Elhuyar Zientzia

Bidaia matematiko bat proposatzen dizuegu. Geometria harraigarri dituzten eraikinak ikusteko, arkitektura islamikoa ezin hobea da. Gure gaurko proposamena Samarkanda hiriko eraikin zaharrak dira, Uzbekistanen. Mezkitak, mausoleoak eta, adibidez, Registan plazan dauden hiru madrasak. Haien arkitektura ikusgarria da. 

Direct download: NFXXVIII-34c.mp3
Category:general -- posted at: 3:45am EST

Ekainaren 17an izango da Eibarren Matematikari euskaldunen VI. topaketa. UEUk bi urtean behin antolatzen duen egun bateko ekitaldia da. Guk aurtengoa nolakoa izango den jakin nahi izan dugu. Eli Alberdi eta Naiara Arrizabalaga antolatzaileak izan dira gurekin. Gainera, EHUko liburuaren asteari buruz ere hitz egin digu Alberdik. 

Direct download: NFXXVIII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

Modan dago liburua, eta modan telesaila: Hiru gorputzen problema. Izenburuak erreferentzia egiten dio fisikaren problema tradizional bati. Soluzio matematiko zehatzik ez duen problema bati. 

Direct download: NFXXVIII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EST

XXVIII. denboraldiaren 34. saioa: hiru gorputzen problema, matematikari euskaldunen topaketa eta Samarkandaren geometria. 

Direct download: NFXXVIII-34.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EST

Hostoen arteko melodietan Alemaniara goaz. Marteria rap-kantaria Amazonasera joan zen; han, lursail bat erosi zuen, bertako biodibertsitatea babesteko helburuarekin. Bizipen hori dokumental batean jaso zuen, Der amazonas-job. Gaur, dokumental horretarako konposatutako kanta bat ekarri dugu, Wald

Direct download: EKOIV-34m.mp3
Category:general -- posted at: 4:52am EST

Itsasoaren gainazaleko tenperatura handitzen ari da, eta horrek sakontasun txikian bizi direnei eragiten die. Makroalgei, adibidez. EHUko BENTOS taldeak urte asko eman ditu Bizkaiko algak ikertzen. Gurekin ikertzaile haietako bat izan da, Olatz Arriaga biologoa, eta ikerketari gainbegirada bat egiten lagundu digu. 

Direct download: EKOIV-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

IV. denboraldiaren 34. saioa: koralak, algak, itsasoaren gainazaleko tenperatura eta Marteriaren rap alemana. 

Direct download: EKOIV-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EST

Duela lau urte jarri zuten martxan EHUn adimen artifizialeko gradu bat. Orain, ekainean graduatuko dira lehen proziokoak. Horretaz hitz egin dugu Itziar Irigoien informatikaria eta irakaslearekin. 

Direct download: NFXXVIII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EST

Apirilaren 16an, Donostian, adimen artifizialak dituen alborapenei buruzko ekitaldi bat egin genuen Gipuzokako Foru Aldundiaren egoitzean. Han kontatutakoaren laburpen bat ekarri dugu gaur Norteko Ferrokarrillera. Bost informatikariren gogoetak gurean: Oihane Cantero, Olatz Arbelaitz, Xabier Saralegi, Itziar Irigoien eta Gorka Julio. 

Direct download: NFXXVIII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Erroreei begira lan egiten dugu, eta gauza bera gertatzen da informatikan. Zoriz gertatzen dira erroreak, eta horregatik kontrol neurriak sortu ditugu, ahal dela informazioa zuzena izan dadin. Baina konputazio kuantikoaren kasuan, lan zaila da, erroreak sistema kuantikoetan gertatzen direlako. 

