidemiologoarekin, eta galdetu diogu nola bizitzen ari diren COVID-19aren bigarren olatu deitzen dugun hau. Atzera begira ere, pandemia udan nolakoa izan zen galdetu diogu. BCAMen eredu matematikoa nahiko emaitza onak ematen ari da, eta 15 egunerako iragarpena emateko moduko tresna bat bilakatu dute. |
Mon, 2 November 2020
Azken hilabeteetan Betelgeuse izarrak jokabide xelebrea izan du, eta astronomoek uste izan zuten haren leherketa gertu egoin zitekeela. Baina azterketa berrien arabera, izarra lehertzeko urruti dago. Azterketak emaitza deigarrriak eman ditu, uste baino txikiagoa baita Betelgeuse, eta uste baino gertuago dago. |
Mon, 2 November 2020
XXV. denboraldiaren 8. saioa: Betelgeuse, COVID-19aren bigarren olatua eta olatuen alerta laranja. |