Elhuyar Zientzia

ETBko Teknopolis zientzia-saioa EHUko Biofisika Unitatean izan da bisitan. Arrazoi onak daude horretarako; batetik, eraikin berria eta modernoa estreinatu dutelako Leioako kanpusean, eta, bestetik, zuzendari berria izendatu dutelako: Itziar Alkorta ikertzailea.

Direct download: NFXXI-22d.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EST

Planeatu al dezake hegazkin batek hegaldian matxura batengatik motorrik gabe geratzen bada? Erantzuna da bai, baina baldintza batzuekin. Eta ez da berdina monoplano txiki bat eta Boeing 747 bat, adibidez.

Direct download: NFXXI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EST

Jon Ander Arregi fisikariak Claude Shannoni buruz hitz egin digu, informatikako bit ospetsua asmatu eta informazioaren teoria matematikoa garatu zuen gizon xelebrea. Poeta, juglarea... eta gaur egun, digitalki komunikatzen bagara, hari esker da.

Direct download: NFXXI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

Irudiak artifizialki sortzen dituen neurona-sare bat erabil liteke benetako argazkietan objektuak identifikatzen dituen beste bat trebatzeko. Adibidez, astronomian erabil liteke galaxien argazkien fondoko zarata baztertu, eta galaxiak berak identifikatzeko. Makina bat, beste bat trebatzeko: adimen artifizialak zenbait muga gainditzen ari da.

Direct download: NFXXI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

XXI. denboraldiaren 22. saioa: neurona sare bat beste bat trebatzeko, Claude Shannon, motorrik gabe hegan eta Teknopolis Biofisika Unitatean.

 

Direct download: NFXXI-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

1