Elhuyar Zientzia

Agatha Christieren pozoien tartea izan dugu. Kasu honetan, eserinaz hitz egin digu Mentxu Aiertzak. Fisostigmina ere deitzen da, Physostigma venenosum landaretik datorrelako. Afrikako pozoia da, Europara XIX. mendean ekarritakoa, eta Christiek bi eleberritan erabili duena.

Direct download: NFXXVI-33b.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EST

Udaberria eta 2022ko liga bukatzetik gertu gaude. Kalkuluak hasi dira, jakiteko zer taldek sailkatuko den nola. Orain da matematikaren garaia, baina entzule askoko komunikazio horek ez dute ondo tratatzen matematika. Ancelottiren aipamen publikoak dira horren adibide bat. 

 

Direct download: NFXXVI-33a.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EST

XXVI. denboraldiaren 33. saioa: futbola eta matematika, pozoiak: eserina.

Direct download: NFXXVI-33.mp3
Category:general -- posted at: 3:51am EST

Joseba Rios arkeologoarekin hitz egin dugu. Aranbaltza aztarnategiaren zuzendaria da, neandertalen hainbat egonaldiak izan dituen aztarnategi ireki berezi bat. Hango ikerketaren datuek laguntzen dute aztertzen neandertalak kosta horretatik nola desagertu ziren. 

Direct download: NFXXVI-32b.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

Ikerketa batzuen arabera, SARS-CoV2 birusak monozitoak eta makrofago batzuk infektatzen ditu. Informazio horrek tratamendu berrietarako bidea irekitzen du.

Direct download: NFXXVI-32a.mp3
Category:science -- posted at: 2:15pm EST

XXVI. denboraldiaren 32. saioa: koronabirusa sistema immunologikoan eta Neandetalak Aranbaltzan.

Direct download: NFXXVI-32.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EST

Manex Urruzola ONzientzia bideo-lehiaketaren koordinatzailea gurekin izan da. Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko aukera badago oraindik. Oinarriak onzientzia.tv webgunean.

Direct download: NFXXVI-31c.mp3
Category:science -- posted at: 12:21pm EST

Herrialde batzuetan onartuta daude mitokondrioen bidezko terapia, hiru guraso genetikoen haurren terapia. CICbiomaGUNE zentroko talde batek terapia horren arriskuak ikertu ditu. Irati Aiestaran ikertzailea izan da gurekin.

Direct download: NFXXVI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:17pm EST

Giza genoma osoa deskodetu dute. Berez, 2003an egin zuten iragarpena, baina garai hartan ez zegoen teknologia guztiz-guztiz deskodetzeko. Orain, Telomere to Telomere proiektuan, erabat bukatu dute.

Direct download: NFXXVI-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:15pm EST

XXVI. denboraldiaren 31. saioa: giza genoma osoa, mitokondrien bidezko terapiaren arriskua eta ONzientzia.

Direct download: NFXXVI-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:00pm EST

BRTA aliantzako adituak izan ditugu zibersegurtasunaren unibertsoan gidari. Aitor Urbieta (Ikerlan), Lander Segurola (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia) gurekin izan dira haien lana aurkezten eta zibersegurtasunak dituen adar ugari horiek aztertzen.
Direct download: NFXXVI-30b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EST

Adimen artifizialeko teknika bat da. Makina batek, ikasketa prozesuan, bere buruari gainbegiratu diezaioke. Self supervised learning deitzen diote. Gorka Azkune informatikariak  azaldu digu nola.

Direct download: NFXXVI-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:30am EST

XXVI. denboraldiaren 30. saioa: self supervised learning adimen artifizialean eta zibersegurtasuna.

Direct download: NFXXVI-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EST

1