Fri, 24 February 2017
Aste honetako Teknopolis saioa, ETBko zientzia programak, Getxoko Erediaga molluara eraman gaitu eraikin berezi bat ikustera, Punta Begoñako galeriak. Itsas labarrei eusten dien egitura bat da, oso berezia, baina egoera onean ez dagoena gaur egun. Zientzialari-talde batek zaharberritu nahi du; Teknopolis-eko Bego Zubiak aurkeztu digu proiektua. |
Fri, 24 February 2017
Nola egiten da kimika gaur egun? Laborategian edo ordenagailu baten aurrean? Bada, kimikari batzuek bi modutara egiten dute. Haietako bat izan da gurekin, Eider San Sebastián. Harekin hitz egin dugu kimikaren ikerketaz eta bere ibilbideaz ere bai. |
Fri, 24 February 2017
Espazioari begiratu diogu gaur. Batetik, Javier Gorosabel astronomo eibartarraren omenez izendatutako asteroideaz hitz egiteko, eta bestetik topatu berri duten zazpi exoplanetako sistemari buruz. Zazpi exoplaneta horiek Lurraren tamainakoak dira, gutxigorabehera. |
Fri, 24 February 2017
XXI. denboraldiaren 25. saioa: Javiergorosabel asteroidea eta 7 exoplaneta, Eider San Sebastian eta Teknopolis Punta Begoñan. |
Fri, 24 February 2017
EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileak ez direla guztiz eraginkorrak. Ez dituzte bakterio guzti-guztiak hiltzen. Eta bakterio horiek agerraldi berriak eragiten dituzte. Bakterioak hil diren kontrolatzeko, kultiboen bidezko sistemak erabiltzen dira, baina bizirik irauten duten bakterioak ez dira hazten kultibo horietan. |
Mon, 20 February 2017
Lurpeko urei jarraitu die Teknopolis programako taldeak Araban, Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta adituen laguntzarekin. Haiekin ikusi dute zer diren akuiferoak, nola ikertzen diren, eta zer garrantzia duten. |
Mon, 20 February 2017
Kastoreek sahatsen azala jan eta prozesatu egiten dute gorputzaren barruan. Eta castoreum izeneko substantzia bat kanporatzen dute. Substantzia horrek, besteak beste, azido salizilikoa dauka. |
Mon, 20 February 2017
Mentxu Aiertza izan da gurekin eta musika ekarri digu... Baita zientzia ere. Hain zuzen ere, musikak zientzian dituen hainbat erabilerari buruz hitz egin digu. Erabilera harrigarriak eta interesgarriak, neurozientzietatik materialen ikerketaraino. |
Mon, 20 February 2017
Portugalgo ekialdean proiektu erraldoi batr jarri dute martxan haizearen dinamika oso modu zehatzean ikertzeko. Ikerketa horretatik ateratako ezagutzak hobetuko ditu haizearen eredu teorikoak, eta gainera aplikazio askotan lagunduko du, aerosorgailuak non eta nola instalatu erabakitzen, adibidez. |
Mon, 20 February 2017
XXI. denboraldiaren 24. saioa: Haizearen proiektua Portugalen, Musika zientziarako, Castoreum eta Teknopolis lurpean. |
Fri, 10 February 2017
|
Wed, 8 February 2017
Aste honetan, Teknopolis ETBko zientzia-programaren haria minbizia izan da. Melanomari buruzko erreportaje bat eman dute, dagoen azaleko minbizi-mota larriena. Hain zuzen, Euskal herrian, ikerketa-talde asko ari dira gaixotasun hori ikertzen. |
Wed, 8 February 2017
Milango Unibertsitateko Elena Cattaneo zelula amen ikerketaren erreferente bat da munduan. Berez, Huntington gaixotasunaren sendabide baten bila ari da ikertzen, baina horrek zelula amak ulertzera eraman du. Harekin izan ginen irailean, eta gaur ekarri dizkizuegu haren hitzak. |
Wed, 8 February 2017
Ezberdina al da elebidunen garuna hizkuntza bakarra dakitenen garunarekin alderatuta? Erantzuna ez dago argi, eta ez dago argi zer abantaila dituen elebiduna izatea. BCBLko Jon Andoni Duñabeitiak kontatu digu zer dakigun elebidunen garunari buruz. |
Wed, 8 February 2017
Eboluzio konbergentearen adibide dira landare haragijaleak: behin baino gehiagotan eboluzionatu dute eta kasu guztietan funtzionalitate bera garatzeko. Intsektuak digeritzeko proteinen multzo antzekoa lortu dute eboluzio guztietan. Eboluzio konbergentea maila molekularrean gertatu da. |
Wed, 8 February 2017
XXI. denboraldiaren 23. saioa: landare haragijaleen eboluzioa, garun elebiduna, Elena Cattaneo eta Teknopolis eta melanoma. |
Mon, 6 February 2017
ETBko Teknopolis zientzia-saioa EHUko Biofisika Unitatean izan da bisitan. Arrazoi onak daude horretarako; batetik, eraikin berria eta modernoa estreinatu dutelako Leioako kanpusean, eta, bestetik, zuzendari berria izendatu dutelako: Itziar Alkorta ikertzailea. |
Mon, 6 February 2017
Planeatu al dezake hegazkin batek hegaldian matxura batengatik motorrik gabe geratzen bada? Erantzuna da bai, baina baldintza batzuekin. Eta ez da berdina monoplano txiki bat eta Boeing 747 bat, adibidez. |
Mon, 6 February 2017
Jon Ander Arregi fisikariak Claude Shannoni buruz hitz egin digu, informatikako bit ospetsua asmatu eta informazioaren teoria matematikoa garatu zuen gizon xelebrea. Poeta, juglarea... eta gaur egun, digitalki komunikatzen bagara, hari esker da. |
Mon, 6 February 2017
Irudiak artifizialki sortzen dituen neurona-sare bat erabil liteke benetako argazkietan objektuak identifikatzen dituen beste bat trebatzeko. Adibidez, astronomian erabil liteke galaxien argazkien fondoko zarata baztertu, eta galaxiak berak identifikatzeko. Makina bat, beste bat trebatzeko: adimen artifizialak zenbait muga gainditzen ari da. |
Mon, 6 February 2017
XXI. denboraldiaren 22. saioa: neurona sare bat beste bat trebatzeko, Claude Shannon, motorrik gabe hegan eta Teknopolis Biofisika Unitatean.
|
Fri, 3 February 2017
Direct download: Info7_Irratia_-_Txerri_eta_gizaki_zelulak_dituen_enbrioi_bat.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EST |
Fri, 3 February 2017
Zientzialariek ez dute argitu feromonak usaintzeko gaitasuna dugun ala ez. Feromonek intsektuetan eragin oso nabarmena dute, ugaztunetan ez hain nabarmena eta gizakietan ez dago argi nola eragiten duten. Beraz, ez dago ebidentziarik publizitateak saltzen dizkigun feromonadun perfumeek funtzionatzen duten ala ez. |