Mon, 27 September 2021
Denboraldi berria du Teknopolis saioak, ETBko telbistako zientzia-programa. Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia gurekin izan dira, zuzendaria eta aurkezlea hurrenenez hurren, denboraldi berriaz hitz egiteko. |
Mon, 27 September 2021
Adimen artifizialaren erreferente bat, Isabelle Guyon, Paris-Saclay-ko unibertsitatekoa. Gurekin izan da eta azaldu zigun nolakoa izan den bere ibilbidea, eta nola ikusten duen ikasketa automatikoaren iraultza hau. |
Mon, 27 September 2021
Aspalditik dago mundua La Palmako sumendiari begira. Dokumental katastrofistetan hitz egin izan da Cumbre Viejako sumendiari buruz. Eta 2000an, adibidez, BBCko programa batean sumendiaren ustezko erupzio bati buruz aritu ziren. |
Mon, 27 September 2021
XXVI. denboraldiaren 3. saioa: La Palmako sumendia hemerotekan, Isabelle Guyon eta Teknopoliseko denboraldi berria. |
Tue, 21 September 2021
Elhuyar STEAM hezkuntza taldekoek ideia on bat izan zuten iaz. STEAM hezkuntzari buruzko liburuxka batzuk argitaratu zituzten, komiki-itxurako formatu batean. Eta haien edukia hobeto zabaltzeko, twitter bidez hasi ziren edukia zatika zabaltzen bi astean behin. Ideiak harrera oso ona izan zuen, eta beraz, aurten ere hasi dira horretan. Leire Ferro Leturiak eman dizkigu xehetasunak.
|
Tue, 21 September 2021
Iker Badiola minbizia ikertzen du EHUn. Pandemia sortu zenean, minbiziaren eta COVIDaren arteko lotura bat aurkitu zuten furina proteinarekin. Eta horri esker, COVIDaren kontra erabil litekeen medikamentu bat topatu zuten. Gurekin izan da Badiola ikerketaren berri ekartzeko.
|
Tue, 21 September 2021
Metrajearen ordaina ingelesez footage da, metroaren partez haiek oina erabiltzen dutelako luzerak neurtzeko unitate moduan. Eta euskaraz? Bada, euskaraz ere metraje hitza bera erabiltzen da. 25 urte bete berri duen Elhuyar hiztegian, oso argi azaltzen da.
|
Tue, 21 September 2021
XXVI. denboraldiaren 2. saioa: metraje, iker badiola eta sulkonazola eta STEAM hezkuntzako komikiak. |
Mon, 13 September 2021
Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakia argitaratu berri dutela. Zenbaki honetako gaien artean, ekonomia ekologikoa eta dendrokronologia. |
Mon, 13 September 2021
Animalia bioluminiszenteen proteinak baliatu izan dira zientzian aplikazio askotarako. LEDak ere egin daitezke, baina arazo bat dute: degradatzen dira. Degradazio hori saihesteko ahalegin batez hitz egin digu CFM zentroko Idoia Mujika kimikariak. CFMko adituek, CIC-biomaGUNEkoek eta kanpoko beste zentro batzuetakoek Nuevo Horizonte saria jaso dute esparru horretan egindako ikerketarengatik. |
Mon, 13 September 2021
EHUko udako ikastaro batean, Aitor Arregi sukaldariak azaldu zuen Getariako tradizio gastronomikoa dela itsasontzietako ohiturak lehorrera eramatearen adibide bat. Parrilla barkuetan erabiltzen zen arrainak prestatzeko, bidaia luzeetan. Eta Xabier Alberdi historialariaren lanari esker badakigu Elkanoren bigarren bidaia handian parrilla eramaten zutela.
|
Mon, 13 September 2021
XXVI. denboraldiaren 1go saioa: Elkano parrilleroa, LED bioluminiszenteak eta Elhuyar aldizkaria. |