Mon, 24 February 2014
Teknopolis saioak 15 urte egin ditu. Eta ospatuegin dute programa eta ekitaldi berezi bten bitartez. Ni, grabagailuak hartuta, prestaketa-lanak egiten zituzten bitartean gerturatu nintzen Teknopolisekoengana, eta guztion hitzak bildu nituen. Iñaki Leturia, Inma Alvarez, Bego Zubia, Beñar Kortabarria, Nagore Rementeria eta Oihana Jauregirekin izan nintzen. Eta grabatuta dago. |
Mon, 24 February 2014
Paleontologoa da, eta Alemanian dago lanean, Neuwied hiriko Monrepos institutuan. Ospe handiko institutua da paleontologiaren esparruan, eta Aritza pozik dago han; besteak beste lan egiten du Schöningen aztarnategiarekin, Neaderthalen lantzen egurra kontserbatu duen aztarnategi bakarrarekin. Baina urteak eman ditu Gasteizen lanean, EHUn, eta orain ez daki Euskal Herrira itzuli ahal izango duen ikerketa egitera. Adituen-ihesaldiaren adibidetzat harten du bere burua. Harekin solasalditxo bat izan dugu gai honi buruz, eta ikerketaren azken emaitzei buruz. |
Mon, 24 February 2014
Leiarrez egindako teleskopio zaharren katalogo bat dago orain eskura dioptrice.com web orrian. 1610tik 1775ra egindako teleskopio errefraktoreak dira, haien inguruko informazioa eta kasu batzuetan bi gauzak aldi berean. 1775tik aurrera leiarren fabrikazioa asko hobetu zen, eta estandarizatu, beta horregatik, web orri honek bildu du aurretik egindako altxorren informazioa. Leiarren bidezko teleskopio bat egin nahi baduzu, hemen duzu inspirazio-iturri bat. |
Mon, 24 February 2014
XVIII. denboraldiko 24. saioa: teleskopio errefraktoreak, Aritza Villaluenga eta Teknopolis 15 urte. |
Mon, 17 February 2014
Teknopolis telebista-saioan epilepsiari buruzko ereportaje bat egin du OIHANA JAUREGIk. Aurrerapenak izan dira arlo horretan azken urteetan, baina gauza ezezagun asko ere badira. Oihanak horixe bilatu du, alegia, zer dakigun eta zer ez dakigun. Gurutzetako Ospitalera jo du horren bila, eta gurekin irrati-estudioan ere horretaz hitz egin du. |
Mon, 17 February 2014
Otsailaren 12an 205 urte bete ziren Charles Darwin jaio zenetik. Hari buruz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariaren erredaktorea, baina ez betikoa kontatzeko. Aldiz, Darwinen zaletasun bati buruz hitz egin digu: harrapatzen zuen guztia jateko zaletasuna. Izan ere, Beagle ontzian sartu zen Fitz Roy kapitainaren mahaikidea izateko, eta ez naturalista moduan. |
Mon, 17 February 2014
Petrolioa erauzten dugunean, zer geratzen da "petrolio-poltsa" zegoen tokian? Hutsunea? Arroken nahaste bat? Ura? Airea? MIKEL LOPEZ-HORGUE EHUko geologoari galdetu diogu eta berak bisita gidatu bat egin digu petrolioaren mundura. Nola erauzten da, zein diren zailtasunak, eta nolako hutsunea uzten duen erauzten den tokiaren geologian. |
Mon, 17 February 2014
Porongo izeneko kalabaza Amerikan da ezaguna, baina jatorriz ez da hangoa. Bi subespezie daude, bata afrikara eta bestea asiarra, eta urtetan izan da misterio bat Ameriakara nola iritsi ote zen Afrika edo Asiatik. Gizakiak eraman zuen ala bere kabuz iritsi zen? ADN mitokondrialak argitu du misterioa. |
Sun, 16 February 2014
XVIII. denboraldiaren 23. saioa: kalabazaren misterioa, peotrolioaren hutsunea, Darwin jale ona eta epilepsia Teknopolisen.