Direct download: NFXXVIII-33a.mp3
Category:general -- posted at: 3:12am EST

XXVIII. denboraldiaren 33. saioa: akatsak ordenagailu kuantikoetan eta adimen artifizialaren alborapenak. 

Direct download: NFXXVIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EST

Hostoen Arteko Melodietan, Ruper Ordorikaren kanta bat ekarri dugu: Bihotz begiekin. 2001ean, Hurrengo goizean diskoan argitaratutako kanta da, eta progresoari buruz hitz egiten du, atzerakako begirada baten bitartez. Nola zegoen dena garai batean? Hori da kanta honek azpian duen ideia. 

Direct download: EKOIV-33m.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EST

Afrikako sei herrialdeetan malnutrizioaren arazoari aurre egiteko proiektu bat ezagutu dugu Elhuyarko langileen eskutik. Haiek dira Europako FootLAND proiektuan komunikazioa eta berdinatasuna eramaten dutenak. Oihane Lakar eta Manex Urruzola izan dira gurekin azaltzeko sei herrialde horietan sei errealitate baino gehiago daudela, eta zer lan egiten ari diren arazoari aurre egiteko. 

Direct download: EKOIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EST

IV. denboraldiaren 33. saioa: FoodLAND proiektua eta Ruper Ordorika. 

Direct download: EKOIV-33.mp3
Category:general -- posted at: 6:46am EST

Ander Corral Orai zentroko ikertzaileak itzulpen automatikoaren esparruan egiten du lan. Orain, lan berri baten emaitzak aurkeztu ditu aurtengo EACL kongresuan, Maltan. Testu espezializatuak automatikoki itzultzeko teknika bat garatu du. Trikimailua da erabiltzaileak aukeratutako glosario baterik abiatzen dela, eta hainbat teknikaren bitartez, adimen artifizialak lortzen du terminologia behar bezala zaintzea. 

Direct download: NFXXVIII-32b.mp3
Category:general -- posted at: 5:04am EST

Elkarrizketa bat, nire ahots klonatuaren eta nire ahots naturalaren artean. Nabarmena da noiz ari garen bata eta noiz bestea entzuten. Baina, egunen batean, bi ahotsen arteko aldea murriztu eta, agian, desagertuko da. Orduan, neurriak aplikatu beharko dituzte adituek ahots sintetiko bat identifikatu ahal izateko. Ahots klonatu hau Orai adimen artifizialeko zentroaren lanari esker erabili dugu. 

Direct download: NFXXVIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 4:56am EST

XXVIII. denboraldiaren 32. saioa: ahots klonatua eta testu espezializatuen itzulpen automatikoa. 

Direct download: NFXXVIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EST

Direct download: Nerea_Vallejo_ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

1728an Vivaldik sei flauta kontzertu argitaratu zituen. Haietako batek Il gardellino ezizena hartu zuen, karnaba, flautak txori horren kantua imitatzen duelako. Naturak inspiratutako kontzertua da, beraz, Hostoen Arteko Melodietarako ezin hobea. Gaur, kontzertuaren lehen mugimendua entzun dugu, Allegroa. 

Direct download: EKOIV-32m.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Neiker-eko Aitor Cevidanes ikertzailea eltxoak ikertzen ditu. Besteak beste, Mikroklima proiektuan ari da lanean, tigre eltxoaren ugaltze-tokiak identifikatzeko. Tigre eltxoa inbaditzaile bat da Euskal Herrian, eta zalantza zegoen anfibioak babesteko sortzen eta egokitzen diren hezeguneetan ugaltzen ote den. Ikerketek oraingoz esaten dute ezetz. 

Direct download: EKOIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EST

IV. denboraldiaren 32. saioa: Vivaldiren gardellinoa eta tigre eltxoa. 

Direct download: EKOIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EST

Zinemaren modernizazioak egunerokoan erabiltzen dugunik ere utzi digu. Adibide bat  Photoshop programa da. Eta beste bat, Pixar estudioaren sorrera, haiengandik heredatu ditugu 3D modelizazioa eta animazioan edozeinek erabil ditzakeen tresna informatikoak. Biek Star Wars pelikularen produkzio-ekipoarekin dute zerikusia. 

