Elhuyar Zientzia

Ekialde Hurbilean aurkitutako giza aztarna berri batzuek agerian jarri dute gizaki modernoak uste zena baino lehenago atera zirela Afrikatik.177.000 eta 194.000 urte bitartean dituzten giza hortzak aurkitu dituzte, gure espeziearen ezaugarri argiak dituztenak, Israeleko Misliya kobazuloan.

Direct download: Qk18-180131Afrikatik_kanpo_gizaki_modernoen_arrasto_zaharrenak.mp3
Category:science -- posted at: 1:18pm EST

Beronika Azpillagak Euskadiko eskolen diagnostiko bat egin du jakiteko zer ekarpen duten eskolek ikasleen hezkuntzan. Diagnostiko-metodo bera erabili du Mexikoko hainbat eskoletan, eta horrela bi kulturatako egoerak ikusteko aukera izan du.

Direct download: NFXXII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 1:44pm EST

Joana Acha eta Beronika Azpillaga izan dira gurekin hezkuntzaz hitz egiteko. Otsailaren 2an hitzaldi bana emango dute. Joana Achak dislexiari buruz hitz egingo du, detekzioaz eta tratamenduaz. Baita tratamendu okerrez ere.

Direct download: NFXXII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 1:40pm EST

XXII. denboraldiaren 21. programa: dislexia eta eskolaren eraginkortasuna.

Direct download: NFXXII-21.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EST

Teknopolis saioa itsasoko bi gai ditu aste honetan. Bata da AZTI-Tecnalia egiten ari den mikroplastikoen arrantza-kanpaina. Oinarrian, zenbat mikroplastiko dauden eta non pilatzen diren jakitea da helburua. Eta bigarrena zetazeoen nekropsiari buruzko erreportaje bat, AMBAR taldeko adituekin, eta PIE estazioarenlangileekin.

Direct download: NFXXII-20d.mp3
Category:science -- posted at: 2:25pm EST

Science aldizkarian argitaratu da ikerketa zabal bat naturaren onurari buruz. Ikertzaile-talde askok hartu dute parte, eta koordinatzailea BC3 zentroko Unai Pascual da. Ideia da naturaren onurak kalkulatzeko alde zintifikoaz gain beste ikuspuntu asko sartu behar direla. Unai gurekin izan da horretaz hitz egiten.

 

Direct download: NFXXII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 2:05pm EST

Gorka Azkunek adimen artifizialak eskatzen duen hardwareaz hitz egin digu. Ordenagailuan jolasteko erabiltzen diren txartel grafikoak eta GPUak beharrezkoak dira gaur egun neurona-sare sakonak trebatzeko eta ikerketa egiteko. Gorkak azaldu digu zergatik.

Direct download: NFXXII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EST

Itsas belarra digeritzen duen marrazoa eta adimen artifiziala ikertzeko Txinako parke erraldoia. Bi albiste horiekin ireki dugu gaur saioa.

Direct download: NFXXII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EST

XXII. denboraldiaren 20. saioa: adimen artifiziala, naturaren onura eta Teknopolis itsasoan.

Direct download: NFXXII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:05pm EST

Aste osorako botikak pilula bakarrean hartzeko modua asmatu dute Harvard Medical Schooleko ingeniariek. Zehazki hiesaren aurkako tratamendua egunero hartu beharrean astean behin bakarrik hartzeko pilula eraginkor bat garatu dute.

Direct download: Qk16-180117_Aste_osorako_botikak_pilula_bakarrean.mp3
Category:science -- posted at: 12:35pm EST

Direct download: 20180115_19320202_0010951477_002_001_MZL_ZIENTZIA.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EST

Ana Hosteins eta Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolan dira irakasleak, lanbide-heziketan. Haiekin hitz egin dugu luze paperari buruz: historia, fabrikatze-teknikak, papera zer den, eta haien eskolan zer irakasten den paperarekin lotuta. Paperak gordetzen dituen sekretuak ere aipatu ditugu, alegia, paperari buruz ez dakiguna. "Paperezko elkarrizketa" bat material berezi eta ohiko horri buruz.

Direct download: NFXXII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 3:31pm EST

Laister erabili ahal izango dugu Galileo nabigzaio-sistema, GPSaren bertsio europarra. 2018ko udaberrian 22 satelite izango ditu orbitan (orain 18 ditu), eta hori nahikoa da sistema abiarazteko. GPS baino zehatzagoa da, eta smartphone berrietan erabiltzeko moduko teknologia dugu.

Direct download: NFXXII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24pm EST

XXII. denboraldiaren 19. saioa: Galileo sistema eta papera.

Direct download: NFXXII-19.mp3
Category:science -- posted at: 3:21pm EST

Datorren urtean ospatuko da taula periodikoaren "jaiotza" guk ezagutzen dugun bezala, 150 urte egingo dituelako. Guk aurten begiratuko diogu. Txoni Matxainek kontatu digu zer den, zer abantaila dituen, eta nola hobetu dugu gaur egun mende eta erdi dituen kimikaren ikur hori. Horren atzean mekanika kuantikoa dago, noski.

Direct download: NFXXII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 1:21pm EST

Urtarrillaren 1ean hasi da urtea. Baina XIV. mendean urtea ez zen nahitaez urtarrillean hasten. Martxoaren 25a ere aukera bat zen. Izan ere, toki eta garai berean, urte bat baino gehiago izan ziren indarrean ordungo egutegietan. Bidaia bat egin dugu urte batetik bestera saltoka horri esker.

Direct download: NFXXII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:28pm EST

XXII. denboraldiaren 18. saioa: Erdi-aroko egutegia eta taula periodikoa.

Direct download: NFXXII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:27pm EST

Iazkoari begira hasiko dugu urtea Quarken. 2017an Elhuyarren landu ditugun gaien artean, aipagarrienak errepasatuko ditugu.

Direct download: Qk14-180103_2017ko_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EST

Naiara Barrado izan dugu gurekin eta hari galdetu diogu zehtaz-mehatz nolakoa den gure planetaren forma. Geoidea izango da? Azken batean, geoide hitzak Lurraren formakoa esan nahi du. Baina zientziaren munduan ñabardura batzuk baditu hitz horrek. Planetaz eta formez aritu gara gaurkoan.

Direct download: NFXXII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38pm EST

Zer forma du Lur planetak? Lurra laua dela onartu dugu hasieran, eta aztertu egin dugu nolakoa den. Ezusteko bat topatu dugu bidean. Lurra laua baldin bada, ez da guk ezagutzen dugun planeta bezalakoa.

Direct download: NFXXII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 5:29pm EST

Ez dago argi nola eragiten dieten zetazeoei soinu bortitzek. Baina ikertzaile-talde batek aurkitu du gai direla belarrien sentikortasuna aldatzeko soinu bortitz baten aurrean. Lau espezietan aurkitu dute hori, orka batean, izurde batean, mazopa batean eta belugetan.

Direct download: NFXXII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EST

XXII. denboraldiaren 17. saioa: zetazeoak eta burrunba, Lur laua eta geoidea.

Direct download: NFXXII-17.mp3
Category:science -- posted at: 5:12pm EST

1