Category:science
-- posted at: 6:58pm EDT
|
Sat, 15 February 2014
XVIII. denboraldiaren 23. saioa: kalabazaren misterioa, petrolioaren hutsunea, Darwin jale ona eta epilepsia Teknopolisen. |
Sat, 8 February 2014
ANTON AUBANELL matematikariak geometriaz hitz egiten du hitzaldietan xaboi-burbuilak erabilita. Duela astebete, Beasainen eman du hitzaldi horietako bat, eta Antonekin izan gara. Gauza asko kontatu digu burbuilei buruz; besteak beste, azaldu zigun zergatik puskatzen dira burbuilak, eta nola egin daitezke, ahalik eta gehien iraun dezaten. |
Sat, 8 February 2014
Gasolinaren ordezko erregai bat gas naturala da autoentzat. Gero eta auto gehiagok erabiltzen dute gas naturala. Auto horiek, gasolindegien ordez, gasaz hornitzeko instalazioak behar dituzte. IÑAKI LETURIAk instalazio horiei buruz egin du Teknopolis saioan erreportaje bat. Gasinerak dei daitezke, nahiz eta izen zuzenena gas-hornitzaileak behar duen. Iñakik gaia aurkeztu digu irratian. |
Sat, 8 February 2014
Egun hauetan, itsaso txarrak izutu gaitu. Gizakiontzat, beldurgarria izan da. Gure kostako hirirek eta herriek kalte handiak izan dituzte. Baina itsaso txarra ez dio gizakiari bakarrik eragiten. Beste bizidun asko ere kaltetuak izan dira. Guk itsas hegaztiei buruz hitz egin dugu RAFA SAIZ Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Nola eragiten dio itsaso txarrak itsasoan bizi diren hegaztiei? |
Sat, 8 February 2014
Itsuek beste zentzumenak garatzen dituzte ikusmen ezaren eragina orekatzeko. Normalean, entzumena. Hori aspalditik da jakina, baina orain arte ez da lortu jakitea nola gertatzen den. Saguekin egindako esperimentu batzuk argigarriak izan dira bide horretan. |
Sat, 8 February 2014
XVIII. denboraldiaren 22. saioa: itsaso txarraren eragina hegaztiengan, xaboi-burbuilak eta gasinerak. |
Sun, 2 February 2014
CICnanoGUNE nanozientzien ikerketa-zentroak bost urte bete ditu. 2009ko urtarrillaren 30ean inauguratu zen, eta bidean asko handitu da, eta proiektu asko jarri ditu martxan. Gu, grabagailu bat eskuan hartuta, bertan izan gara ITZIAR OTEGI komunikazio-arduradunarekin bisitan. Harekin hitz egin dugu, eta zentroaren berezitasunak ezagutu ditugu. |
Sun, 2 February 2014
Etxeko energia erregai fosiletan oinarritu dugu. Gasa, batez ere. Baina badira ordezko aukerak gaur egun. Energia berriztagarriak eta beste hainbat iturri aurrean ditugu. Haiekin, mundua aldatzen ari da. Ia iraultza baten aurrean gaude. TKNIKA institutuko AITOR OTAÑO eta MIREN CANELLADA adituak etorri dira horretaz hitz egiteko; ia gerttzen ari den iraultza horri buruz. |
Sun, 2 February 2014
Beste baten kontura bizitzea kontu sofistikatua da. Naturan behintzat; bizkarroiek ostalaria kontrolatzen dute. Haien gogoa, adibidez, kontrolatzen dute, eta biologoek espero dute sexu bidez transmititzen diren bizkarroiek ostalariaren sexu-gogoa kontrolatzea. Baina bitxia da: hori ez da ia inoiz gertatzen. Zergatik? |
Sun, 2 February 2014
XVIII. denboraldiaren 21. saioa: sexuaren kontrol mentala, etxeko energia eta CICnanoGUNE zentroako 5. urteurrena. |
Sat, 1 February 2014
Gizaki egin gaituen ezaugarrietako bat hizkuntza da. |
Sat, 1 February 2014
Boris eta Arkadi Strugatski anaien eleberri bat. |
Sat, 1 February 2014
Ingeniaritza-lan harrigarri bat bisitatuko dugu Frantzian, zubi erraldoi bat. |
Sat, 1 February 2014
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren maiatzeko zenbakiaren edukia eta DIPC zentroaren 10 urteurreneean antolatu duten bideo-lehiaketa bat. |