Direct download: NFXXVIII-31d.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EST

Mentxu Aiertzarekin irratira ekarriko dugun hurrengo Agatha Christieren eleberria Pale Horse izango da. Gaur iragarri nahi izan dugu. Horrekin batera eleberriaren hasiera ekarri dugu Iñaki Leturiaren ahotsean, oso ideia modernoarekin hasten baita, nahiz eta 1961ean argitaratu zuen Christiek. 

Direct download: NFXXVIII-31c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EST

XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren. 

Direct download: NFXXVIII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

Interneten informazioa mugitzeko, domeinuen izenetan oinarritutako sistema bat erabiltzen da. Baina herrialdeen eta lurraldeen domeinuak sartu zirenetik, domeinuen erabilera bitxi bat agertu da, ondorio komertzial oso handiak dituena. 

Direct download: NFXXVIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

XXVIII. denboraldiaren 31. saioa: saio berezia, zinemaren zientzia. 

Direct download: NFXXVIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EST

IV. denboraldiaren 31. saioa: Ion Garin, narrastiak, anfibioak eta udaberria. 

Direct download: EKOIV-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EST

Zientziaren historiako irudi ezagunenetako bat da lehen erradiografia. Anna Bertha Roentgen-en eskuaren irudi bat da, eraztun eta guzti, X izpi aurkituberrien bitartez ikusita. 1895a zen, eta Wilhem Roetgen ikertzen ari zen uhin elektromagnetiko "berri" bat. 

Direct download: NFXXVIII-30c.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EST

Argazkilaritzaren historian, 1830eko hamarkadaren bukaera aldera, Louis Daguerrek garatu zuen argazkiak egiteko modu egonkor bat. Oskar Gonzalez gure kolorezaleak kontatu digu nolakoa zen teknika hura eta nola ari diren gaur egun dagerrotipo zaharren berreskurapena egiten. Kimika hutsa, argazkilaritza kimika hutsa zen garaikoa. 

Direct download: NFXXVIII-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:58am EST

Albistea izan da. Txerri-giltzurrun bat  transplantatu diote gizon bati, oraingoz arrakastaz. Ez da lehen saioa eta oraindik ez dakigu erabateko arrakasta izango den. Nolanahi ere, oihartzun handia izan du komunikabideetan. Eta interesgarria da zenbateko manipulazio genetiko behar izan dituen txerriak transplantea bideragarria egin ahal izateko. 

Direct download: NFXXVIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EST

XXVIII.denboraldiaren 31. saioa: Txerri giltzurruna pertsona bati transplantatuta, daguerrotipoen kimika eta lehen erradiografia. 

Direct download: NFXXVIII-30.mp3
Category:general -- posted at: 4:17am EST

Paul Winter musikariak new age musika egin du beti. Eta haren musika, une batetik aurrera xibarta baleen kantuaren eragina jaso du. Gainera, baleak babesteko kanpainetan sartu zen, eta oso ikuspegi berezia zuen kanpaina horiek nola egin behar diren proposatzeko. Gaur, Hostoen arteko melodietan, baleen kantekin egindako musika bat ekarri dugu: Lullaby From The Great Mother Whale For The Baby Seal Pups (Ama balearen lo kantua foka txikienntzako). 

Direct download: EKOIV-30m.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EST

Irati Diez Virtok ekarri digu hiru primate handi ikertu dituzten hiru emakume ezagunen istorioak. Jane Goodallek txinpantzeak ikertu zituen haien artean biziz. Dian Fosseyk, gorilak. Eta Biruté Galdikas-ek, orangutanak. Hirurek dute bizitza interesgarria, eta hiruren arteko lotura bat dago, Leaky senar-emazteen ekimenetik abiatzen direnak. 

Direct download: EKOIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 6:43am EST

IV. denboraldiaren 30. saioa: hiru emakume primetologo eta Paul Winter eta baleak. 

Direct download: EKOIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EST

1